« FRANTZISKO LAPHITZ | LARZABAL, PIARRES » |
LARRAMENDI, MANUEL
Jaiotza deituraz Manuel Garagorri bazen ere, amaren abizena hobetsita Larramendi izenarekin da ezaguna euskal literaturaren eremuan Manuel Garagorri Larramendi. Andoaindarra jaiotzaz, Hernanin (amaren herrian) eman zituen bere lehenengo urteak.
Haurra zelarik, aita hil zitzaion, eta amaren aldetiko Miguel Miner jesuitak Jesusen Konpainiak Bilbon zuen etxera eraman zuen (Ricardo Gomezen iritzian 1707an). Han zerbitzari lanak egin zituen, baina Gramatika eta Latina ikasi zuen ustea ere badago. Urte horretan Konpainian sartzea lortu zuen. Hala, Valladolideko VillagarcÃa de Camposen egin zuen Nobiziagoa, Medina del Campon filosofia ikasi zuen (1710-1713) eta, ondoren, lau urte eman zituen teologia ikasten Salamancan (1713-1717). Irakasle bezala irakaskuntzan hainbat urtez aritu zen, Palentzian filosofia irakatsiz (1721-1724), eta Salamancan zein Valladoliden teologia irakatsiz (hurrenez hurren: 1724-1728 eta 1728-1730 aldietan).
Beranduago, 1730 eta 1733. urteen artean, Carlos II. alarguna zen Maria de Neuburgo erreginaren aitorle izan zen. Baina, garai horretan, Gortean salaketak izan ziren, eta Larramendi bera ere salatu zuten. Ondorioz, eta bere burua zuritzeko asmoz, Sevillarainoko bidaia egin zuen.
1733an Loiolara joateko baimena lortu zuen, eta han bizi izan zen heriotza heldu zitzaion arte. Hala ere, bere inguruan zegoen errezeloa zela eta Donostian bizi behar izan zuen. Jesuitak Espainiatik bidali baino urte bat lehenago hil zen Larramendi.
Salamancan Teologia maisua zen artean eman zituen inprentara Larramendik bere hasierako lan biak:
De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España (Salamanca, 1728), euskararen apologia nagusia da. Ilustrazioaren bultzadaren ondoren Europako hizkuntza nagusien loratze garapena gertatu zen. Batez ere, eta hizkuntza eta nazioaren ateko loturak indartzeko asmoz, hizkuntza bakoitzarentzat bere Akademia sortu zutelako. Fenomeno horren aurrean, Larramendi euskara beste hizkuntzen parean jartzen saiatu zen lan honen bidez.
El imposible vencido, Arte de la Lengua Bascongada (1729), euskarari buruz argitaratu zen lehen gramatika da. Gramatika horrek itzal handia izan zuen XIX. mende osoan. Bere egituran eta deskribapen sisteman latinaren gramatikak duen eragina nabarmena da. Hala ere, euskal idazleentzat, garrantzi handikoa izan zen lan hori Sabino Aranaren iritzi linguistikoak heldu arte. Blanca Urgellen (1996, 274) ustez, Larramendiren lanaren abiapuntua Espainiako Akademiaren Diccionario de Autoridades lanaren argitalpena eta bertan euskarari egiten zaizkion txantxak dira. Blanca Urgellen hitzetan: “Nuestra lengua tuvo la fortuna de contar con un hombre hábil que supo conseguir una buena gramática de una lengua previamente descrita” (1996, 276).
Larramendiren lan ezagunena Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y LatÃn (Donostia, 1745) dugu, eta Loiolara bizi izaten etorri zenean eman zuen argitara. Aurreko lanarekin gertatu bezala, Larremendiren hiztegi hori ere itzal handikoa izan zen. Asko eztabaidatu da lanaren eraginaz. Alde batetik, euskarari gaurkotasuna eman nahi zion lanak, eta garaiko munduaren espresio osoa barneratzeko gai zen hizkuntza sortu nahi zuen; bada, maiz esan izan da lanari buruz aritzean Larramendik berak hitzak asmatu egin zituela, euskara gazteleraren pare jarri nahian. Larramendiren garbizaletasun horrek eragina izan zuen Sabino Aranaren garbizalekeriaren sorretan. Bestalde, hiztegiak beste arazo bat zuen: ez da bertan deskribatzen hitzak zein euskalkitakoak diren. Hala ere, ez da zalantzarik Larramendiren Hiztegia euskal idazleen babesleku segurua zela, bai mendebaldekoen eta bai eta ekialdekoen (Urgell, 1996, 277) idazkietan. Ricardo Gómezek honela adierazten du lanaren eragina:
“El principal legado de Larramendi a la literatura vasca es la conciencia de escritor en euskera que a partir de entonces tendrán los literatos vascos, la reflexión sobre el lenguaje, su expresión y su uso, que será lo que verdaderamente marca una frontera radical entre la literatura vasca pre y postlarramendiana. Es evidente que no todos los textos vascos a partir de esta fecha van a irradiar este nivel culto de lenguaje. Las doctrinas, devocionarios y demás obritas religiosas dirigidas a un público llano seguirán escribiéndose en su mayorÃa en un euskera con notorio tufillo castellanizante. Pero a medida que los textos se alargan y los temas se elevan (obras dramáticas, narrativas, poéticas; textos polÃticos, administrativos, de enseñanza, etc.), la necesidad de una terminologÃa especÃfica se hará más evidente, y allà estará el Diccionario trilingüe como única tabla de salvación hasta finales del siglo XIX”. (Gomez, 1991)
Hizkuntzaz aparte, Euskal gizarteak eta euskal politikak ere interes berezia piztu zioten Larramendiri, eta bere garaiko egoera politikoari eta sozialari hurrengo lan hauek eskaini zizkion:
- Discurso histórico sobre la antigua y famosa Cantabria (1736). Bertan Erromatarrek Kantabriaz ari direla, izen horrekin Euskal Herria izendatzen zutela frogatu nahi du egileak.
- CoreografÃa o descripción general de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa (1754an idatzia). Gipuzkoako lurraldea, historia, industria, ohitura eta biztanleria ditu berbagai lan honek.
- Historia de Guipúzcoa. Larramendiren aipamenez soilik ezagutzen da.
- Sobre los Fueros de Guipúzcoa. Lan horretan Foruen defentsa sutsua egiten da.
Larramendiren lanak euskararen normalizazioa du helburu nagusia; bada, zentzu horretan, idazleen kontzientzia piztea lortu zuela esan daiteke. Blanca Urgellek hauxe dio Larramendiren lanaren laburpena egitean:
“Es el primer fruto visible de lo que debió ser una penosa tarea: convencer a los propios euskaldunes de que el euskara, esa lengua que uno olvidaba en cuanto se hacÃa sabio, rico o poderoso o que pretendÃa serlo, tenÃa futuro” (Urgell, 1996, 288)
BIBLIOGRAFIA
GOMEZ, Ricardo (1991): “El legado del Padre Larramendi”. Insula. 534. KORTAZAR, Jon (1997): Euskal literaturaren historia txikia. Ahozkoa eta klasikoa. XVI-XIX. Erein. Donostia.
LAKARRA, Joseba (ed.) (1992): Manuel de Larramendi. Hirugarren Mendeurrena (1690-1990). Andoain.
URGELL, Balnca (1996): “Larramendi o el despertar de la Literatura vasca peninsular” in AULESTIA, Gorka (ed.): Los escritores. Hitos de la literatura clásica euskérica. Sancho el Sabio. Gasteiz. 261-288.
« FRANTZISKO LAPHITZ | LARZABAL, PIARRES » |