Ondo kudeatu zure posta instituzionala UPV/EHU
GRAL-ari buruzko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da zuen postak behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea.
Postontzi betea
Ikasle batzuek arazoak dituzte postarekin xxxxx@ikasle.ehu.eus. Kasu askotan, arazoa da postontzia beteta dagoela.
Zure kasua bada, mezu bat jasoko zenuen egoera horren berri emateko. Mezuak ezabatu behar dituzu; izan ere, garbitzen ez badituzu, nahiz eta zerbitzuan alta eman, berriro blokeatuko zaizu.
Espazioa askatzeko, bi pauso eman behar dira:
- Behar ez dituzun mezuak ezabatu behar dituzu. Aukeratutako mezuak dituzunean, eman "Eliminar" eta mezuak lerro baten bidez ezabatuta geratzen dira:
- Ondoren, hautatutako eta ezabatutako mezuak purgatu behar dituzu, horrela zure postaren sarrera-erretilutik desagertzeko. Mezuak purgatzeko, Otro> Purgar eliminados sakatu behar duzu. Aukera hau agertzen ez bazaizu, konfigurazioa egiaztatuko duzu: > Opciones> Correo. Eta mezuaren atalean, sartu hemen: “Eliminando y trasladando mensajes”.
UPV/EHUko posta elektronikoa berbideratzea
Interesgarria da, halaber, arau bat sortzea erakunde-mezuak zure ohiko postara bidaltzeko (hotmail, gmail,…). Horrela, ez da korreo hau blokeatuko eta errazago erabiliko da.
Normalean irekitzen ez baduzue, zuen helbide elektronikora birbideratu dezakezue, erantsitako dokumentuko jarraibideei jarraituta.