Praktikaldian bete beharreko dokumentazioa
IKASLEAK
Praktikak hasi aurretik bete beharrekoak
Praktika-zentrora joan aurretik, I. eranskina eta II. eranskina inprimatu eta sinatu behar dituzu. Bi dokumentu horiek praktika-zentroko instruktoreari eman beharko dizkiozu praktiketako zentrora joaten zaren lehen egunean.
Matrikula egitean, zure baimena eskatuko dugu sexu-delituen ziurtagiri negatiboa lortzeko. Praktiketara joaten diren ikasle guztiek SD ziurtagiri negatiboa dute. Hala ere, entitate batzuek berriz eskatzen dute ziurtagiria Praktikak hasi aurretik.
Praktikak hasterakoan bete beharrekoa
III. eranskin hori fakultateko tutorearekin landu eta adostu beharko duzu, baita praktiketako lehen hiru asteetan praktiketako zentroko instruktorearekin ere. Bete ondoren, fakultateko tutoreari eman behar diozu, eta hark fakultateko praktika batzordeari emango dio, artxibatu dezan. Gauza bera egin behar duzue IV. eranskinarekin.
Praktikak amaitzean bete
Eranskin hori praktikak amaitutakoan bete beharko da. V. eranskina amaierako memoriarekin batera eman behar diozu fakultateko tutoreari. Tutoreak, ondoren, praktika batzordeari emango dio, artxibatzeko.
INSTRUKTOREAK
VI. Eranskina, aste bat baino lehen, praktikak bukatu ondoren, beteta bidali behar diozu fakultateko tutoreari.