Info_Zigilua_AUDIT

Kalitate Barne-bermerako Sistema. AUDIT Agiria

Goi-mailako Hezkuntza Europar Esparruak (GHEE) eta Espainiako araudian izandako aldaketek ezartzen dutenez, ematen dituzten irakaskuntzekin zerikusia duten helburuak beren jardunean betetzen dituztela bermatu behar dute unibertsitateek, etengabeko hobekuntzaren bidean betiere. Kalitatea Bermatzeko Sistemak (KBS) eta politikak formalki ezarri behar dituzte eta denen eskura jarri.

Bilboko Hezkuntza Fakultateak 2018ko urtarrilean KBBS diseinuaren ziurtagiria lortu zuen, AUDIT Programaren arabera.