Info_Secretaria-solicitud-trabajo-social-educacion-social

GIZARTE LANGINTZATIK GIZARTE HEZKUNTZARAKO ESKAERA

BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEKO GIZARTE HEZKUNTZAN GIZARTE LANGINTZATIK SARTZEKO AKORDIOA

1.- Ikasleak baloratzeko irizpideak eta bestelako informazioa:

  • Guztira 10 plaza eskainiko dira bide honetatik. Bi ildoetarako (euskara eta gaztelania). Ikasleen hizkuntza eskaerak taldeak antolatzeko oztopo izango balira, ikastegiak ikasleen hizkuntza aukeraketa alda lezake.
  • Kanpoan geratuko dira Diplomatura titulua eskuratu zutenak.

2.- Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaerak sailkatzeko balorazio irizpideak honako hauek izango dira: (a) Prestakuntza doitua izatea sarrera berriaren diseinura, eta (b) espediente akademikoaren batez besteko nota. Irizpideok aintzat harturik, eskaerak lehentasunez sailkatuko dira:

  • Lehenengoz, UPV/EHUko tituludunak, sarrera berriaren proposamenarekin prestakuntza doitua dutelako.
  • Horiek espediente akademikoari jarraiki ordenatuko dira.

3.- Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, kontuan hartuko da ohorezko matrikulen kopurua, eta berdinketak iraungo balu, bikain eta oso ongien kopurua, hurrenez hurren.

4.- Izena emateko epea hauxe da:

  • 2023ko Uztailaren 3tik 7ra 

5.- Izen-emateen ordenazioa eta matrikula egiteko deia, uztailaren bigarren hamabostaldia izango da. Fakultateko iragarki ohol ofizialean eta web orrian emango dira argitara atal honetan: (https://www.ehu.eus/es/web/bilboko-hezkuntza-fakultatea). Matrikula irailaren lehenengo astean egingo da. Jarritako epean matrikula egin ez duenak, galdu egingo du eskubidea.

6.- Lehenengo matrikulazio epearen ostean plazak geratuko balira, bigarren matrikulazio epea irekiko litzateke, itxaron zerrendan dauden pertsonak deituta.

 

Leioa, 2016ko maiatzaren 13an

2019 Pasarelak GH