EUSKAL-HIZKUNTZALARITZA-ETA-FILOLOGIA-DOKTOREGOA-Actividades 2024

Doctoral Programme in Basque Linguistics and Philology

Euskal filologia eta literaturako mintegia

Jarduera  proposatzen duten doktorego programak

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia

Kontaktua

Ibon Manterola

Proposatutako jardueraren  deskribapena

Mintegiak 10 orduko iraupena du eta bertan UPV/EHUko irakasleek eta inguruko adituek parte hartzen dute.

Hizlariak

Borja Ariztimuño

Euskal Filologian lizentziaduna, eta doktorea Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian, 2023an defendatutako tesi honekin: Euskara Arkaikoko adizki jokatuen gaineko ikergaiak. Corpusa eta azterketa filologiko-linguistikoak. Zuzendariak: Joseba Lakarra eta Ricardo Gómez.

EHUko “Monumenta Linguae Vasconum” taldeko kidea, ikerketa ibilbide luze eta emankorra dauka euskal filologian eta euskararen gramatika diakronikoaren ikerketan.

Katixa Dolhare-Zaldunbide

Bordeleko Montaigne Unibertsitatean irakasle eta ikertzailea. Tesia 2010ean, XX. Mendeko poeta Jean Torteli buruzkoa. “La poétique de Jean Tortel : construction et accommodation d'un regard aporétique”.

Hona hemen argitalpen batzuk:

  • Dolhare-Zaldunbide, Katixa (2013). ‘L’autotraduction dans l’ouvre polyphonique d’Itxaro Borda’, in C. Lagarde eta H. Tanqueiro (argk.) L’autotraduction aux frontières de la langue et de la culture, Limoges: Lambert-Lucas, 93-99.
  • Dolhare-Zaldunbide, Katixa (2019). Martin goihetxeren Fableac edo aleguiac, Lafontenenetaric berechiz hartuac (1852) obraren azterketarako gidamarka zenbait. Fontes Linguae V asconum (FLV), 128, uztaila-abendua, 2019, 359-38.

Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria da.

Ekaitz Santazilia

Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle eta ikertzailea da. Euskal Filologian Lizentziatua, Hizkuntzalaritza masterra du, eta EHUn eskuratu zuen doktore titulua. Artikulu zientifiko ugari argitaratu du gai hauen inguruan: Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia, haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia.

Euskal hizkuntzalaritza eta filologiako Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da.

Ainara Estarrona

UPV/EHUko ikertzailea da Hizkuntza eta Sistema Informatikoak sailean. IXA Taldeko eta Hitz Zentroko kidea da. Ikerketa eta argitalpen ugariren egilea da hizkuntza teknologien arloan. “SAHCOBA: Syntactically Annotated Historical Corpus in Basque” proiektua zuzendu zuen. Proiektuaren helburua izan zen hizkuntzalaritza diakronikoaren, eta batez ere sintaxi diakronikoaren alorreko ikertzaileentzat lagungarri izango diren Hizkuntzaren Prozesamendurako oinarrizko tresnak sortzea.

Mikel Ayerbe Sudupe

UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea da Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertaldeko kidea eta argitalpen ugari dauka gai hauen inguruan: Euskal Literatura Garaikidea; Kritika Genetikoa; Memoria Ikasketak; Haur eta Gazte Literatura.

Aitana Albisua-Ortiz

Filologia Hispanikoan graduatua (UPV/EHU, 2021), Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza Masterra du unibertsitate berean (2022) eta Literatura Espainiarra eta Hispanoamerikarra, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua masterra Salamancako Unibertsitatean (2023). Bere ikerketa-arlo nagusiak Queer Azterlanak, Genero Azterlanak eta Euskal literaturaren azterketari aplikatutako Kultura Azterlanak dira.

Egutegia

Hitzaldi-saioak Eguna Ordua Tokia
Euskara Arkaikoko adizkien gaineko tesi baten histori(aurre)a
Borja Ariztimuño (ikertzaile independentea)
Urtarrilak 29 11:00 Letren Fakultateko 0.6 gela
Alegiagintza euskal literaturan (1804-1960): zubi-tradizio bat
Katixa Dolhare-Zaldunbide (Université Bordeaux Montaigne)
Otsailak 5 11:00 Letren Fakultateko 0.6 gela
Filologiatik alkimiara, edo nola bihurtu paper zahar bat urregorri
Ekaitz Santazilia (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
Martxoak 11 11:00 Micaela Portilla Ikerguneko 0.6 gela
Filologiatik Hizkuntza-Teknologiara eta alderantziz  (Behin-behineko izenburua)
Ainara Estarrona (UPV/EHU)
Martxoak 25 11:00 Micaela Portilla Ikerguneko 0.2 gela
Euskal ”queer” literatura: corpus baten bilaketa
Mikel Ayerbe Sudupe & Aitana Albisua-Ortiz (UPV/EHU)
Apirilak 24 15:00 Letren Fakultateko 1.04 gela

Irakaslekua

Letren Fakultateko 0.06 gela eta Micaela Portilla Ikerguneko 0.6 gela.