Breadcrumb

XSL Content

Places available

40

Mode

Blended

Language

Basque

Calendar

2024 October

2026 December

No. of credits

60 ECTS Credits

Approximate fees

2.500 €

Teaching place

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)

Responsible

Faculty of Engineering - Gipuzkoa. Eibar Department

GAKOAK - Hizkuntzen Kudeaketa Aro Globalean: Berrikuntza Gakoak Euskararen Biziberritzean

Tituluaren gakoak

Euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin egindako planak, gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak, aisialdiari eman zaion garrantzia, Helduen Euskalduntzean egindako bidea… hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatu den Master honek.

Master hau egitea erabakitzen baduzu, gaitasun hauek eskuratuko dituzu: hizkuntzak biziberritzeko giltzarri diren faktoreez jabetuko zara; hizkuntza-planifikazio eta ebaluaziorako dauden tresnak erabiltzen ikasiko duzu; euskararen kudeaketa, kudeaketa aurreratuan txertatzen ikasiko duzu; Eremu ez-formalean euskararen sustapenerako eraginkorrak diren estrategia eta esperientziak ezagutuko dituzu; bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak ezagutuko dituzu.

Arlo horietako bakoitzean Aditu Titulua ere lor dezakezu.

4 ARRAZIO - Hizkuntzen Kudeaketa Aro Globalean: Berrikuntza Gakoak Euskararen Biziberritzean

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

Beste inongo graduondokok eskaintzen ez duen prestakuntza ematen duelako: erakunde publikoetako egindako plangintza eta erabilera sustatzeko egitasmoetan, arlo sozioekonomikoko plangintzetan, helduen euskalduntzearen eremuan eta eremu ez-formalean, bereziki aisialdiaren garrantzia azpimarratu eta nerabe eta gazteen motibazioan.

Zuzen-zuzenean Arlo sozioekonomikoko edo Helduen Euskalduntzeko adituen esperientziaren berri ematen duelako.

IRUDIA - Hizkuntzen Kudeaketa Aro Globalean: Berrikuntza Gakoak Euskararen Biziberritzean

IRTEERA PROFESIONALAK - Hizkuntzen Kudeaketa Aro Globalean: Berrikuntza Gakoak Euskararen Biziberritzean

Irteera profesionalak

Master honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortuko duzu. Eremu sozioekonomikoan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan dezakezu lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan. Jende-beharra izango da arlo horietan guztietan hurrengo urteetan.

XSL Content

Suggestions and requests