Ikastegira nola sartu ohiko ordutegitik kanpo
Edozein irakasle eta ikertzaile sar daiteke eskolara eguneko 24 orduetan, aurrez eskatzen badu. 2015 urtean EHUko Gerentziak onartu zuen dokumentu bat "Prebentzio neurri osagarriak ikastegiak ordutegiz kanpo zabaltzen direnean larrialdiren bat dagoenerako" (pdf, 391 Kb) izenekoa eta horri jarraituz eskaera (pdf, 80 Kb) beteta bidali behar da helbide honetara lh-gl.koordinatzailea@ehu.eu, gutxienez 72 ordu lehenago.
Baimendutako eskaera posta elektronikoz itzuliko zaio eskatzaileari. Zainketa-pertsonalak identifikazioa (NAN eta unibertsitateko txartela) eta baimendutako eskaera hau eskatuko dizkie ordutegiz kanpo sartzen diren pertsonei.