« OLERKIAK | OLERTI ETA IDAZTI GUZIAK » |
OLERKIAK
Euskararen eta politikaren alde lan garrantzitsu egin zuen Sabino Aranak (1865-1903). Haren lan literarioa, ordea, murritza da, eta beti ere Aranak hizkuntzarako eraikiriko legeetara guztiz makurturik egindakoa.
Lan literario gisa Olerkiak aipatu izan da, bere garaian aldizkari desberdinetan han eta hemen argitaraturiko poemek osatua. Poemok, ordea ez ziren oso berandu arte bilduma gisa argitaratu. Egia esateko, egilearen izaerak ematen die interesa literatura testuoi, izan ere testuari eta formari dagokienez oso itxura justukoak baitira.
Erromantizismoak zabalduriko iritziei jarraiki, poesia zen generorik sublimeena, eta hortaz, berebizikoa zen haren ereduak euskaraz ematea, euskararen ahalbideak erakusteko. Sabino Aranak, gainera, poesia helburu politikoarekin eta ideologikoarekin erabili zuen “Euskal abendaren ereserkia” atontzean.
Sentimenduen munduan kokaturik, Aranaren poesiak oso espresiobide berezikoa da sentimentalismoaren inguruan. Metaforizazio prozesua oso arrunta da Aranaren olerkietan, eta narratibitatea da nagusi, poesia adierazkorraren bidetik. Neurriari eta formari dagokionez, Sabino Aranaren poesian errimaduna da neurri herrikoietan, eta askea pentsakizunaren zabalak agintzen duenean.
Gaiei dagokienez, Aranaren poemek oso tradizionalak dira: politika erlijioa darabiltza gehien, noiz edo noiz alegoria nazionala (aberriaren metaforak) ere egiten duelarik.
« OLERKIAK | OLERTI ETA IDAZTI GUZIAK » |