EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
udal-errolda [padrón municipal] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Udalerriko auzotarren zerrenda eta haien datu pertsonal zenbait jasotzen dituen administrazio-erregistroa. Udal-erroldako datuak udalerrian bizilekua eta ohiko egoitza izatearen froga dira. [Oh. 7/1985 Legea, 16.1 art.]
ugazaben elkarte [asociación patronal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak biltzen dituen elkartea. [Oh. EK, 7. art.]
ugazaben itxiera [cierre patronal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuen eskubidea, enpresa ixteko presio-neurri gisa, beren interesen alde, eta langileen aurka, horregatik zigortuak izan gabe.
uko egin [renunciar] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Borondatez norbaiti dagokion gauza edo eskubidea bertan behera utzi.
uko egin [renunciar] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Aktoreak alde bakarretik utzi gauzatutako uzia edo titularra den eskubidea bera. Prozesua bukatzeko modu ezohikoa, arrazoi materialetan oinarrituta, hain zuzen ere. [Oh. PZL, 20. art.]
uko egite [renuncia] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-prozeduretan interesdunak prozedura amaitzeko duen bidea da, betiere bere eskubideak baliatuz egina bada. Interesdunak uko egin arren, salbuespen gisa, administrazioak prozedurarekin jarraitzea erabaki dezake, interes orokorreko arazoa bada edo uziren bat argitzea komenigarria bada. [Oh. 39/2015 Legea, 94. art.] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Borondatez norbaiti dagokion gauza edo eskubidea bertan behera uztea. ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuaren ezohiko amaiera. Haren bitartez, auzi-jartzaileak auzia uzteko borondatea adierazten du, haren oinarria den eskubide materialari uko eginez. Ondorioz, eskubide hori ezin izango da berriro epaibidean egikaritu. Epaileak onartuz gero, demandatua absolbitzeko epaia emango du.
ultima ratio printzipio [principio de ultima ratio] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Zuzenbidearen subsidiariotasun-printzipioarekin loturik dagoen printzipioa. Printzipio honen arabera, Zigor Zuzenbidea soilik izango da erabilia azken baliabide moduan, kalte txikiagoa sortzen duten bideak ez direnean nahikoak gizarte-interesak modu eraginkorrean babesteko.
unibertsaltasun [universalidad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Unibertsala (alegia, mundu mailakoa) denari ezartzen zaion kualitatea.
unitate organiko [unidad orgánica] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren antolakuntza osatzen duten administrazio-atalak dira. Unitate organikoen artean azpisailkapen bat egiten da. Horren arabera, alde batetik, administrazio-organoak daude, hirugarrenen aurrean ondorio juridikoak dituzten eginkizunak esleituta dituzten administrazio-unitateez osatzen direnak eta nahitaezko jarduketak egiten dituztenak. Bestetik, administrazio-unitateak daude. Azken horiek ez dute ondorio juridikorik sortzerik bere jardueren bidez, eta, era berean, ez dute esku-hartze erabakigarririk administrazio-prozeduretan ere. [Oh. 40/2015 Legea, 5. eta 56. art.] Sin. administrazio-unitate.
urradura [vulneración] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Legea, araua, ituna eta abar ez betetzea edo haien aurkako edota eskubideen aurkako ekintzak aurrera eramatea.
urraketa [transgresión, violación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Eskubide bat bortxatzearen ekintza eta ondorioa. Sin. bortxaketa.
urritasun [discapacidad] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Funtzionamendu edo garapen maila normalera iristen ez den funtzio organiko bat duenaren egoera. Norbaiti urritasun iraunkor batek mugatu edo eragozten badio gizartean gainerakoen baldintza berberetan guztiz eta eraginkortasunez parte hartzea, orduan desgaitasuna duela dio Zigor Kodeak. [Oh. ZK, 25. art.]
urteko kontuak [cuentas anuales] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Enpresaren irudi leiala gardentasunez eta zehazki erakusten duten dokumentuen multzoa. Bost dira urteko kontuak osatzen dituzten dokumentuak: balantzea, galera eta irabazien kontua, memoria, ondare garbiaren egoera aldagarriaren agiria eta kaxa fluxua. [Oh. MK, 34. art.]
