ADIBIDE GEHIAGO
|
1. * Lagunen bezala ezin duzu hitz egin ikasleekin.
|
|
> Lagunek bezala ezin duzu hitz egin ikasleekin.
> Lagunen moduan ezin duzu hitz egin ikasleekin.
> Jantzita dituzunak bezalakoak dira nire prakak.
> Jantzita dituzunen modukoak dira nire prakak.
> Oilo bat bezalakoa da; goiz-goizean esnatzen da beti.
> Oilo baten modukoa da; goiz-goizean esnatzen da beti.
> Urduritzen denean totelek bezala hitz egiten du.
> Urduritzen denean totelen moduan hitz egiten du.
> Zure belarritakoak nireak bezalakoak dira.
> Zure belarritakoak nireen modukoak dira.
> Ni zu bezalakoa naiz.
> Ni zure modukoa naiz.
> Niretzat ez, baina harentzat “nahikoa” suspentsoa bezalakoa da.