Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUTSI

Itema: 620
*Zure bezala eta *Zure bezalakoa
Zure moduan eta Zure modukoa

AZALPENAK

Egitura hauek parekoak dira:
bezala = -ren moduan
bezalakoa = -ren modukoa

Iturria: Atalak-2, 27. or.

LEZ
Izenordainakaz, erakusleakaz eta abar, absolutiboaz edo beste kasu bategaz erabilten dan moduan, genitiboaren gainean eregiteko joera be zabaldu da: hauxe/honexen lez, ha/haren lez, bera/beronen lez, bat/baten lez ...

Iturria: Bizkaieraren jarraibidea, 230. or.

Zu bezala (zure moduan)/zu bezalakoa (zure modukoa):
Maiz aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz.
- Zuk bezala egin dut (zuk egiten duzun bezala) > zure moduan egin dut.
- Zu bezalakoa naiz (zu zaren bezalakoa naiz) > zure modukoa naiz.

Iturria: Gramatika gaitasuna, 235. or.

 
DOKUMENTAZIOA
  • Atalak-2: 27. or.
  • Gramatika gaitasuna: 235. or.
  • Bizkaieraren jarraibidea: 230. or.