Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 910
JASAN aditza gehiegi erabili

AZALPENAK

Gaztelaniaz “sufrir” aditzaren esanahi ohikoenari beste batzuk ere eransten ari bide zaizkio azken aldi honetan, adierazteko indarra handitu nahian-edo, batzuetan nabarmen bitxiak diren formak emanez hondarrean (“una carretera ha sufrido grandes mejoras”, “una marca de automóviles estaba sufriendo constantes mejoras”; horretaz, ikus LÁZARO CARRETER, Fernando (1997): El dardo en la palabra, 708.-711. or.).

Sufrir horren itzulpen kasik automatikoa, “jasan” aditzaren bidezkoa, ez da beti irtenbiderik doituena eta adierazgarriena. Sarritan aski izaten da “izan” aditza erabiltzea, edo gisa horretako zerbait.

Goian jarritako adibide batzuk segur aski ez dira erabilera guztiz desegokiak izanen, baina uste dugu komeni dela itzulpenak egiteko orduan forma egokienaren bila denbora apur bat egitea.

 
DOKUMENTAZIOA
  • El dardo: 708.-711. or.
  • Euskal Hiztegia
  • OEH