Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

xedaezin [indisponible]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legez, merkataritzatik kanpo dagoen eskubidearen edo ondasunaren ezaugarria. Trafiko juridikoan eskualda ezin daitekeena.

xedapen [disposición]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Besterentze, lagatze, edo kargatze ekintza. 2. Arau dokumentuaren azken zatia, artikuluen ondoren kokatzen dena.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arau juridikoaren kontzeptu baliokidea eta betebeharrekoa kasu guztietan, baina ekimen legegilearen ondorio den arauaren edukitik kanpo dagoena.

xedapen gehigarri [disposición adicional]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Arauan gauzatzen den ekimen legegilearen azken xedapena, arauaren beraren edukitik kanpo dagoena, eta arauaren edukiari gehigarri zaiona; araua osatuko duten artikuluen eduki nagusitik kanpo, araubide juridiko berezia jasotzen da xedapen gehigarrien bitartez. Maiz arau-aldaketak jasotzen dira xedapen gehigarri etan, kokatzen diren legean landutako gaiarekin zerikusia duten beste lege batzuetan arautuaren gaineko aldaketak.

xedapen iragankor [disposición transitoria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Arauan gauzatzen den ekimen legegilearen azken xedapena, arauaren beraren edukitik kanpo dagoena, eta helburutzat arau berriaren egoera juridikora gerturatzea erraztea duena. Aurreko egoera juridikoak, edo zaharrak, berrira egokitzeko araupena edo tresna juridikoak jasotzen dituena da xedapen iragankorra; arau nagusiaren salbuespena eta hartara iristeko bidea denez, modu zehatzean jaso behar du zenbat denboran eta zein egoera juridikori izango zaion aplikagarri.

xedapen orokor [disposición general]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Administrazio publikoak sortutako arau juridiko idatzia, erregelamendu izaera duena.

xedapen zehatzaile [disposición sancionadora]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio baten ez betetzeak, obligazioaren betetzearen erantzulearekiko dakarren ondorio juridikoa. Zehapen kontzeptua zigor zuzenbide eta administrazio zuzenbidean kokatzen den terminoa da; Konstituzio Espainiarrak dio zehapena soilik ezarri ahal zaiola delitua edo administrazio arau-haustea egin duenari.

xedapen-egintza [acto dispositivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. xedapenezko egintza.

xedapen-prozesu [proceso dispositivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. xedapenezko prozesu.

xedapenezko egintza [acto dispositivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdien egintza, egoera juridiko prozesala sortu, aldatu edo iraungitzea helburu duena. Alderdi aktiboarena izan daiteke: atzera egitea edo uko egitea. Alderdi pasiboak eragindakoa: amore ematea. Alde biek adostutakoa ere izatea aurreikusten du legeak: transakzioa. Sin. xedapen-egintza.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasunen eta eskubideen transmisioa helburu duen egintza juridikoa, titularraren ondarearen balioa gutxitzea dakarrena. Sin. xedapen-egintza.

xedapenezko printzipio [principio dispositivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua alderdien esku dagoela eta hura zuzentzea haiei dagokiela adierazten duen printzipioa. Ondorioz, alderdien esku dago prozesuaren hasiera, garapena eta amaiera. Sin. printzipio dispositibo.

xedapenezko prozesu [proceso dispositivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Abagune-printzipioa gailentzen den prozesua. Horrek esan nahi du gizabanakoaren interesak duela nagusitasuna, interes horrek baldintzatzen baititu prozesuaren hasiera, garapena eta bukaera. Prozesu zibila da, oro har, xedapenezko prozesuaren adibide. Sin. xedapen-prozesu.

xedatu [disponer]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun edo eskubide bat, besterendu, laga edo kargatu.

xedatzaile [disponente]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Xedatze-ahalmena duen subjektua.

xedemate [afectación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. afektazio.

xenofobia [xenofobia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberarena ez den kultura-identitatearen aurkako arbuioa, gorrotoa, etsaitasuna edota mesfidantza. Ik. baztertzaile, intolerantzia.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus