AGIS Ahots Gorako Irakurleen Sarea
Martxoaren 2an, Fakultateko Batzarrak “AGIS Ahots Gorako Irakurleen Sarea/Red de lectoras y lectores en alto voz” programa onartu zuen.
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saileko Komunikazio Gaitasunaren Garapena- Euskara eta Gaztelania-Lehen Hezkuntzan IIko irakasle taldeak, Amelia Benito del Valle eta Lorea Unamunok osatua, jarri du abian programa hau.
Programa honen helburuak ikasleek Hezkuntza-gizartean parte hartzea, haien praxia zabaltzea ahozko irakurketaren prozesua garatzea ipuinak irakurriz eta antzeztuz eta haien Curriculum Vitae handitzea dira.
AGIS Ikasle-irakurtzaileak Lehen Hezkuntzako zentroetara joango dira Hezkuntza- gizartearen ikaste-irakaste prozesuan parte hartzeko. Irakasle taldeak irakurketa-prozesuaren jarraipena egingo du.