Haur Hezkuntzan dislexia hauteman eta esku hartzeari buruzko prestakuntza
First publication date: 17/05/2023
Joan den maiatzaren 8an “Dislexia Euskadi Elkartea. Dislebi”rekin lankidetzan burutu genuen jardunaldi hau.
Ekitaldia Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta izan zen, eta «Zer ahazten ari gara hezkuntza inklusiboan?» ikerketa-proiektuaren barruan zegoen. Ikerketa lan hau Kantabriako Unibertsitatearekin koordinatzen ari gara.
Mila esker! DISLEXIA EUSKADI ELKARTEA. DISLEBIko lankideak azken hilabetetan izaten ari garen elkarlanagatik eta gure ikasleekin jardunaldi - tailer hau posible egiteagatik.
Leire Darretxe, Nekane Beloki eta Monike Gezuraga (Proiektuko ikertzaileak eta Kide on ikerketa taldeko kideak)