Info_KideON

KideON. Inklusio giza hezitzailea

URL (web)

KideON. Inklusio giza hezitzailea

Ikerketaren helburua

KideOn Eusko Jaurlaritzako ikerketa-talde kontsolidatua da (IT1475.22). 2018an sortu zen, ikerketaren, berrikuntzaren eta transferentziaren bidez, UPV/EHUko irakasleek gizarteratzearen eta hezkuntzaren arloan egindako lana bateratzeko eta sustatzeko.

Taldearen helburuak hurrengoak dira:

  • Gizarteratzea eta hezkuntza garatzen laguntzea ikerketa aplikatuaren bidez, sortzen ari diren erronkei ekitatearen eta justizia sozialaren esparrutik erantzuteko.
  • Ezagutzaren transferentzia sustatzea ikerketaren eta gizarte- eta hezkuntza-errealitatearen artean, praktikak, prestakuntzak eta politikak gizarte- eta hezkuntza-arloko jarduera inklusiboetara bideratuz.
  • Taldearen parte-hartzea eta bilakaera bultzatzea, doktoreak prestatuz eta ikertzaile eta ikasle berriak proiektuetan sartuz.
  • Beste ikerketa-talde batzuekin eta gizarte- eta hezkuntza-jarduera inklusiboak sustatzen laguntzen duten tokiko, nazioko eta nazioarteko sareekin harremanak sendotzea.
  • Hezkuntzako unibertsitate-curriculumak indartzea UPV/EHUn, unibertsitateko ikasleen ikaskuntzan eta jarduneko profesionalen etengabeko prestakuntzan hobekuntzak bultzatuz.

Hezkuntzarekin lotuta dagoen proiektu aktiboa

  • Europako deialdiak:
    • Map of positive Experiences across Europe (KA220-ADU - Cooperation partnerships in adult education)
    • AAC@school for social inclusión (Erasmus+)
    • AI@School (Erasmus+)
  • Estatuko deialdiak:
    • Buenas Prácticas en Acogimiento Familiar. Hacia un modelo de excelencia (Ministerio de Derechos Sociales y Agenda 2030)
    • Diagnóstico y propuestas de intervención sobre el bienestar, desigualdades y necesidades (Ministerio de Derechos Sociales y Agenda 2030)
    • ¡Mueve la música! Análisis de un programa escolar socio comunitario de aprendizaje-servicio a partir de la práctica musical y la expresión corporal (Ministerio de Derechos Sociales y Agenda 2030)
    • “¿Qué estamos olvidando en la educación inclusiva?: Una investigación participativa en Cantabria y el País Vasco (Ministerio de Derechos Sociales y Agenda 2030)
  • Autonomia-erkidegoko deialdiak:
    • Acercando generaciones: poniendo en valor la apuesta por las experiencias intergeneracionales del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz (Proyectos Universidad-Empresa-Sociedad 2022)
    • Coordinación socio-sanitaria-educativa para la mejora de la calidad de vida de las familias con hijos e hijas con Enfermedades Raras en la Comunidad Autónoma del País Vasco (Proyectos Universidad-Empresa-Sociedad 2020)
  • Bestelako deialdiak:
    • NEXUS. Equipos conectores para un sistema educativo más inclusivo (en la escuela y en la calle) (Innova Cultural 2021)

Taldearekin erlazionatutako lerroak

6 ikerketa-lerrotan lan egiten dugu:

1 Lerroa: Ekintza komunitarioa eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak
2 Lerroa: Autonomia eta gizarte- eta hezkuntza-partaidetza haurtzaroan eta gaztaroan
3 Lerroa: Genero-inklusioa eta ikerketa feminista
4 Lerroa: IKTak eta gizarte- eta hezkuntza-inklusioa
5 Lerroa: Covid-19 eta gizarte eta hezkuntza proposamenak
6 Lerroa: Gizarteratze soziohezitzailerako prestakuntza, ezagutza eta sare profesionalak

IP-ren izen-abizenak

Nekane Beloki Arizti (Soziologia eta Gizarte Langintza, Bilboko Hezkuntza Fakultatea, nekane.beloki@ehu.eus)

Taldekideak eta Sailak

Monike Gezuraga Amundarain (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)
Nahia Idoiaga Mondragon (Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia)
Leire Darretxe Urrutxi (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)
Naiara Berasategi Sancho (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)
Israel Alonso Sáez (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)
Cristina Arriaga Sanz (Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika)
Pedro Manuel Martínez Monje (Soziologia eta Gizarte Langintza)
Saioa Bilbao Urquidi (Hezkuntza Zientziak)
Aintzane Cabo Bilbao (Hezkuntza Zientziak)
Amaia Eiguren Munitis (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)
Idoia Legorburu Fernández (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)
Maitane Picaza Gorrocahtegui (Didaktika eta Eskola Antolakuntza)

Hainbat jakintza-arlotako irakasleek osatzeaz gain, KideOnek hainbat erakunde sozial eta ikertzaileren laguntza du, baita atzerriko beste unibertsitate batzuetako profesionalena ere. Horiekin batera, esku-hartze zuzenarekin eta gizarte- eta eskola-hezkuntzako profesionalen prestakuntzarekin lotutako ikerketa-ildoak partekatzen ditugu.