Teknika eszenikoak, komunikazio trebetasunak hobetzeko
Nori zuzendua
UPV/EHUko doktoregoko ikasleei.
Data
2020ko azaroa-abendua
Iraupena (ordutan) / Ordutegia
- 17 ordu eta 30 minutu (bi ordu eta erdiko 7 saio, astean behin).
- Ordutegia: 10:00-12:30.
Asistentzia
% 90 edo gorako asistentzia nahitaezkoa izango da, beti arrazoi justifikatuengatik (Oinarrizko arautegia DOKe-k antolatutako zeharkako prestakuntza jardueretan parte hartzeko 3. puntuan)
Hizkuntza
Gaztelania/Euskara
Modalitatea
PRESENTZIALA (Bizkaiko Campusa)
Osasun-arloko segurtasun-neurriak errespetatuko dituzten aurrez aurreko asteroko saioak: nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziak mantentzea.
Lekua eta egunak
- Bizkaiko Campusa (Leioa)
Liburutegia Eraikina7.gela (1. Solairua)
- Azaroak 4, 11, 18 eta 25
Abenduak 2, 9 eta 16
Hizlaria, irakaslea eta profila
Maria Urcelay. Kazetaritzan lizentziaduna UPV/EHUn. Bereziki antzerkian egin du aktore-, zuzendari- eta gidoilari-ibilbidea, baina zineman eta telebistan ere ibili da. Aldi berean, arte eszenikoen sorkuntzari eta interpretazioari buruzko ikastaroak eta tailerrak ematen aritu da. Gaur egun, irratiko kolaboratzaile ari da.
Parte hartzaileen kopurua
8-12
Onarpena, izen-ematearen ordenaren arabera
Aurretiko betekizunak
Ikastaroan onartutakoek 3 minutuko komunikazio bat eraman beharko dute prest, eskolako lehen egunean aurkezteko.
Izen-ematea
Helburuak
- Beldur eszenikoa desblokeatzea.
- Gorputza elementu komunikatzailea dela jabetzea.
- Egiturak sortzea, edukiak transmititzeko euskarri moduan.
- Autokontrolerako, kontzentraziorako, arnasketarako, ahotserako eta mugimendurako teknikak eta metodoak bereganatzea.
- Jolas praktikoa erabiltzen ikastea.
Ikastaroaren edukia
- Parte hartzaile bakoitzaren komunikazio labur bat aurkeztea.
- Kontzentrazioa, arnasketa, memoria sentsoriala, grounding teknika eta «orain eta hemen» kontzeptua lantzeko ariketak egitea.
- Nork bere buruari kanpotik begiratzea eta hitzik gabeko komunikaziorako lan fisikoa egitea (keinuak, mugimendua, begirada, jarrerak, tikak, etab.).
- Paisaia bat sortzea, bertatik igarotzeko: edukia eta mezua antolatzeko modu kreatiboak.
- Parte hartzaile bakoitzak hitzaldi bat prestatuko du, tailerrean proposatutako gakoak landuta.
- Ondoren, komunikazio hori berriro aurkeztuko da. Bi esku-hartzeen azterketa konparatiboa.