Prestakuntza-eskola/tailerra

Prestakuntza-eskola/tailerra

Eredu propio batekin, ad hoc prestakuntzak eskaintzen dira justiziaren eta komunitatearen eremuko pertsona bideratzaile eta profesionalentzat, adingabeen zein helduen eremuan, eta arreta berezia eskaintzen zaie kalte edo arazo zehatzei.

Esperientzia-hurbilketa batetik abiatuta, justizia errestauratiboaren kontzeptua eta bilakaera, haren modalitateak eta araudian eta politika publikoetan duen kokapena jorratzen dira, bai eta errestaurazio-prozesuak garatzeko teknikak ere (plangintzatik hasi eta aplikaziora, jarraipenera eta ebaluaziora arte). Gainbegiratzeari buruzko gogoetak ere sartu dira.