Places available
40
Mode
Blended
Language
Basque
No. of credits
15 Credits ECTS
Approximate fees
600 €
Teaching place
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
University Expert in
40
Blended
Basque
15 Credits ECTS
600 €
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
upv-ehu.master.presentation.template.title.m1
upv-ehu.master.own.button.text.m1Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Unibertsitatearen berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin. Herri administrazioetan euskararen erabilerak aurrera egin dezan ditugun behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek, soziolinguistikaren eta hizkuntza politikaren gaineko oinarriak ezagutuko dituzte: hizkuntza bat biziberritzeko giltzarriak, hizkuntza-politikaren osagaiak eta hizkuntza-plangintzaren eremuak zein diren... Orobat, erakunde publikoetako hizkuntza politikaren marko juridikoa eta herri-administrazioetako euskara-planen ibilbide eta bilakaera ere. Halaber, euskararen erabilera sustatzeko egindako plangintzen berri izango dute eta ikasiko dute plangintza horiek nola ebaluatu diren. Kudeaketaren gaineko prestakuntza ere jasoko dute: kudeaketa aurreratua zer den eta kudeaketa modu horretan euskararen kudeaketa nola txertatu ikasiko dute.
Beste inongo graduondokok eskaintzen ez duen prestakuntza ematen duelako: erakunde publikoetako egindako plangintza eta erabilera sustatzeko egitasmoetan, arlo sozioekonomikoko plangintzetan, helduen euskalduntzearen eremuan eta eremu ez-formalean, bereziki aisialdiaren garrantzia azpimarratu eta nerabe eta gazteen motibazioan.
Zuzen-zuzenean Arlo sozioekonomikoko edo Helduen Euskalduntzeko adituen esperientziaren berri ematen duelako.
Master honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortuko duzu. Eremu sozioekonomikoan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan dezakezu lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan. Jende-beharra izango da arlo horietan guztietan hurrengo urteetan.