Breadcrumb

GAKOAK - Hizkuntza-kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak Eremu Sozioekonomikoan

Tituluaren gakoak

Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Unibertsitatearen berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin. Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilerak aurrera egin dezan ditugun behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Hizkuntza-kudeaketaren ikuspegitik eremu sozioekonomikoak zer ezaugarri dituen bereganatuko dute Orobat, nolako garrantzia duen lan munduak hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan. Erakunde publiko eta pribatuen arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko ekimenez jabetuko dira: Bikain dekretua, EUSLAN eta INDEUS programak, Eremu sozioekonomikorako Plan Estrategikoa, BIZKEUS, LANABES, EUSGARA. Enpresetan euskara planak egiteko gakoak landuko dituzte horretan eskarmentua duten profesionalen eskutik eta esperientzia praktiko arrakastatsuak ezagutu.

Nested Applications

XSL Content

Places available

40

Mode

Blended

Language

Basque

No. of credits

15 Credits ECTS

Approximate fees

600 €

Teaching place

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)

Responsible

Faculty of Engineering - Gipuzkoa. Eibar Department


943015461

ESTEKA - Hizkuntzen Kudeaketa Aro Globalean: Berrikuntza Gakoak Euskararen Biziberritzean

upv-ehu.master.presentation.template.title.m1

upv-ehu.master.own.button.text.m1

4 ARRAZIO - Hizkuntza-kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak Eremu Sozioekonomikoan

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

Beste inongo graduondokok eskaintzen ez duen prestakuntza ematen duelako: erakunde publikoetako egindako plangintza eta erabilera sustatzeko egitasmoetan, arlo sozioekonomikoko plangintzetan, helduen euskalduntzearen eremuan eta eremu ez-formalean, bereziki aisialdiaren garrantzia azpimarratu eta nerabe eta gazteen motibazioan.

Zuzen-zuzenean Arlo sozioekonomikoko edo Helduen Euskalduntzeko adituen esperientziaren berri ematen duelako.

IRTEERA PROFESIONALAK - Hizkuntza-kudeaketa eta Hizkuntza-praktikak Eremu Sozioekonomikoan

Irteera profesionalak

Master honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortuko duzu. Eremu sozioekonomikoan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan dezakezu lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan. Jende-beharra izango da arlo horietan guztietan hurrengo urteetan.

XSL Content

Suggestions and requests