Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

talde fiskal [grupo fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Baltzuen gaineko Zergak dioenaren arabera, sozietate nagusi batek eta haren sozietate filial guztiek eratutako sozietate multzoa.

talde kriminal [grupo criminal]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Bi pertsona baino gehiagoren batasuna, zeinaren helburua edo xedea baita delituak modu adostuan egitea. Antolakunde kriminalaren aldean taldearen kasuan ez da betebehar bat izango egonkorra izatea edo antolamendu konplexua izatea.

talde politiko [grupo político]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Kidetasun politikoa dela-eta elkartzen diren Europar Parlamentuko diputatuen multzoa. Gutxienez estatu kideen laurden baten nazionalitatea ordezkatzen duten 25 diputatuk osa dezakete talde politiko bat.

talde profesional [grupo profesional]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Profesio multzo bereko langileak sailkapen profesionalaren sisteman kokatzeko maila. [Oh. LE, 22. art.]

taldeko ezagutze-saio [rueda de reconocimiento]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ustezko delitugilea identifikatzeko ikerketa-eginbidea; ustezko delitugilea eta antzeko kanpo-inguruabarrak dituzten beste pertsona batzuk batera jartzen dira identifikazioa egin behar duen pertsonaren begi-bistan. Instrukzio-epaileak agindu dezake, edo poliziak ere ustezko delitugilea atxilotuta dagoenean. Kasu batean nahiz bestean, ezinbestekoa da abokatu baten parte-hartzea. Sin. ezagutze-saio.

talio [talión]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. talio-zigor.

talio-zigor [pena del talión]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbide arkaikoetan (Hamurabiren kodea, XII Taulak...) aplikatzen zen zigor mota. Horren arabera, delitugileari berak egidako kalte berbera zegokion zigor gisa.. Sin. talio.

tarteko fase [fase intermedia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delitu larri agoengatiko prozedura arruntean, sumarioari amaiera ematen dion autoaren ondoren gauzatzen den jarduketa multzoa. Fase honetan, ahozko epaiketari hasiera emango zaion ala ez eztabaidatzen da eta alderdiek eskaera hauetako bat egiten dute: ahozko epaiketa hastea, prozedura largestea edo sumarioari amaiera ematen dion autoa ezeztatzea. Prozedura laburtuan aurretiazko eginbideak amaitutzat ematen dituen autoarekin batera hasten da tarteko fasea, eta hartan akusazioak, ahozko epaiketa irekitzeko eskaera egitekotan, akusazio-idazkia aurkeztu behar du harekin batera.

tasa [tasa]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea 1. Tributu batean oinarri likidagarriaren unitate edo tarte desberdinei aplikagarri zaizkien karga-tasen multzoa. 2. Tributu batean oinarri likidagarri aren unitate edo tarte desberdinei aplikagarri zaizkien karga-tasen multzoa.

tasa judizial [tasa judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrak sistema judiziala erabiltzeagatik, bereziki auzitegietara jotzeagatik, ordaindu beharreko estatu-zerga.

tatxa [tacha]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordenamenduak, lekuko eta perituen egokitasuna —partzialtasun-susmoa, hain zuzen ere— eztabaidatzeko, alderdien esku ezartzen duen tresna. [Oh. PZL, 343. eta 377. art.]

tatxatu [tachar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu zehatz batean eta lekuko edo peritu jakin baten aurka tatxa aurkeztu eta dagokion prozedura abiarazi. Ez du tatxatua baztertzen, baina emandako lekukotza baldintzatu dezake.

teleologia [teleología]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Metafisikaren adar bat da, gauzen azken arrazoien edo helburuen azterketa jomugan duena. Etimologikoki grezieratik datorren hitza da: teleos (helburu) eta logia (zientzia edo ikasketa).

teokrazia [teocracia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Sistema politiko bat da, zeinean jainkoa baita autoritate politikoaren, boterearen eta zuzenbidearen sorburuko iturri. Hori dela eta, jainkoaren ordezkariak dira botere politikoa dutenak, izan hauek errege, erregin zein elizgizon. 2. Teokrazia gobernu era duen estatua.

teologia [teología]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Jainkoaren eta bere obraren ezagutzaz arduratzen den zientzia. Ez du jainkoaren existentzia zalantzan jartzen, eta hortaz, ez da bere existentzia frogatzeaz arduratzen. Etimologikoki grezieratik datorren hitza da: Theos (jainkoa) eta logia (zientzia edo ikasketa).

