Breadcrumb

Info_Hezkuntza-esparrutik-lan-arlora-igarotzeko-bekak

“HEZKUNTZA ESPARRUTIK LAN-MUNDURA SARTZEKO” BEKAK

UPV/EHUREN ETA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN ARTEKO AKORDIOA. Gure Fakultateko ikasleek jaso ahal izango dute 3 hilabeteko lan-esperientzia.

HELBURUA

Programa honen bitartez, bekaren onuradun diren ikasleak gehiago trebatu nahi dira lanbide­ profil jakin bateko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lor ditzaten.

BALDINTZAK

  • 2023/24 ikasturtean Graduko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta daudenak.
  • 2023/24 ikasturtean unibertsitateko Gradu ofizial baten titulazioa lortu duten ikasleak.
  • 2024/25 ikasturtean Graduko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta daudenak.

Enpresetan (ikastetxeetan eta gizarte-erakundeetan) egingo diren praktikak dira. Beka hau onartzen duen ikasleak lan trantsizioko beka garatuko duen ikastetxe edo erakundeekin harremanetan jartzeko ardura izango du. Aukeratutako ikasleek beka jaso ondoren jasoko dute beharrezko informazioa.

Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu laguntza-poltsa gisa hiru hilabeteak egiteagatik (urria, azaroa eta abendua), eta horri dagokion atxikipen fiskala deskontatuko zaio.

Orduak guztira: asteko gehienezko lanaldia 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).

Beka lortzen duten ikasleek zeharkako gaitasunei buruzko ikastaro osagarri batean (online) parte hartu beharko dute, eta horretarako ordainketa egin beharko da.

IZEN EMATEA: Formulario honen bitartez: https://www.ehu.eus/eu/web/forms/shared/-/form/51756115

EPEA: Martxoan (datak zehazteke)

OHARRA: Onartuen zerrendaren behin behineko ebazpena Apirilan publikatuko da.

+INFO: www.ehu.eus/eu/web/enplegua/hezkuntza-esparrutik-lan-arlora-igarotzeko-beken-programa

 

Additional information