Info_Hezkuntza-Goiztiarra-0‐3-urte-Laborategia

Hezkuntza Goiztiarra (0‐3 urte) Laborategia

Hezkuntza Goiztiarra (0‐3 urte) Laborategia, 2020ko martxoaren 4an inauguratua Bilboko Hezkuntza Fakultatean, haurtxo eta haur txikien kalitatezko hezkuntzarako hezkuntza-gune aitzindaria da. Haur Hezkuntzako Graduko ikasleek beren hezkuntza-rola barneratzeko eta etapa honetako lehen zikloko eguneroko jardueran aritzeko diseinatuta dago. Simulazio-espazio bat da, eta, funtsean, familia ordezkatzen duen pertsonen arteko harreman profesionaleko sistema baten dimentsio fisikoari heltzen dio. Hala, zaintza-espazioak sartzen ditu: janaria, higienea eta loa, eta mugimendu askea eta jarduera autonomoa, dagozkien ekipamenduekin, materialekin, objektuekin eta jostailuekin; horiek guztiak eboluzioaren arabera antolatuta daude, banakako premiei erantzuteko eta lehen haurtzaroko ondoz ondoko adinetara egokitzeko. Egitura hau pertsonen arteko sistema horren giza dimentsioaren euskarri materiala da, eta ikasle bakoitzak laborategian bertan eskainiko den prestakuntza teoriko, praktiko eta pertsonalaren bidez garatu beharko du.

Galeria_Hezkuntza-Goiztiarra-0‐3-urte-Laborategia

Irudiak