EUSKAL-HIZKUNTZALARITZA-ETA-FILOLOGIA-DOKTOREGOA-Actividades 2024-2025

Doctoral Programme in Basque Linguistics and Philology

Euskal hizkuntzalaritza, filologia eta literaturako mintegia (2025)

Jarduera proposatzen duten doktorego programa

Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Doktorego Programa

Kontaktua

Ibon Manterola

Proposatutako  jardueraren  deskribapena

Mintegiak 10 orduko iraupena du eta bertan UPV/EHUko irakasleek eta inguruko adituek parte hartzen dute.

Hizlariak

David Peterson

Historian lizentziaduna Oxfordeko Unibertsitatean, Erdi Aroko Historian doktorea da Burgosko Unibertsitatean (tesiaren izenburua: Frontera y lengua en el Alto Ebro siglos VIII-XI). Iberiar penintsulako iparraldeko goi eta erdi aroko gizartea da bere ikerketa-ildo nagusia, idatzizko dokumentazioaren eta onomastikaren bidez aztertua. “Diacronía. Perspectivas Diacrónicas Castellanas” ikerketa taldeko burua da.

Ibon Egaña

Doktorea da UPV/EHUn (2013), honako tesiarekin: Kritikarako hurbilketa literaturaren soziologiatik. Egunkari eta aldizkarietako euskal literatur kritikaren analisia (1975-2005). UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu irakasle eta ikertzaile, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean. Hariak. Literaturaren eta arteen inguruko ikerketa feministak proiektuko kidea da. Ikerketa ugari argitaratu du euskal literaturaren ikerketa arloan.

Elizabete Manterola Agirrezabalaga

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketetan lizentziatua da (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan) eta UPV/EHUn doktorea (2012), honako tesiarekin: Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa. Letren Fakultateko irakaslea da 2008tik, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio sailean.

Euskaratik erdaretarako itzulpena du ikerketa lerro nagusia. Literatur eremuko itzulpenak landu ditu batez ere, eta ELI katalogoa sortu zuen.

Aritz Irurtzun

Hizkuntzalaritzan doktorea da (UPV/EHU, 2007), The grammar of focus at the interfaces tesiarekin. CNRS-ko (Centre National de la Recherche Scientifique ) ikertzailea da Baionako IKER Laborategian. Hizkuntzalaritza teoriko eta esperimentalean dihardu, hizkuntzaren arkitektura, interfazeak eta hizkuntza-aldagarritasunaren izaera ikertzen ikuspegi biolinguistikoan oinarrituta.

Egutegia

Hitzaldi-saioak Eguna Ordua Tokia
Fuentes medievales para el euskera meridional
David Peterson (Universidad de Burgos)
Martxoak 24 12:00 (Zehazteke)
Generoa, euskara eta itzulpena
Elizabete Manterola (UPV/EHU)
Martxoak 31 11:00 (Zehazteke)
XXI. mende hasierako euskal literaturaaldizkariak eta politika kulturalak:sarrera bat.
Ibon Egaña (UPV/EHU)
Apirilak 7 15:00 Elurreta eraikineko 213 gela
Ohar batzuk fonologiaren magiaz
Aritz Irurtzun (CNRS-IKER)
Maiatzak 7 11:00 (Zehazteke)

 

Irakaslekua

Elurreta eraikinean. Gasteizen