Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

saiakuntza [tentativa]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Saiakuntza gertatzen da egilea delitua egiten hasten denean, baina nahi duen emaitza lortzen ez duenean, betiere, egilearen borondaterekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Eta beharrezkoa izango da emaitza sorrarazi beharko luketen egitate guztiak edo, behintzat, egitate batzuk egikaritzea. [Oh. ZK, 16.1 art.]

saio [sesión]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. ekitaldi.

saka-eskubide [derecho de saca]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. foru-saka.

sala [sala]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzitegiak funtzionalki aritzeko aretoa, BJLOren diseinuaren araberako egitura duena. Bi izaeratakoak daude: gobernukoak, alegia, transbertsalak eta organo osoaren kudeaketaz arduratzen direnak; eta jurisdikzionalak, hots, zuzenbidearen adar desberdinetan espezializatuak. Sin. areto.

salaketa [denuncia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ezagutza-adierazpena, Polizia Judizialari, Ministerio Fiskalari edo jurisdikzio-organoari egitate zigorgarriaren berri ematen diona. Salaketa idatziz nahiz hitzez egin daiteke, modu pertsonalean edo beste norbaiten bidez, hari ahalorde berezia emanik.

salako presidente [presidenta, presidente de sala]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Sala bakoitzak duen presidentea, funtzionamendu egokia bermatzeko aretoaren zuzendaritza eta ikuskaritza bere ardurapean dituena. Auzitegiaren presidenteari informatzeko betebeharra du. Izendapenak BJKNari dagozkio. [Oh. BJLO, 165. art.]

salatu 1 [denunciada, denunciado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Salaketan egitate zigorgarriaren esku-hartzaile gisa azaltzen den pertsona.

salatu 2 [denunciar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Salaketa aurkeztu.

salatzaile [denunciante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Salaketa egiten duena. Salatzeko betebeharra du, besteak beste, delitu publikoaren egitea ikusten duenak, kargu nahiz lanbidea dela medio edo beste edozein bidetatik delitu publikoaren berri duenak. Aldiz, hauek ez dute salatzeko betebeharrik: nerabe ez direnek, zentzutasun osoa ez dutenek, edo ahaidetasunnahiz lanbide-zioak direla medio salbuetsiak daudenek.

salbuesle [eximente]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Kodearen 20. artikuluan zehazki arautzen diren supostuetako bakoitza. Horien eraginez erantzukizun kriminala guztiz baztertzen da justifikatutako arrazoia izateagatik, errugabetasunagatik edo egotziezintasunagatik. [Oh. ZK, 20. art.]

salbuespen [excepción]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Demandatuak bere eskubide edo interesen defentsarako eskuragarri duen tresna juridikoa. Materiala da, objektua eztabaidatutako eskubidearen ingurukoa denean. Prozesala, aldiz, harreman juridiko prozesala eztabaidatzen duenean. [Oh. PZL, 405 art.]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Araututako kasu berezia; halako kasuetan, zerga-egitatea burutu arren, arau bidez zerga-betebehar nagusitik kanpo (osorik edo zati batean) uzten da egintza bat.

salbuespen objektibo [excepción objetiva]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide errealaren edukitza baketsua bermatzeko salbuespena. Hala, eskubide errealaren titularrak salbuespena egikaritu ahal izango du, bere eskubidea errespetatzen ez duen edonoren aurrean. Salbuespen objektiboak, erreala denean erga omnes izaera du.

salbuespen pertsonal edo subjektibo [excepción personal o subjetiva]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kreditu eskubidearen edukitza baketsua bermatzeko salbuespena. Salbuespen honek izaera erlatiboa (inter partes) du. Hala, eskubide subjektiboaren titularrak salbuespen pertsonala edo eskubidearen errespetua soilik jar dezake obligaziozko erlazioaren beste alderdiaren aurka. Ik. edukitza, edukitzaile.

salbuespen-egoera [estado de excepción]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Herritarren eskubide eta askatasunen egikaritza askea edota, adibidez, erakunde demokratikoen zein gizartearentzat funtsezko diren zerbitzuen funtzionamendu arrunta oztopatzen duten inguruabarrak direla-eta gobernuak aitor dezakeen egoera, normaltasunera itzuli bitartean aldi baterako gaitasun bereziak ematen dizkiona.

salbuespenezko auzitegi [tribunal de excepción]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak aurreikusitako epaile arruntaren oinarrizko eskubidea urratzen duen auzitegia, ex post facto gauzatua. Onartezina da zuzenbide-estatu ororentzat; besteak beste, Espainiako Konstituzioak espresuki debekatzen du. [Oh. EK, 117.6 art.]

