Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa Enpresa-Kudeaketarako Sistemak-ERP

Tituluaren gakoak

Enpresa baliabideak planifikatzeko sistemak (enterprise resource planning edo ERP) informazio egitura gerentzialak dira, enpresen funtzio arloak integratzen dituztenak. Sistema hauen (ERP) ezagutza eta erabilera erakundeek gero eta gehiago eskatzen duten gaitasun bat da.

Graduondoko honetan merkatuan liderra den ERP prestakuntza ematen da. Bokazio praktiko argi batekin, ERP prestakuntza lizentzia batekin lan egiten da, ariketa praktikoak eginez eta eguneroko operazioak simulatuz hainbat alorretan: Finantzak, Proiektuen Kudeaketa, Erosketak, Salmentak, Produkzioaren Planifikazioa, Giza Baliabideak eta Talentuaren Kudeaketa.

ERP prestakuntzako ordu espezifikoez gainera, graduondoko honek beste ordu eskaintzen ditu kudeaketa prestakuntzan, prestakuntza saioak garatuz kontabilitate analitikoko eredu aurreratuetan, talentu-kapital intelektualaren kudeaketa, lan kudeaketa, etab.  Graduondoko amaierako lanak edo borondatezko praktikak enpresetan programa hezigarria osatzen dute.

 

Erakunde laguntzaileak: Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa, BIC Araba, Mercedes Benz Vitoria-Gasteiz, IDOM

Erakunde babesleak: Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia

Nested Applications

XSL Content

Places available

30

Mode

Face-to-face masters course

Language

Spanish

No. of credits

30 Credits ECTS

Approximate fees

1.700 €

Teaching place

Facultad de Economía y Empresa. Sección Álava

Responsible

Faculty of Economics and Business. Álava Department


945014369

Titulu hau Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0 Berezko Masterraren parte da

upv-ehu.master.presentation.template.title.m1

upv-ehu.master.own.button.text.m1

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa Enpresa-Kudeaketarako Sistemak-ERP

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Kudeaketaren alderdi digitalean dauden prestakuntza beharrei erantzuten die, eta horretan espezializatzeko eta etengabe prestatzeko bide bat da.
  • Egitura modularra eta malgua du, modu independentean egin daitezkeen bi espezializazio titulutan oinarritzen dena.
  • Gaitasun handiko irakasle adituak ditu, bai UPV/EHUkoak bai kanpokoak.
  • Borondatezko praktikak egiteko aukera ematen du.

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa Enpresa-Kudeaketarako Sistemak-ERP

Irteera profesionalak

Haren zabalera, zeharkakotasuna eta malgutasuna direla eta, master honek irteera ugari eskaintzen ditu era askotako enpresetan: ERP kudeatzaileak; 4.0 ezartzeko eta digitalizatzeko proiektuetako kudeatzaileak; salmenten administrazio teknikaria; arduradun administratiboak; kanpo aholkulariak, sustatzaileak edo ekintzaileak; oinarri teknologikoko enpresa berrietako profesionalak; etab.

XSL Content

Suggestions and requests