usadio [uso] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ohitura oinarri duen zuzenbidearen forma, solemnitate txikiagokoa eta zenbait arau idatziren osagarri moduan ageri dena ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Asmo juridikoa duten egintzen errepikapenaren bitartez gizarte kontzientziak sortutako arau juridikoa. Egintzaren errepikapen soila ez da nahikoa usadioa sortzeko, asmo arautzailea ere beharrezkoa da zuzenbide-iturri bilakatzeko. Sin. ohitura. Ik. lege-hutsune, zuzenbidearen iturri.
uste sendo [convicción] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsonarengan modu sakon eta irmoan errotuak dauden ideiak eta sinesmenak, norberaren identitate pertsonala osatzen dutenak. Ik. konbikzio, pertsonaren identitate.
usteltze [corrupción] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Negozioetan lehia leialaren arauak urratzen direnean gertatzen den delitua. Hau da, lehiakide bat baztertzen denean lehiaren legeak urratuz (adibidez, komisio bat eskaini edo ordaindu delako lehiazko abantaila bat lortzeko asmoz).
usucapio [usucapión] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. usukapio.
usufruktu [usufructo] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pertsona batek (usufructuarius edo usufruktudun) beste baten (dominus) gauzaz denbora mugatuan gozatzeko eta horren fruituak eskuratzeko duen eskubide eta zortasun pertsonala. Egoera horretan, jabeak (dominus) gauzaren jabetza soila (nuda propietas) izango du. Usufruktudunak, berriz, edukitza eta fruituak eskuratzeko eskubidea. Azken honek substantzia berean utzi beharko du hartutako gauza, denbora-epea amaitutakoan. Sin. usus fructus. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. gozamen-eskubide.
usukapio [usucapión] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Fede ona (bona fides), kausa justu (iusta causa) eta gauza (res) denbora batez edukitzan (possessio) izan ondoren, ius civile delakoak gauza horren jabetza eskuratzeko onartzen dituen bideetako bat. Jabetzan eskuratu ahal izateko, gauza higigarrien kasuan, urtebetez izan behar ziren aurrez edukitzan; gauza higiezinen kasuan, berriz, bi urtez. Sin. usucapio.
usus fructus [usufructo] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. usufruktu.
utendum datum [comodato] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. komodatu.
utilitarismo [utilitarismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Doktrina moral kontsekuentzialista bat da, zeinaren arabera, ekintzek ez baitute berezko balio moralik, ez bada bere ondorioen ontasunarekin eta txartasunarekin harremanetan jarriz. XVIII. mende bukaera eta XIX. mende hasiera bitartean sortu zen, Jeremy Bentham eta John Stuart Mill doktrinagileen eskutik.
utilitas [utilitas] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Indarrean zegoen zuzenbide gorenaren aurrean erromatar juristek edota pretoreak —haien auctoritas eta azken horren imperium direla eta— utilitatis causa sortutako eskubide singular bat.
utilitate-printzipio [principio de utilidad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. utilitatearen printzipio.
utilitatearen printzipio [principio de utilidad] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Utilitarismoaren printzipio nagusia da, zeinaren arabera, ekintza baten zuzentasun morala bere ondorioek zoriontasuna lortzeko duten gaitasunak determinaturik baitago. Sin. utilitate-printzipio. Ik. utilitarismo.
utis possidetis iuris [utis possidetis iuris] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Afrikako deskolonizazioaren printzipio gidaria. Deskolonizaziotik sortutako estatu berrien arteko mugak zehazteko erabili da. Printzipio honen helburua da estatu berrien mugek jatorri dituzten lurralde kolonialen mugak errespetatzea.
utzarazpen [desahucio] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioak bere ondasunak berreskuratzeko duen ahala. Horren bidez, titulu nahikorik gabe finka bat okupatzen dituzten pertsonak finka hori uztera behartzen dira. [Oh. 33/2003 Legea, 58-60. art.], 1372/1986 Legegintza Errege Dekretua, 120-135. art Sin. etxegabetze, kaleratze. Ik. ahal.
uzi [pretensión] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Prozesu bakoitzeko objektuaren osagai nagusia. Eskaera oinarritu bat da, subjektu batek epaitegi baten aurrean aurkezten duena beste norbaiten aurka eta bizitzaren ondasun baten inguruan.
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4