salerosketa [compraventa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Fede oneko eta aldebiko kontratu perfektu, kontsentsuala, zeinaren bidez alderdi batek (venditor edo saltzailea) beste alderdi bat (emptor edo eroslea), gauzaren (merx, res) edukitza baketsu eta baliagarria transmititzera behartzen baitu, diru-kopuru baten truke. Sin. emptio-venditio.Zuz. Zib. Kontratu bat, zeinaren bidez, kontratugile batek bere gain hartzen duen gauza zehatza emateko obligazioa, eta besteak, gauza horren truke prezio zehatza ordaintzekoa, diruz edo dirua ordezkatzen duen zeinuaren bidez. [Oh. KZ, 1.445. art.]

salgaien zirkulazio aske [libre circulación de mercancías]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Estatu kideetan dauden salgaiak EBn zehar libreki mugiarazteko enpresariek eta profesionalek duten eskubidea, aldi berean, aduana-tarifak edo antzeko eragina luketen neurriak ezabatzen dituena. [Oh. EBFT, 28.-37. art.] Ik. aduana-batasun.

salneurri [precio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Zerbaiten diruzko balioa. 2. Kontratistaren ordainsaria, dirutan zein beste prestazio baten bitartez ordaintzekoa. Ik. salerosketa.

saltzaile [vendedora, vendedor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Salerosketa kontratu bateko subjektu aktiboa; zerbait saldu edo eskualdatzen duena. [Oh. KZ, 1445. art.] Ik. salerosketa.

saneamendu [saneamiento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Saltzaileak eroslearen aurrean duen erantzukizuna, gauzaren edukitza baketsua zein erabilera egokia bermatzen ez denerako.

sarbide-eskubide [derecho de acceso]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Talde sozial eta politiko adierazgarrien eskubidea, bermatzen duena talde horiek adierazpen- eta informazio-askatasuna izango dutela beren ideiak eta doktrinak komunikabide publikoetan hedatu ahal izateko. [Oh. EK, 20.3 art.] Sin. sarbiderako eskubide. Ik. informazio-eskubide.

sarbiderako eskubide [derecho de acceso]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. sarbide-eskubide.

sari [recompensa]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delituaren egileari egikaritzagatik ematen zaion prestazio ekonomikoa edo antzeko izaera duena. Egitatea sari baten truke gauzatzea inguruabar astungarri bat da, ulertzen baita delitua egikaritzeko motibazioa maltzurtasun handikoa dela. Adibidez, hilketa erailketa bihurtzen du sariak. [Oh. ZK, 22.3 art.]

Schengeneko altxor [acervo Schengen]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Muga erkideetako kontrolen ezabatze mailakatuari buruzko Schengeneko Akordioaren eta bere Aplikaziorako Hitzarmenaren markoan sorturiko arau, araudia, praktika administratibo eta mekanismo operatiboen multzoa. [Oh. Europar Batasunaren esparruan sartutako Schengengo altxorrari buruzko 19. protokoloa.] Sin. Schengeneko ondare.

Schengeneko ondare [acervo Schengen]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. Schengeneko altxor.

Schumanen adierazpen [declaración Schuman]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Frantziako Atzerri Gaietarako ministro zen Robert Schumanek 1950eko maiatzaren 9an esandako adierazpena, Jean Monnetek iradokia. Egungo integrazio prozesu europarrari hasiera eman zion adierazpena, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortzeko proposamena jasotzen zuena.

segregazio [segregación]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Sexua, arraza, kultura, erlijioa edo ideologia dela eta, pertsona talde jakin baten bereizketa bultzatzen duen politika baztertzailea. Ik. diskriminazio.

segurtasun juridiko [seguridad jurídica]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbide-printzipioa, bai publikotasunean bai haren erabileran zuzenbidearen ziurtasuna oinarri duena. Zuzenbidea ezagutzen dela edo ezagut daitekeela esan nahi du.

segurtasun kolektibo [seguridad colectiva]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko edo nazioz gaindiko sistema politiko baten kideek babesten duten bake-sistema. Horren arabera, bakearen edozein asaldura kide guztien aurkakotzat joko da eta, horrenbestez, mehatxu horren aurkako erantzun bateratuari emango dio bide. Hauxe dugu, besteak beste, NATOren funtsa. [Oh. NATO, 5. art.]