teonomo [teónomo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Jainkoak sorturiko araua.

teorema [teorema]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Hipotesi (suposizio) bat abiapuntu hartuta, tesi bat (egitate bat) baieztatu eta frogatzen duen proposizioa.

teoria [teoría]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Fenomeno jakin bat zientifikoki esplikatzen duten arau eta printzipioen azalpen ordenatua.

terra nullius [terra nullius]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Jaberik gabeko lurraldea. Okupazioaren bitartez lurralde baten subiranotasunaren baliozko eskuratzea posible egiten duen aurrebaldintza da lur horrekiko beste estatu subiranorik ez egotea.

terrorismo-delitu [delito de terrorismo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zenbait delitu astun, Zigor Kodeak zehazten dituen hainbat ondasun juridiko eta portaera zehatzen aurkakoak direnak (adibidez, bizi aren kontrakoak, edo lehergailuak edukitzea), baldin eta xedea hauetako bat bada: terrorea eragitea, bake publikoa modu larrian aztoratzea, nazioarteko erakunde baten funtzionamendua modu larrian ezegonkortzea, edo Konstituzioaren ordena iraultzea.

testamentu [testamento]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Mortis causa erabakiak eta, batez ere, jaraunslearen (heres) izendapena xedatzen dituen negozio juridiko unibertsalaren gisakoa, aldebakarrekoa, solemnea, guztiz errebokagarria, lekukoen aurrean eginikoa eta erabat pertsonala. Sin. testamentum.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona baten heriotza osterako borondatea jasotzen duen aldebakarreko eta erabat pertsonala den negozio juridikoa. Testamentuzko xedapenak ondarezkoak, ondasun guztien edota batzuen gainekoak, zein pertsonalak izan daitezke, kasuan kasu. [Oh. KZ, 667. art.] Ik. oinordetza-itun, testamentu berezi, testamentu ireki, testamentu itxi.

testamentu berezi [testamento especial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentugilearen izaeragatik edota zilegitu beharreko egoera zein lekuagatik formazko baldintza apartekoak dituen testamentua. Testamentu berezi izaera dute testamentu militarrek, itsasoko testamentuek eta atzerrian egindako testamentuek.

testamentu ireki [testamento abierto]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentugilearen azken borondatea egintza juridikoa zilegitu behar duten pertsonen aurrean adierazten den testamentua; pertsona hauek badute bertako xedapenen berri. [Oh. KZ, 679. art.]

testamentu itxi [testamento cerrado]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentugilearen azken borondatea idatzizko agiri itxi baten bitartez egintza juridikoa zilegitu behar duten pertsonen aurrean aurkezten den testamentua; pertsona hauek ez dituzte ezagutzen bertako xedapenak. [Oh. KZ, 680. art.]

testamentu mankomunatu [testamento mancomunado]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentu mota bat, zeinetan bi pertsonak, bizikidetza- edo ahaidetasun-harremana eduki edo ez, beren heriotza ondorako, ondasun guztiak edo haietako batzuk tresna bakar batean xedatzen dituzten. Sin. ermandadeko testamentu.

testamentu militar [testamento militar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Guda garaian, militarrek, boluntarioek, atxilotuek eta armadako gainerako langileek egin dezaketen testamentua, modu irekian gutxienez kapitain kategoria duen ofizial baten eta bi lekukoren aurrean edota modu itxian guda-komisario baten zilegitasunarekin. [Oh. KZ, 716. art.]

testamentu olografo [testamento ológrafo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentugileak bere kabuz idazten eta sinatzen duen testamentua; baliozkoa izateko, urtea, hilabetea, eguna eta ordua adierazi behar ditu. Testamentu mota honek protokolizazio prozesu bat izan behar du heriotza unetik bost urte igaro baino lehenago. [Oh. KZ, 688. art.]

testamentu-ahalorde [poder testatorio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak, bera hil osterako oinordetza antolatzeko hirugarren bati ematen dion ahalmena, derrigorrez notarioak baimendutako eskritura publikoan jaso behar dena. Ik. fiduziario, komisario.

testamentu-betearazle [albacea]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. albazea.

testamentugile [testadora, testador]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentua egiten duen pertsona fisikoa. [Oh. KZ, 662. art.] Ik. kausatzaile, testamentu.

testamentum [testamento]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. testamentu.

testamentuzko oinordetza [sucesión testamentaria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentu bidez ordenatutako mortis causa oinordetza. Ik. borondatezko oinordetza.

testigantza [testimonio]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. lekukotza.

tipikotasun [tipicidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Zuzenbideko printzipio bat. Printzipio honen arabera soilik izango dira tipikoak Zigor Kodean edo lege penal berezietan —kasuan kasuko zigorra zehaztuta— deskribatzen diren portaerak.

tipo [tipo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Kodean edo lege penal berezietan deskribatzen eta arautzen den zuzenbide-kontrako portaera. Zigor-tipoan jasotzen dira portaera tipikoa, portaeraren subjektuak eta objektuak.

tipo-oker [error de tipo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Subjektu aktiboak dolurik gabe jardutea, aurrera eramaten duen portaera tipo penalaren alderdi objektiboarekin bat datorrela jakin gabe. Okerra gaindiezina bada, subjektua ez da zigortuko; gaindigarria bada, aldiz, zuhurtziagabekeriagatik zigortua izango da.

titularkide [cotitular]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide baten titulartasuna, beste pertsona batzuekin partekatzen duen subjektua.

titulartasun [titularidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide batzuk esleituta izanagatik, edota hauen egikaritza izateagatik, pertsona fisiko zein juridiko batek duen nolakotasuna.

toki-administrazio [administración local]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Tokiko eremuan botere betearazlea ordezkatzen duten erakundeen multzoa. [Oh. 7/1985 Legea, 19. art.] Sin. tokiko administrazio, administrazio lokal.

toki-ogasun [hacienda local]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Udalerri nahiz udalerriz beherako eremuko erakundeen ogasuna.

tokiko administrazio [administración local]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. toki-administrazio.

tolerantzia [tolerancia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Beraiekin bat etorri ez arren, besteen ideia, pentsamendu, iritzi eta ekintzekiko errespetua.

tolerantzia-printzipio [principio de tolerancia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Sexuaren, arrazaren, kulturaren, hizkuntzaren, ideologiaren edo kulturaren aldetik desberdina denarekiko errespetua bultzatzen duen printzipioa.

tortura [tortura]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Agintari edo funtzionario publikoak bere karguaz abusatuz pertsona bati honelakoak eragitea, betiere aitortza edo informazioa lortzeko edo pertsona horrek gauzatu duen edo gauzatu duela sumatzen den egitatearengatik zigortzeko: gorputzeko edo buruko sufrimenduak; ezagutu, bereizi edo erabakitzeko ahalmenak ezabatzea edo gutxitzea; edo edozein modutan pertsonaren osotasun moralaren aurka atentatu egitea. [Oh. ZK, 174. art.]

toxikazio [intoxicación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Medikuntzan toxikazio terminoa erabiltzen da deskribatzeko zenbait gairen kontsumoagatik sortzen den berariazko sindromea; aldaketak eragiten ditu eremu psikikoan gai horiek nerbio-sistema zentralean duten eraginaren ondorioz. Sindromea itzulgarria da eta ezagutzeko eta jarduteko ahalmenean eragina izan dezake. Kasu horietan norbanako hori guztiz toxikatua dagoela esango genuke eta, beraz, ez da egozgarria izango; toxikazioa partziala denean egozgarritasuna arinduko da. [Oh. ZK, 20.2 art.]

toxikotasun [toxicidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren ezaugarria, soldata osagarrirako eskubidea eragin dezakeena.

traditio [tradición]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Gauza ematea (corpus), asmoa (animus tradendi eta accipiendi) eta kausa justuak (iusta causa traditionis) direnean, res nec mancipi diren gauzen jabetza eskuratzeko balio duen eskualdatze-egintza. Zuzenbide Justiniarrean res mancipi diren gauzak ere eskuratzeko balio zuen.

traktu [tracto]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Onibar baten historial juridikoa erregistroan etenik gabe jasotzen dela aldarrikatzen duen printzipioa. [Oh. HL, 20. art.] Ik. hirugarren hipotekario.

tramitazio prozesal eta administratiboko kidego [cuerpo de tramitación procesal y administrativa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia-administrazioaren zerbitzura dagoen kidego orokorra, batxilergo titulu akademikoa edo baliokidea eskatzen duena. Kudeaketa prozesaleko laguntzaileak dira. [Oh. BJLO, 477. art.]

