Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Zuzenbide Corpusa (ZCP)

Corpus arakatzailea | Maiztasunak
1:
distantzia:
2:
distantzia:
3:
distantzia:
4:
distantzia:
5:

 

Zuzenbide Corpusa (ZCP)

 

Zuzenbide Corpusa Euskara Institutuaren ekimena da, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiarekin lankidetzan garatua. Corpus honen helburua da euskara juridikoaren eragile nagusiek sortutako testuak eskuragarri jartzea, euskarazko prosa juridikoa finkatzen laguntzeko. Horretarako, 2000. urteaz geroztik euskaraz emandako lege-testu, eskuliburu eta Zientzia Juridikoen alorreko artikulu akademiko nagusiak kontsulta daitezke corpus honetan. Hainbeste eragileren lana biltzen da hemen: UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatea, Eusko Ikaskuntza, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saila, IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofiziala (IZO), Deustuko Unibertsitatea, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Foru Parlamentua, UZEI, Foru Aldundiak, eta abar. Lan horren emaitzaren erakusgarri dira, hain zuzen ere, Zuzenbide Corpusak biltzen dituen lege-testuak eta testu akademikoak.

 

Corpusean jasotako lege-testuak eskuragarri daude, formatu elektronikoan, nahiz ez hemen bezala bere osotasunean, beste toki batzuetan ere: Euskara Juridikoaren Atarian, UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren Legeak-Leyes bildumaren atarian, Eusko Legebiltzarraren Legeen datu-basean, Nafarroako Foru Erkidegoaren Aldizkari Ofizialean (NAO), Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren Lege-testu Elebidunen Liburutegian, IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren (IZO) Legeria Euskaraz atarian eta Deustuko Unibertsitatearen Liburutegi Juridiko Elebidunean. Zuzenbidearen alorreko testu akademikoak, berriz, UPV/EHUren Euskara Institutuaren Sareko Argitalpenen Testubiltegian eta Eusko Ikaskuntzaren ELERIA aldizkariaren web-orrian eskura daitezke osorik formatu elektronikoan.

 

Zuzenbide Corpusa urtez urte eguneratuko da, azken urtealdian argitaratutako lege-testu eta testu akademiko esanguratsuenak jaso ondoren. Etorkizunean beste testu-mota batzuk ere jasoko dira: jurisprudentzia, inprimaki juridikoak, notariotzaren alorreko dokumentuak, eta abar. Beti ere, gutxieneko testu-masa adierazgarria eskuratzen denean. Bitartean ere, hona hemen Zuzenbide Corpusaren datu batzuk:

  • Argitaratze-data: 2012-05-02
  • Dokumentu-kopurua: 964
    • Lege-testuak: 823
    • Testu akademikoak: 141
  • Hitz-kopuru osoa: 10,1 milioi
    • Lege-testuak: 7,3 milioi
    • Testu akademikoak: 2,8 milioi
  • Azken eguneratzea: 2024-05-13 (2020-2023ko testuak gehitu dira)

Egilea: Joseba Ezeiza (Euskal Herriko
Unibertsitatea UPV/EHU).

ISBN: 978-84-693-9891-3


Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus