FAQ_Praktikak_GH_Mugikortasuna

MUGIKORTASUNA

Ikasleak mugikortasun plaza bat lortzen badu, praktikak harrera unibertsitatean egin ditzake?

Hori harrera unibertsitatearen araberakoa da. Mugikortasun plaza bat lortuz gero, horri buruzko informazio gehiago jasoko du.

Ikasleek egin al ditzakete beren praktiken zati bat UPV/EHUn eta beste zati bat harrera unibertsitatean?

Ez. Irakasgai guztiekin gertatzen den bezala, Practicum-a osorik harrera unibertsitatean edo UPV/EHUn  egin behar du.

Ikasleak UPV/EHUn praktikak egin nahi baditu, baina praktika-aldia mugikortasun-egonaldi batekin gainjartzen bada, zer egin dezake?

Praktikak aurreratu edo atzeratu behar baditu mugikortasunarekin bat egiten dutelako, ‘kasu berezia’ eska dezake.

Mugikortasunagatik praktikak aurreratzen edo atzeratzen baditu ondoriorik al dago?

Ikasketen egutegi orokorra egiaztatu behar du eta praktikaldiaren aldaketak beste arlo batzuetan eragin dezakeen ikusi behar du. Esaterako, Practicum III atzeratzeak irailean GRALa defendatu behar izatea ekar dezake.

Praktikak UPV/EHUtik kanpo egiten baditu, salbuetsita dago sexu deliturik ezaren ziurtagiria aurkeztetik?

Ez. Praktikak beste unibertsitate batean egin arren, UPV/EHUk aitortu ditzan, sexu-delituen ezaren ziurtagiria aurkeztu behar du. Horrez gain, ziurtagiria harrera unibertsitatean ere aurkeztu beharko du.

Praktikak harrera unibertsitatean egiten baditu, euskaraz egindako kreditutzat hartzen al dira?

Ez. Harrera unibertsitatean egindako kredituak ez dira euskarazko kreditutzat hartzen. Euskaraz C1 mailaren aitorpena lortzeko beharrezkoak diren irizpideei buruzko informazioa 47/2012 Dekretuan kontsulta daiteke.