EBALUAZIO BEREZIA
Nork eska dezake?
Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izateko, honako baldintza guzti hauek bete beharko dira:
- Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
- Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
- Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
- Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
- Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
Nola erabakitzen da?
Zentruko Epaimahai Bereziak erabakitzen du.
Ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiak onartu egingo dira:
- Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
- Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
- Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.
Beste kasuetan hauek izango ditu kontuan eskaria ebazteko:
- Ikastegiko Batzorde Akademikoak onartutako irizpideak, unean uneko ikasturterako matrikula aldia baino lehen argitaratuko direnak.
- Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
- Ikaslearen espediente osoa.
- Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.
Informazio osoa: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 29, 30 artikuluak.