transakzio-hitzarmen [acuerdo transaccional]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Alderdiek, euren arteko gatazka juridiko bati bukaera emateko sinatzen duten kontratua edo akordioa, biek amore emanez.

transexual [transexual]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere sexu-organoei erreparatuta, jaiotzako sexu-generoarekin bat ez datorren pertsona eta beste sexu-generoa bere egiten duena. Emakumezko gorputzarekin jaio eta gizon sentitzen dena edo alderantziz. Gehienetan sexu-genero aldaketa izan behar du bere buruarekin ondo sentitzeko. Ik. genero, genero-identitate.

transexualitate [transexualidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona transexualaren nolakotasuna edo izaera. Ik. transexual.

transgenero [transgénero]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa ez baizik bestekoa sentitzen den pertsona, edo ez genero tradizional batekin eta ez bestearekin identifikatzen ez dena. Ik. genero, genero-identitate.

transmisio [transmisión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. besterentze.

transmitiezin [intransmisible]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. eskualdaezin.

transmititu [transmitir]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. eskualdatu.

transmititzaile [transmitente]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. eskualdatzaile.

transposizio [transposición]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Estatu kideetako agintaritzek egiten duten legegintzazko, erregelamenduzko eta izaera administratiboa duten barne-arauen egokitzapena, zuzentarau batean ezarritako emaitzak lortzeko. Ik. zuzentarau.

tratamendu [tratamiento]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Subjektu arriskutsuak deliturik ez egitea helburu duen segurtasun-neurrietako bat. Horretarako, arriskugarritasuna sortzen duen arrazoia baztertzen edo arintzen ahalegintzen dira. Adibidez, tratamendu anbulatorioa edo mendekotasuna gainditzeko tratamendua.

tratatu [tratado, convenio]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko zuzenbideko zenbait subjekturen artean —estatu zein nazioarteko erakunde— idatziz egindako akordioa, nazioarteko zuzenbideak eraendua, agerkari bakarrean edo lotuta dauden bi agerkari edo gehiagotan jasoa, edozein ere dela ematen zaion izendapena. [Oh. EK, 94. eta 96. art., TZVK, 2.1.a), 25/2014 Legea, 2.a) art., 2.1.a) art.; TNAL, 2.a)] Sin. itun. Ik. akordio, hitzarmen.

tratatu eratzaile [tratado constitutivo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. tratatu sortzaile.

tratatu sortzaile [tratado constitutivo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Nazioarteko tratatua, zeinaren bidez estatuek nazioarteko erakunde bat sortzen baitute. Bertan ezartzen dira bere funtzionamendurako beharrezkoak diren organoak eta bere helburuak, eta bertan esleitzen eta jasotzen dira erakundearen xedeak erdiesteko bitartekoak. Sin. eratze-tratatu, tratatu eratzaile.

tratatuen gordailutze [depósito de los tratados]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu, nazioarteko erakunde edo azken hauen funtzionario nagusi batek nazioarteko tratatu aldeaniztunen jatorrizko testuarekiko egiten duen zaintza funtzioa. Funtzio honekin batera, honen kudeaketarekin lotuak dauden beste zenbait funtzio betetzen dira, honako hauek, besteak beste: ziurtagiri zein kopien bidalketa; erreserben, eragozpen edo deklarazioen harrera edo errakuntzen zuzenketaren prozesuari hasiera ematea. [Oh. TZVK, 76. eta 77. art.]

tratu ez-gizatiarrak [tratos inhumanos]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Pertsona bati nahita min edo pairamen fisiko edo psikologiko handiak sortzea. Torturaren kasuan ez bezala, ez da eskatzen portaera horiek helburu zehatz bat izatea.

tratu txarrak [malos tratos]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Osotasun moralaren aurkako delitua. Ohikotasunez indarkeria fisiko edo psikikoa erabiltzea pertsona zehatz batzuen aurka. Adibidez, hauen aurka: ezkontidea dena edo izan dena, edota berarekin antzeko maitasun-harremana duena edo izan duena, ondorengoak, aurrekoak, neba-arrebak, berarekin bizi den adingabea edo babes berezia behar duten desgaituak, familia-elkarbizitzaren gunean dagoen beste edozein pertsona... [Oh. ZK, 173. 2 eta 3 art.]

tributazio [tributación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea 1. Ogasunari ordaindu beharreko tributu taldea. Ogasunari ordaindu beharreko tributua ordaintzea.

