TITULUAREN GAKOAK
Zibersegurtasunak presentzia handiagoa du bizitzaren esparru guztietan, eta gero eta handiagoa da ondo prestatutako profesionalen eskaria. Enpresek eta erakundeek arlo horretan dituzten erronkei erantzuteko, metodologia, tresna, zerbitzu eta protokoloen jakintza sakona eta osoa behar da, bermeekin aurre egin ahal izateko. Beharrezko gaitasunak dituzten pertsonak dira gakoa eta masterraren helburua zibersegurtasuneko kalitatezko prestakuntza eskaintzea da, bai IT inguruneetarako (Internet), bai OT inguruneetarako (4.0 industria).
Egitura modularra da eta Zibersegurtasuneko unibertsitate adituaren bi ikastaro osagarri ditu. Bata IT mundura bideratuagoa, eta bestea OT mundura. Barne hartzen ditu sektoreko enpresa liderretan derrigorrezko praktikak egitea eta master amaierako lan bat egitea. UPV/EHUko Komunikazio Ingeniaritza Sailak zuzentzen du eta sistemen eta inplikatutako teknologia guztien arteko konexio seguruaren garrantzia azpimarratzen du.
Masterrak gaitasun analitikoa ematen du zibersegurtasunaren konplexutasuna eta negozio prozesuetan duen eragina osotasunean ulertzeko. Eta berrikuntzarako eta etengabeko ikaskuntzarako gaitasuna, xehetasunen arreta, talde lana, ikuspegi estrategikoa eta negozio ikuspegia.