GRADU IKASKETETAN KREDITUAK TRANSFERITU ETA ONARTZEA
1) Unibertsitate ikasketa berean kredituak transferitzea eta onartzea
Onartu beharreko ikasketak EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) edo EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin badira (Gizarte Hezkuntza), nahikoa izango da eskaera egitea.
Onartu beharreko ikasketak EHUko beste zentro batean edo beste unibertsitate batean egin badira, eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Ikaslearen ziurtagiri akademikoa (gainditutako ikasgaiekin eta lortutako kalifikazioekin), egindako ikasketak egiaztatzen dituena.
Irakaskuntza plana edo Kredituen onarpena eskatzen den ikasgai bakoitzeko programa, ondorengoak bereziki adierazita: lortutako gaitasunak, garatutako edukiak, egindako jarduerak eta lortutako ECTS kreditu kopurua. Egiaztatzea dagozkion programak ikasle bakoitzaren jatorrizko zentroak behar bezala zigilatuta aurkeztuta egingo da.