Breadcrumb

GAKOAK - Interneterako eta 4.0 Industriarako Zibersegurtasuna

Tituluaren gakoak

Zibersegurtasuna ezinbestekoa da bizitzaren arlo guztietan, eta teknologia hauetan ondo prestatutako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da. Ez da produktu edo tresna bat, ez dago % 100eko segurtasunik eta prozesuak eta aplikazioak zenbat eta beranduago jarri, are garestiagoa kostua. Gakoa gaitasun egokiak dituzten pertsonak dira. Beraz, ikasketa hauen helburua da zibersegurtasunaren arloko kalitatedun prestakuntza ematea, bai IT inguruneetarako (Internet), bai OT inguruneetarako (industria 4.0).

Ikasketa hauen bidez gaitasun analitikoa eskuratuko duzu ulertzeko, bere osotasunean, zibersegurtasunaren konplexutasuna eta horren eragina negozio prozesuetan. Teknologiaren arloko ezagutza sendoak berrikuntzarako gaitasuna emango dizu, eta etengabeko ikasketarako gogoa. Arazoak aztertu eta ebazteko gaitasuna, xehetasunetan arreta jartzekoa, talde lana eta ikuspegi estrategikoa eta negozio ikuspegia eskuratuko dituzu.

Nested Applications

XSL Content

Places available

15

Mode

Blended

Language

Spanish

No. of credits

30 Credits ECTS

Approximate fees

1.400 €

Teaching place

Escuela de Ingeniería de Bilbao

Responsible

Faculty of Engineering - Bilbao


946014206

ESTEKA - Zibersegurtasuna 4.0

upv-ehu.master.presentation.template.title.m1

upv-ehu.master.own.button.text.m1

4 ARRAZIO - Interneterako eta 4.0 Industriarako Zibersegurtasuna

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Sektoreko aitzindari diren enpresa eta gune teknologikoetako irakasleak (Euskaltel, S21sec, Ikerlan, Sarenet, Tecnalia) eta UPV/EHUko irakasleak, zibersegurtasunean eta komunikazioetan esperientzia handia dutenak.
  • Egitura modularra, urtebetean edo urte batean baino gehiagotan egin daiteke, moduluak bereizita eginez.
  • Hazten ari den sektorea eta eskaera handia, bai IT eremuan (Internet), bai OT eremuan (Industria 4.0).
  • Ordutegi bateragarria lan jarduerarekin.

IRTEERA PROFESIONALAK - Interneterako eta 4.0 Industriarako Zibersegurtasuna

Irteera profesionalak

4.0 Industriaren ezarpena eta finkapena da berehalako irteera profesionaletako bat. Informazioaren eta aktibo digitalen babesa behar kritikoa da enpresa eta erakunde mota guztietan, eta nabarmentzekoa da eskaria aholkularitzan eta ingeniaritzan, industria enpresetan (automozioa, makina-erreminta, sektore elektrikoa), telekomunikazioen sektoreko operadore eta enpresetan, bankuetan eta finantza zerbitzuetan, administrazio publikoetan eta ikerketa guneetan.

XSL Content

Suggestions and requests