tributu [tributo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Foru-arauak edo -legeak tributatzeko betebeharrarekin lotzen duen izatezko egoera gertatzeagatik herri-administrazio batek eskatzen duen diru-prestazioa; gastu publikoei aurre egiteko beharrezkoak diren sarrerak lortzea funtsezko helburu duen sarrera publikoa.

tributu foru-arau [norma foral tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Foru Aldundietako Batzar Orokorrek tributuen arloan onetsitako araua.

tributu-araua aplikatzeko gatazka [conflicto de aplicación de la norma tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. elusioaren aurkako klausula.

tributu-betebeharpeko [contribuyente]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zergadun.

tributu-obligazio nagusi [obligación tributaria principal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga-obligazio nagusi.

tributu-zehapen [sanción tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga-zigor.

tributu-zor [deuda tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-obligazio nagusitik edo kontura ordaintzeko obligazioetatik ateratzen den kuota edo ordaindu beharreko zenbatekoa; honako hauek osatzen dute: berandutza-interesek, aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ezartzen diren errekarguek, epe exekutiboko errekarguek eta oinarri edo kuoten gainean ogasunaren alde edo bestelako ente publikoen alde legez exiji daitezkeen errekarguek.

tributuaren erantzule [responsable tributario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. erantzule.

tronkaleko ondasun [bien troncal]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bizkaiko Lur Lauan kokatua dagoen onibarra, bere jabea, tronkaleko senideak egonez gero, tronkalitate-printzipiotik eratorritako ondoreetara lotzen duena. Ik. foru-saka, onibar, tronkalitate, tronkaleko ondasun.

tronkaleko senide [pariente tronquero]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bizkaiko Lur Lauan kokatua dagoen onibar baten jabearen senitartekoa, odolezko edo adopziozko lotura dela medio, jabe horren “enbor” beretik datorrena. Tronkaleko ondasun horren jabearen gurasoetariko bakoitzak “enbor” edo “lerro” bat ordezkatzen du. Ik. foru-saka, onibar, tronkaleko ondasun, tronkalitate.

tronkalekotasun [troncalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. tronkalitate.

tronkalitate [troncalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondarearen familia izaera babesten duen printzipioa, zeinaren bertutez tronkaleko ondasun baten jabeak legezko zenbait muga dauzkan ondasun hori xedatzeko, beti ere tronkaleko senideek ondasun horren gainean dituzten eskubideak errespetatu behar baititu. Sin. tronkalekotasun. Ik. onibar, tronkaleko ondasun, tronkaleko senide.

truke [permuta]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Kontratu mota, zeinaren kariaz kontratatzaile bakoitzak zerbait emateko obligazioa hartzen duen beste zerbait jasotzearen truke. Sin. permutatio.

tutoretza [tutela]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Adingabea edo ezgaitua babesteko erakundea. Tutoretzak arlo pertsonaleko zein ondarezko ordezkaritza dakar. Tutoretzapean geratzen dira guraso-ahalpean ez dauden adingabeak, ezgaituak eta babesgabezia egoeran daudenak. Azken hauek Administrazioaren tutoretzapean daude. Besteentzat, ordea, epaile eskudunak tutorea izendatzen du hurrengo pertsonen artean: tutoretzapekoak izendatutako pertsona; ezkontidea; gurasoak; gurasoek izendatutakoa; aurretiko ahaideak, ondorengoak edo anai-arrebak, edota, hauen faltan, epaileak izendatutakoa.

txandakako presidentzia [presidencia rotatoria]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko Kontseiluaren presidentziaren egikaritzan estatu kide guztiei dagokien sei hilabeteko txanda (Kanpo Arazoetako Kontseiluaren presidentziaren egikaritzan salbu) [Oh. EBT, 16. 9 art.]

txeke [cheque]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Dokumentu bat, kanbio-letraren antzekoa, zeinaren bidez igorleak ezinbesteko agindua ematen baitio bankuari txekearen edukitzaileari ordaintzeko, dokumentua ikusten den unetik. Balioa izateko zehaztasun hauek jaso behar dira dokumentuan: “txeke” hitza idatzita, diru-kopuru bat ordaintzeko agindua, banku ordaintzailea, ordainketaren eguna, tokia eta igorlearen sinadura. [Oh. KLTL, 106. art.]

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus