TITULUAREN GAKOAK
Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa (OS eta OK) garapenaren eta gizarte ongizatearen oinarrizko zutabeak dira. Masterrean behar diren ezagutzak eta tresnak eskuratzen dira OSren eta OKren arloko esku hartzeak egiteko, egungo osasun eredu biomedikoa eredu biopsikosozial baterantz bideratuz.. Horretarako, osasunaren oinarriak eta bere determinatzaile sozialak, osasunaren sustapena eta osasunaren ikuspegi positiboa landuko dira.
Berrikusiko dira OS eta OKren arloetan lan egiteko ikuspegiak, lurraldean eta komunitateekin jardutetik ingurune eta politika osasungarriak sustatzeraino, eta osasun-jokabideen hobekuntzari helduko zaio, bizitzarako eta ongizate emozionalerako trebetasunak sustatzeko ikuspegitik. Azkenik, eskuratuko dira OS eta OK arloetan esku hartzeak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko oinarrizko tresnak.