Quality Innovation Award: Proiektu berritzaileetarako nazioarteko lehiaketa
Quality Innovation Award (QIA) Excellence Finland-ek 2007an sortutako lehiaketa bat da, produktu, prozesu edo antolaketa-berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko. Batzorde antolatzailea herrialde askotako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakundeek osatzen dute. Helburu komuna erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna areagotzen laguntzea da.
2022an Bilboko Hezkuntza Fakultatea euskal fasean finalista izan da hezkuntza sektoreko berrikuntza mailan.