MATRIKULA ALDAKETA
Eskaera hauek egin daitezke:
- DERRIGORREZKO ikasgaien kasuan ALTA eskaerak.
- HAUTAZKO ikasgaietan (4. maila LH HH, 3-4 maila GH) aldaketak onartzeko, ikaslea bi egoera hauetako batean egon behar da ezinbestez:
- Ordutegian gainezartzeak izatea, aldaketarekin konpontzen direnak.
- Euskaraz 30 ECTS matrikulatzeko baldintza ez betetzea, eta aldaketarekin konpontzea.
Aurreko egoeretan dauden ikasleek:
- Eskaria aurkeztu behar dute idazkaritzan, inprimakia betez.
- 1 edo 2 egoeran daudela probatu behar dute (1: GAUR-en agertzen den ordutegiaren bidez (ekarri inprimatuta); 2: espedientearen bidez (ekarri inprimatuta)).
Aldaketa, kupoa itxi gabe dagoen ikasgai batean egingo da, idazkaritzan, eskari-ordenaren arabera.
Ez da onartuko epez kanpoko eskaerarik.
Ez da onartuko 1 edo 2 egoeran egotearen probarik ez duen eskaerarik.