« ABARRAK (1918) | AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (1999) » |
ACTO PARA LA NOCHEBUENA
XVIII. mendearen erdi aldean Arrasaten eskribau izandako Pedro Ignacio de Barrutiak (1682-1759) Gabonetan antzeztua izateko lan berezia idatzi zuen, eta eskuizkribuan gorde, harik eta Resurrecci贸n Mar铆a Azkuek 1897. urtean Euskalzale aldizkarian argitaratu zuen arte. Berriki aurkitu zuen Latxaga jaunak galdutzat genuen eskuizkribua, eta argitalpen faksimilea ikusteko parada dugu gaur egun, eta baita gaizki egindako zenbait irakurketa argitzeko beta. Artean, 1959. eta 1960. urtean Gabriel Arestik lan bi egin zituen lanaren inguruan eta Gabonetako ikuskizuna gisa bataiatu, Resurrecci贸n Mar铆a Azkuek jarritako Gabon gaberako ikuskizuna izenburua aldatuz.
1965. urtean egindako berrargitalpenean Gabriel Arestik zalantzak agertu zituen egilearen inguruan. Gabriel Arestiren ustez, eta iritzia ematean duen gehiegizko ausardia aipatu behar genuke ezer esan orduko, Pedro Ignacio de Barrutia eskribaua izanik, agian ez litzateke benetako egilea, baizik eta izkribuaren fede emailea. Lan honetaan agertzen den Matxi Beltz, Matxi Ardantza koplaria proposatu zuen Arestik piezaren egile gisa, eta Barrutia fede emaile gisa.
Zentzuak agintzen duenez, eta Koldo Mitxelenak gogoratu zuenez, lan bat sinatua agertzen den unean ez lukete zalantzek kabidarik, ezen sinadura baita egile izatearen frogarik sendoena, eta hortik aurrera joatea alferrikako lana litzateke.
Euskal literaturaren lehen aroetan gertatzen den bezala, literatura diglosikoaren zenbait ezaugarri agertu ditu lan honek ere: izenburua gazteleraz dago, eta narratzailearen paperean, eszenarako aginduak eta zertzeladak emateko ere gaztelera erabili ohi da. Gainera, zenbait bertso gazteleraz idatzita daude.
Lanak interes berezia izan du ikertzaileen artean, ez soilik arkaismoagatik eta hizkeraren erabileragatik (arrazoi hauek aipatu zituen Resurrecci贸n Mar铆a Azkuek, adibidez, lanaren balioa berresteko), baizik eta Gabriel Arestiren ustetan Pirandelloren antzerti modernoaren paralelotasuna egiteko modua zegoelako. Lanaren gaia Jesusen jaiotzaren inguruko gertakizunek osatzen dute. Berezitasuna, ordea, hain gertakizun ezaguna antzezteko orduan ematen da, nahastu egiten dira-eta maila bi. Koldo Mitxelenak honela idatzi zuen (1960, 106):
“La acci贸n es doble en parte, como tambi茅n lo son los personajes. Pasado y presente, Bel茅n y Mondrag贸n se entrecruzan y combinan mediante un artificio tan h谩bil como sencillo”.
Acto para la nochebuena lanean Arrasateko pertsonaiak agertzen dira, beren izen eta ezizenekin, orduko ofizio, dantza eta kantuekin… baina Jesusen jaiotzaren garaian. Horrela, garai eta espazio bi baturik agertuko dira taula gainean, I. mendeko eta XVIII. mendeko gizartea, alegia.
Alde biok batzeko teknikaren modernitatea nabarmendu zuen Gabriel Arestik, izan ere, eta berak frogatu bezala, fikzioaren espazioan fikzioaren maila birekin lan egiten zela, hurbiltasun didaktikoa lortzeko (lanak kristauaren berrikuntza espirituala zuen helburu). Ironia eta egoera barregarriak landuz umorearen bidez zabaldu nahi zuen doktrina. Oker ziren baina modernitatea Pirandellorekin lotzen zutenak honako arrazoi bi hauengatik: batetik, egile italiarrak erabiltzen duen teknika (antzertia antzertiaren barnean) ez da Acto para la nochebuena antzerkian erabiltzen dena; eta bestetik, Gabonetako antzerki-ikuskizunetan herriko jendearen presentzia oso arrunta zen herri-antzerti erromanikoan.
Joseba Lakarrak adierazi legetxe, Acto para la nochebuena genero jakin bateko antzerkia da, teatro erlijioso erromanikoa deritzonekoa, hain zuzen ere. Eta antzerti erlijiosoaren mota hori hedaturik dagoErromania osoan zehar.
Erdi arotik hasi eta Barrokora arte molde honetako lan ugari agertu ziren, idatzi eta inoiz argitaratu bakoak. Helburua jakintza erlijiosoa irribarrearen bidez jende apal eta ezjakinaren artean zabaltea zuten lanok, eta maiz (Lakarra, 1983, 17):
“Edukiaren aldetik ere oso teatro unibertso 帽abarra osatzen dute, beraietan motibu teologikoak eta satirikoak, elementu jakintsu eta herrikoiak gonbinatzen baitira, pertsonaiak Bibliatik zein herri fartsetatik bildutakoak ohi direlarik […] Osatzen duten mundua oso 帽abarra bada ere beren helburua bakarra da: ikuslego ezjakinari irakastea eta jostatuz irakastea. Horrela drama erlijiosoetan komedia profanoko erakusketa eta azalpen eskematikoa areagotuak dakuskigu”
Pedro Ignacio Barrutiak helburu horrekin berarekin baliabide berak erabili zituen Arrasaten umorezko eta erlijioko antzezlana agertu zuelarik.
BIBLIOGRAFIA
BARRUTIA, Pedro Ignacio de (1983): Gabonetako ikuskizuna. Acto para la nochebuena. Diputaci贸n Foral de Alava. Vitoria. 13-73 or.
MITXELENA, Koldo (1960): Historia de la literatura vasca. Minotauro. Madril.
LAKARRA, Joseba (1983): “Barrutiaren Acto para la nochebuena eta teatro erlijioso erromanikoa” in BARRUTIA, Pedro Ignacio de: Gabonetako ikuskizuna. Acto para la nochebuena. Diputaci贸n Foral de Alava. Vitoria. 13-73 or.
« ABARRAK (1918) | AGIRRE ZAHARRAREN KARTZELALDI BERRIAK (1999) » |