Gabriel Aresti Katedra bilduma

GABRIEL ARESTI KATEDRA bilduma

1. GABRIEL ARESTI KATEDRA bildumaren lan ildoak

GABRIEL ARESTI KATEDRA 2023an sortu zen, UPV/EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako hitzarmen bati esker.

Katedraren asmoak honako hauek dira:

  • Literatura, kultura, komunikazioa, artea, soziolinguistika, linguistika eta, oro har, gizarte alorreko gaien inguruko azterketak eta ikerketak bultzatzea.
  • Euskal kultura eta arteari buruzko arte-sormena bultzatzea.
  • Ikuskizunak eta publiko orokorrarentzako dibulgazio ekimenak antolatzea.
  • Zeharkako helburuak dira genero-ikuspegia kontuan hartzea egitasmo guztietan, eta euskara lanerako lehen hizkuntza izatea.

Hitz gutxitan esateko, GABRIEL ARESTI KATEDRA euskal kulturaren ikerkuntzari, sorkuntza artistikoari eta dibulgazioari loturiko unibertsitate katedra bat da. Ondorioz, bere lan esparru garrantzitsuena unibertsitatea izango da, eta  katedraren lanaren eta emaitzen hartzaile garrantzitsuenak ere unibertsitateko ikasle, irakasle, ikerlari eta teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak izango dira.

Hala ere, Katedraren asmoa ere bada Euskal Herriko kultura eta arteen ikerketan lan egiten duten  erakunde eta pertsonekin elkarlanean aritzea. Beraz, gai zehatzen inguruan, momentu puntualetan, lankidetzarako harremanak edo hitzarmenak egingo ditu euskal kulturako erakunde, pertsona edo mugimenduekin.

2. Hasiera data

2024

3. Zuzendaritza

Patxi Juaristi eta Beatriz Zabalondo

4. Batzorde zientifikoa

  • Alex Gurrutxaga
  • Asier Blas
  • Beatriz Zabalondo
  • Elixabete Larrinaga
  • Lourdes Otaegi
  • Patxi Juaristi

5. Eskuizkribuek izan behar dituzten berezitasunak

GABRIEL ARESTI KATEDRA Bildumak kultura alorreko gaien inguruko ikerketak eta saioak argitaratuko ditu.

Diziplina desberdinei loturiko lanak onartuko dira (soziologia, linguistika, komunikazioa, antropologia, kazetaritza, politika, etab.) beti ere, euskal kulturaren edozein esparrutan egindako lanak badira.

Bildumaren lehen helburua euskal kulturari loturiko lanak argitaratzea da, baina beste kultura batzuei buruzko lanak ere onartuko dira.

Bilduma Gabriel Aresti Katedrak sortzen duen heinean, bilduman garrantzi berezia izango dute Gabriel Arestiri loturiko lanek.

Euskarazko lanek lehentasuna izango dute, baina beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanak ere onartuko dira.

Aurkezten diren lanek berezitasun hauek izan behar dituzte:

  1. Gabriel Aresti Katedraren lan ildoetan kokatu behar dira.
  2. Argitaragabeak eta originalak izan behar dira.
  3. Lanak euskarri informatikoan aurkeztu behar dira Word programan, Arial 10 neurriko letra, lerroarte bakuna (espazio bat), orga itzultze bakarra paragrafo artean eta 2,5 cm-ko bazterra ezker, eskuin, goi eta behe aldeetan.
  4. Orri guztiak zenbakituak izango dira, oharrez eta irudiz horniturikoak barne.
  5. Lehen orrialdea ondokoak agertuko dira: 1. Izenburua 2. egilearen bi abizenak eta izena eta 3. egilearen curriculuma, 120 hitz baino gutxiagokoa.
  6. Lanaren laburpen bat bidali behar da: 60-70 hitz ingurukoa.
  7. Testuaren antolaketa egokiari begira, ongi bereiziriko ataletan zatituko da, hartarako zifra arabiarrak bakarrik erabiliz, ondoz ondoko maila zenbakidunetan: 1. (Letra larriak-letra lodia), 1.1. (Letra xeheak-letra lodia), 1.1.1. (Letra xeheak), 1.1.1.1. (Letra xeheak-letra etzana). Ez dira zifra erromatarrekin edo letrekin nahasi behar.
  8. Lanak Irudiak, grafikoak, taulak, etab. eraman ditzake. Irudi, grafiko eta taulek izenburua izango dute eta ondoz ondoko zenbakiak eraman beharko dituzte.
  9. Aipuak komatxoen artean edo letra etzanez eta testuan integraturik joango dira, gehienez bi lerro luze izango direnean. Aipu luzeagoetarako letra tamaina txikiagoa edo letra etzana erabiltzea gomendatzen da, paragrafotik bereizita eta paragrafo koskatuan.
  10. Oin-oharrek ondoz ondoko zenbakiak izango dituzte, eta orri azpian kokatuko dira argibide oharrak direnean eta lanaren amaieran bibliografia oharrak direnean.
  11. Egileak baimenak edukiko ditu, irudiak edo kopia eskubidearen eraginpean dagoen informazioa erreproduzitzeko.
  12. Esandakoak esanda ere, egileak edo egileek UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideak bete beharko dituzte.

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozedura

Gabriel Aresti Katedra bildumako zuzendariek testuaren lehenengo azterketa egingo dute, katedraren helburuarekin loturik dagoen lana dela ziurtatzeko.

Lehen galbahe hori pasatua, Argitalpen Zerbitzuko zuzendariak eta seriearen zuzendariek, Batzorde Zientifikoari kontsulta eginda, kanpoko bi ebaluatzaile izendatuko dituzte lana aztertzeko.

Argitaratu nahi diren lanak itsu bikoitzeko parekoen ebaluazio-txostenaren arabera onartuko dira, beti ere Batzorde Zientifikoari kontsulta egin ondoren.

  • Bi ebaluatzaileen txostenak aldekoak badira, lana argitaratzeko aholku gisa hartuko da. Dena dela, ebaluatzaileen iradokizun eta gomendioak kontuan hartuz, aldaketak egiteko eskatu ahal izango da.
  • Bi txostenak kontrakoak badira, lana ez argitaratzeko aholku gisa hartuko da.
  • Ebaluazio bat aldekoa bada eta bestea kontrakoa, hirugarren ebaluazio txostena eskatu ahal izango da.