FAQ_Informacion-academica_Diplomaturas_Practicum-ES_2

HAINBAT TRAMITE

Zein datatan egin behar dute ikasleek gunearen aukeraketa?

Uztailean, matrikularekin batera.

Zein datatan eskatu behar dute ikasleek praktikak baliozkotzea (kreditu horiek aitortzea) aldez aurreko ikasketengatik edo lan arrazoiengatik?

Data eta jarraitu beharreko prozedura Idazkaritzaren webgunean kontsulta daitezke, Fakultatearen webgunean.

Matrikula egin ondoren, praktikak gehitu ez badira, ikasleek matrikula handitu eta beranduago sar ditzakete?

Espedientea zabaltzeko aukera dago, bai eta Idazkaritzaren webgunean baldintzak kontsultatzekoa ere, Fakultatearen webgunean.

Zein ikastetxetan egin ditzakete ikasleek praktikak?

Fakultateak berak eskainitako ikastetxeetan. Haur Hezkuntzaren eta Lehenengo Hezkuntzaren kasuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esleitzen dio eskaintza hori gure ikastetxeari, Gizarte Hezkuntzaren kasuan, Fakultateak berak kudeatzen du plazen eskaera.

Ikasleek proposa al dezakete praktika zentrorik Fakultatearen eskaintzarako?

Gizarte Hezkuntzaren kasuan bai; izan ere, Fakultateak kudeatzen ditu plazak, eta proposamenen bat egin nahi izanez gero, praktika arloko arduradunari (AZP-bhf.practicum@ehu.eus) kontsultatu behar zaio zein epetan egin behar den, eta adi egon behar duzue horretarako emailez bidaltzen zaizuen galdera sortarekin.

Ikasle batek urte berean bi praktika aldi egin nahi baditu, zer egin behar du?

Egin ahal du, kontsultatu baldintzak Idazkaritzan. Gizarte Hezkuntzaren kasuan, izan ere, Practicum II eta Practicum III ikasturte berean egiten dira.

Eska al dezake ikasle batek praktikak Bizkaiaz besteko lurralde bateko ikastetxe batean egitea?

Kasu berezi batzuetan bai, bestela ez. Kontsultatu baldintzak praktiken arloko arduradunarekin (AZP-bhf.practicum@ehu.eus).

Ikasle batek ikastetxe berean egin al ditzake hiru praktika-aldiak?

Ez, irizpide orokorra da ikasle guztiak gutxienez bi ikastetxe desberdinetatik igarotzea beren praktiketan. Kontsultatu gradu bakoitzaren berezitasunak arautegiaren barruan dagokion atalean (4. artikulua: epeen ESKAINTZA eta MATRIKULUA. Ikusi Haur eta Lehenengo Hezkuntzako Graduen praktiken arautegia edo Gizarte Hezkuntzako Graduen Praktiken Arautegia). Gizarte Hezkuntzaren kasuan, ezin dira errepikatu PIko eta PII-PIIIko kolektiboak, kolektibo desberdinak aukeratu beharko dituzte.

Ikasle bat gaztelaniazko lerroan matrikulatuta badago eta B2 titulua edo baliokidea ez badu, praktikak euskaraz egin ditzake?

Ez, ezin du, titulazio hori praktikak hasi aurretik aurkeztu beharko du beti. Kontsultatu baldintzak praktiken arloko arduradunarekin (AZP - bhf.practicum@ehu.eus).

Gure ikasleek egin al dezakete beren Practicum aldia Garapenerako Lankidetza programari lotutako erakunde baten bidez?

Bai, praktika horiek Garapen Lankidetzarako Bulegoaren eta Fakultateko Praktiketako dekanoordearen arteko koordinazioaren bidez kudeatzen dira.

Nire ikaslea ikastetxera joan da eta esan diote ez zutela han espero edo uko egin diote harrera egiteari. Zer egin dezaket?

Gertatutakoaren berri lehenbailehen eman behar zaio Praktika arloko arduradunari (AZP - bhf.practicum@ehu.eus).

Nire ikasleak ezaugarri berezi bat du, tratamendu bereizia behar izango lukeena. Zer egin dezake?

Kasu berezien arautegiak jasotzen ditu tratamendu bereizia jaso dezaketen egoera eta baldintza bereziak. Gainera, bertan adierazten da eskaera prozedura zein den.

Nork jakinarazi behar dio praktika zentroari egoera berezi hori?

Ikasleak jakinarazi behar dio ikastetxeari e-mail baten bidez, unibertsitateko tutorea bertan, kopian jarriko duelarik.

Ikasle batek lan egin al dezake praktikak egiteko egokitu zaion ikastetxean bertan?

Ez, ezin du. Arautegiak ez du horretarako aukerarik ematen (Ikusi Haur eta Lehenengo Hezkuntzako Graduen Praktiken Arautegia edo Gizarte Hezkuntzako Graduen Praktiken Arautegia).

Nola kudeatzen da adingabeekin dauden ikasleek egiaztatu behar duten sexu delituen ziurtagiria?

Fakultateak Justizia Ministerioaren datu-basea kontsultatuko du, sexu-deliturik ez dagoela egiaztatzeko.

Ikasleek Fakultateak kontsulta hori egiteari uko egiteko aukera dute. Kasu horretan, ikasleak berak egin beharko du kontsulta, eta bere ardura izango da ziurtagiri hori garaiz eta behar bezala Fakultateko Idazkaritzan aurkeztea.

Praktika-zentroak ziurtagiria paperean eskatuko balu, ikasleak berak eman beharko lioke. Fakultatetik Ministerioko datu basean kontsulta egiten dugu, baina ez dugu inolako dokumentaziorik deskargatzen.

Informazio gehiago: https://sede.mjusticia.gob.es/es/tramites/certificado-registro-central

Praktika zentroko tutore bat nirekin harremanetan jarri da tutoretza horri buruzko ziurtagiri bat eskatzeko. Nork egiten ditu ziurtagiri horiek?

Gizarte Hezkuntzako graduari buruzko ziurtagiriak badira, gure praktika bulegoak egiten ditu (AZP - bhf.practicum@ehu.eus). Haur Hezkuntzako eta Lehenengo Hezkuntzako graduei buruzkoak badira, bi kasu gerta daitezke:

  • 2019ra arteko prozesuei dagokienez, gure bulegoak egiten ditu.
  • 2019 baino lehenagoko prozesuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egiten ditu (lurralde ordezkaritzarekin harremanetan jarri) edo ikastetxeko praktiken arduradunak.