Aditz lokuzioa: IZENA + egin, eman, hartu, izan, ukan (hitz egin, su eman, min hartu, bizi izan...).
- Gehienetan izena mugagabea da, eta ez du mugatzailerik edo izenondorik hartzen.
- Zenbaitek mugatzailea har dezakete, baina esanahia bestelakoa da ("lan egin" / "lana egin").
- Ezezko esaldietan zenbaitek -"IK" partitiboa har dezakete ("ez negarrik egin", baina "*alderik egin"!?).
- -"IK" partitiboa hartuz gero, askotan bestelako esanahia hartzen dute ("ez du huts egin" / "ez du hutsik egin").
- Ia lexikalizaturik (barre egin, lur eman) edo erabat lexikalizaturik ("atzeman", "hitzartu") ager daitezke.
- NORK eratakoak izanda ere, ez dute objekturik hartzen, objektua (ZER) izena bera baita.
- Galdegaiak hala aginduta izena aditzaren ostean joan daiteke ("Nork egin du negar?").
- Aditz-lokuzio askok aldaera bi dituzte:
Deitu (N-Nk) / Dei egin (Z-Ni-Nk)
Lurperatu (N-Nk) / Lur eman (Z-Ni-Nk)
Iturria: EGLU-II: "Aditz elkartuak", 43.-46. or.
EGO, 499.-524. or.
Hainbat aldaera:
Jai egin: 1) hacer o coger fiesta; 2) festejar.
Jaia egin: Hacer una fiesta.
Jai izan: Ser fiesta, tener fiesta.
Jai eman: Dar fiesta.
Jai hartu: Coger fiesta, guardar fiesta.
Jai egon, jai eduki: No tener nada que hacer.
|