LEKU ALDAKETA
Beste titulazio edo beste unibertsitatetik datozen ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria eduki beharko dute, Fakultateko idazkaritzan idatzia aurkezturik.
DOKUMENTAZIOA
Matrikulatu nahi duzun ikastetxearen idazkaritzan aurkeztu behar da:
- Zuzendariari eskaria (behar bezala betetako inprimaki ofizialean).
- UBI/HSAOL eta/edo Sarrera-Probetako kalifikazioak (Hauta-proba) (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau)
- N.A.N.aren fotokopia.
- Unibertsitate-ikasketen akademi ziurtagiri pertsonala, kalifikazioak eta deialdi-kopurua adieraziz. (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau)
- Lehen eta Haur Hezkuntzarako Euskarazko B2a aurkeztu beharko da (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar ziurtagiri hau).
LEKUALDATZEAK ONARTZEKO BALDINTZAK ETA IRIZPIDEAK
Lekualdatzeak onartzeko baldintza orokorrak:
- lehen maila gaindituta izatea
- UPV/EHUko iraute arauak betetzea
- Plazak izatea. Maila bakoitzean eskuragarriak izango diren plazak gehienez maila horretan “numerus clausus” kopurua bete arte geratzen direnak dira. Gutxiago izan daitezke beste bideetatik sartu daitezkeen ikasleak kontuan hartuta (pasarela, ikasketak ber-hartzea…).
- Leku-aldatzeak beste mailetara
IRIZPIDEAK. Eskaerei lehentasuna irizpide hauen arabera emango zaie, ordenean:
- BHFko Lehen Hezkuntzako ikasleak (hirueledena-euskarazko lerroa lekualdatzeak)
- UPV/EHUko Gradu bereko ikasleak
- BHFko ikasleak (Gradu desberdinen arteko lekualdatzeak)
- UPV/EHUko Hezkuntza Graduetako ikasleak
- Beste unibertsitate batekoa, baina hasitako eta eskatutako Gradua berbera izatea
- Hezkuntza Graduetako ikasleak
- Batezbesteko nota