TITULUAREN GAKOAK
Eraldaketa digitalak ekarri duen iraultzak gizarteari, ekonomiari eta erakundeen kudeaketari eragiten die, eta negozio eredu guztiz berritzaileak sortzen ari dira: gauzen Interneta (IoT), ekoizpen gehigarria eta inteligentea, fabrikazio pertsonalizatua, sarean enkriptatzeko sistemak, enpresa baliabideak planifikatzeko tresnak (ERP) edo enpresen posizionamendu digitala.
Negozioen arloan aldaketa hori kudeatzeko gai diren profesionalen eskaera areagotzen ari da, eta masterrak behar horri erantzuten dio, zeharkako ikuspuntu tekniko eta malgu batetik.
Master honetan, enpresaren kudeaketaren hainbat arlotan parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatuko dituzu, eta, horrez gain, ingurune digitaletan informazioa egoki kudeatzen ikasiko duzu; ingurune digital horretan bertan negozio joera eta eredu berriak identifikatuko dituzu; eta, sarean eta ingurune digitaletan banatutako lan taldeak lideratzeko, zuzentzeko eta koordinatzeko gaitasuna lortuko duzu.
Erakunde laguntzaileak: Ekonomistak. Ekonomisten Euskal Elkargoa, BIC Araba, Mercedes Benz Vitoria-Gasteiz, IDOM
Erakunde babesleak: Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia