GRADU AMAIERAKO LANA
- GIZARTE HEZKUNTZAKO GRADUA
- HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA
- LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA
Deialdi honetan parte hartzeko, matrikula prozesua burutu behar da (kreditoak matrikulatu GAURen, defensa eskatu GAURen eta lana ADDIra igo). Irailaren 10a izango da azken eguna hiru eginkizun hauek betetzeko.
Deialdi honetan parte hartzeko matrikula prozesua burutu behar da (kreditoak matrikulatu GAURen, defensa eskatu GAURen eta lana ADDIra igo). Maiatzaren 30 izango da azken eguna hiru eginkizun hauek betetzeko.
GAURen bidez egin beharko dira proposamenak, Hezkuntza Fakultateak Gai proposamena nola egin (pdf,144.97 Kb) dokumentuan emandako jarraibideak kontuan hartuz.
Matrikula eta gai hautaketari buruzko informazioa HEMEN
Ikasleek esleitutako gai eta tutoreari uko egin ahal izango dio, eta hurrengo ikasturteko gai esleipen prozesuan sartzeko aukera izango du. Ukoa, Idazkaritzan aurkeztuko da, Instantzia orokor batean, uko egiten den gaiaren izenburua eta tutorearen izen abizenak aipatuz.
Hiru epe ezarri dira ikasturtean zehar, uko egiteak onartzeko:
Hurrengo martxoaren 27tik aurrera, 2017/18 ikasturtean GRALA egingo duten ikasleek gai proposamenak egiteko aukera izango dute. Proposamenak, web orrian argitaratuta dagoen Ikasleen gai proposamenak bideratzeko jarraibideak dokumentuan ezarritakoa kontuan hartuz egingo dira. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 2an, 23:59an, bukatuko da.