AZALPENAK |
Hiru aditzen erabilera oker batzuk aztertu nahi izan ditugu oraingo honetan: utzi, balio izan eta dei egin aditzak. UTZI: gaztelaniaz “dejar” aditzaren osagarri zuzenak ere, sarritan, “a” preposizioa izaten du ondoan; adibidez: “me dejas a mí”. Preposizio hori sarritan datiboaren bidez itzultzen baita, gero eta gehiagotan ikusten dira aditz horrekin behar ez diren datiboko forma batzuk, absolutiboa eskatzen duen arren. Goiko adibideetan saiatu gara kasu batzuk argitzen. BALIO IZAN: batzuetan, NOR saileko aditz gisa hartzen da, eta honela jokatzen da: “*hori ez da balio”; hortik erraza da “*niri ez zait balio” ateratzea, eta ondorioz NOR-NORI saileko adizkiak erabiltzen dira. Dena dela, oinarria NOR-NORK sailekoa baita (“horrek ez du balio”), datiboa sartzen da jokoan eta “niri ez dit balio” bezalako adizkiak erabili behar dira. DEI EGIN/DEITU: “deitu” aditzak bi erabilera ditu, Iparraldeko tradizioan bat eta beste bat Hegoaldekoan, nagusiki. Iparraldekoan NOR-NORK gisa jokatzen da, eta Hegoaldeko erabilerak, berriz, NOR-NORI-NORK eskatzen du. Baina beste aditz bat da “dei egin”, eta horrek NOR-NORI-NORK eskatzen du nahitaez. Alabaina, “deitu” aditzaren joko bikoitzarekin nahasita beharbada, batzuetan “dei egin” ere NOR-NORK saileko gisa jokatzen da, desegoki (*nik dei egin zaitut). |
DOKUMENTAZIOA |
|