Info_Online-matrikula-graduko-lehenengo-mailarako

Online matrikula graduko lehenengo mailarako

Matrikula nola egin

Matrikula online egin ahal izango duzu UPV/EHUren aplikazio informatikoa GAUR erabilita.

Matrikula online egiteko kontuan hartu beharrekoak:

  • Online matrikula ordenagailu batetik soilik egin dezakezu.
  • Erabili beharreko nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge.
  • Desblokeatu pop-up edo laster leihoak.
  • Erabiltzailea eta pasahitza dira izena emateko fasean SARBIDEAn erabili zenituen berberak. Pasahitza ahaztu bazaizu, SARBIDEAn berreskura dezakezu.

Matrikulako datuak sartu beharko dituzu programako azalpenetan esaten den moduan. Eskuliburu bat eta bideoak dauzkazu azalpenekin Laguntza atalean.

Matrikula informazioa
BHF - Idazkaritza
bhf.idazkaritza@ehu.eus
Tel. 94 601 7589 / 4618