Tituluaren gakoak
Osasuna eta Osasun Komunitarioa Sustatzeko Unibertsitate Espezializazioa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko titulua da. Helburua jakintza eta Osasun Komunitarioaren Sustapenean lan egiteko oinarrizko tresnak eskuratzea da. Osasunaren ikuspegi biopsikosozial batetik abiatuta, osasunaren gizarte baldintzatzaileak, osasunaren sustapena edo osasunaren ikuspegi positiboa bezalako elementuak landuko dira, bai ikuspegi kontzeptualetik bai aplikatutik.
Berrikusiko dira bai lurraldean eta komunitateekin lan egiteko ikuspegiak, lurraldean eta komunitateekin jardutetik ingurune eta politika osasungarriak sustatzeraino, eta osasun jokabideen hobekuntzari helduko zaio, bizitzarako eta ongizate emozionalerako trebetasunak sustatzeko ikuspegitik. Prestakuntza horren helburua da oinarrizko jakintzak eta trebetasunak eskaintzea, bai gizarte arloko eta osasun arloko profesionalen etengabeko prestakuntza, bai osasunaren sustapenean lanean hasi nahi duen pertsonarena, eta osasuna osasunekoak ez diren esparruetako esku hartzeetan sartzea.
Masterrak matrikularen prezioaren %30 ordaintzeko bekak ditu eskuragarri (baldintzak kontsultatu)