segurtasun pribatu [seguridad privada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Pertsona fisiko zein juridiko publiko eta pribatuek, beren borondatez edota nahitaez, hartutako segurtasuneko jardueren, zerbitzuen, eginkizunen eta neurrien multzoa, segurtasun-enpresek, detektibe pribatuen bulegoek eta segurtasun pribatuko langileek eginak edo emanak, nahita egindako ekintzei edo halabeharrezko arriskuei aurre egiteko, edota pertsonen eta ondasunen gaineko ikerketak egiteko, betiere, pertsonen segurtasuna bermatzearren, eta haien ondarea babestearren eta haien jardueren garapen normala zaintzearren. [Oh. 5/2014 Legea, 2.1 art.]

segurtasun pribatuko enpresa [empresa de seguridad privada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 5/2014 Legearen ondorioetarako, segurtasun pribatuko zerbitzuak emateko baimenduta dauden edo erantzukizunpeko adierazpenaren araubidearen mende dauden pertsona fisiko edo juridiko pribatuak. [Oh. 5/2014 Legea, 2.7 art.]

segurtasun pribatuko zerbitzu [servicio de seguridad privada]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Segurtasun pribatuko zerbitzu-emaileek segurtasun pribatuko jarduerak bideratzeko egindako ekintzak. [Oh. 5/2014 Legea, 2.3 art.]

segurtasun publiko [seguridad ciudadana]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. herri-segurtasun.

segurtasun- eta defentsa-politika erkide [política común de seguridad y defensa]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Atzerri- eta segurtasun-politika erkidearen eremuetako bat, EBri bitarteko zibil eta militarretan oinarrituriko ahalbide operatiboa ematen diona. Bere baitan biltzen da defentsa-politika erkidearen definizio progresiboa, defentsa erkidea ezartzea ekar dezakeena. [Oh. EBT, 42. art.] Ik. atzerri- eta segurtasun-politika erkide, ASPE.

segurtasun-buru [jefa, jefe de seguridad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 5/2014 Legearen ondorioetarako, segurtasun pribatuko langilea; hots, dagokion gaikuntza eskuratuta, segurtasun pribatuko eginkizunak betetzen dituen pertsona fisikoa. Segurtasun-buruak kide den segurtasun-enpresaren barruan aipatu legearen 35.1 artikuluan zerrendatzen diren eginkizunak bete behar ditu. [Oh. 5/2014 Legea, 2. 8, 26. 1 eta 35. 1 art.]

segurtasun-epe [periodo de seguridad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Kondenatua espetxe-tratamendurako hirugarren graduan sailkatzeko muga bat, epaile edo auzitegiak agin dezakeena ezarritako espetxe-zigorrak bost urte baino gehiagoko iraupena duenean. Zigor Kodearen 36.2.2 artikuluak zerrendatutako delituen kasuan eta ezarritako espetxe-zigorrak bost urte baino gehiagoko iraupena duenean halabeharrez ezarriko da. [Oh. ZK, 36.2 art.]

segurtasun-indar eta kidego [fuerzas y cuerpos de seguridad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nazioko gobernuaren mendeko segurtasun-indar eta kidegoak, autonomia erkidegoen mendeko polizia-kidegoak eta toki-korporazioen mendeko polizia-kidegoak barnean hartzen dituen deitura. [Oh. 2/1986 LO, 2. art.] Ik. polizia.

segurtasun-neurri [medida de seguridad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Subjektu arriskutsuari zuzendutako tratamendu bat, delitua ez egitea helburu duena. Segurtasun-neurriak, zigorrak ez bezala, ez dira delitu bati lotutako mehatxu edo zehapen bat. Segurtasun-neurriak ezarri ahal izateko aurretik delitu baten egikaritzea eskatzen da.

segurtasun-zaintzaile [vigilante de seguridad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 5/2014 Legearen ondorioetarako, segurtasun pribatuko langilea; hots, dagokion gaikuntza eskuratuta, segurtasun pribatuko eginkizunak betetzen dituen pertsona fisikoa. Segurtasun-zaintzaileak kide den segurtasun-enpresaren barruan aipatu legearen artikuluan zerrendatzen diren eginkizunak bete behar ditu. [Oh. 5/2014 Legea, 2. 8, 26. 1 eta 32. 1 art.]

segurtasun-zuzendari [directora, director de seguridad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 5/2014 Legearen arabera, segurtasun pribatuko langilea; hots, dagokion gaikuntza eskuratuta, segurtasun pribatuko eginkizunak betetzen dituen pertsona fisikoa. Segurtasun-zuzendariak kide den segurtasun-enpresaren barruan aipatu legearen 36.1 artikuluan zerrendatzen diren eginkizunak bete behar ditu. [Oh. 5/2014 Legea, 2. 8 art., 26. 1 art. eta 36. 1 art.]

sekretu-printzipio [principio de secreto]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Idazkuntza-printzipiotik ondorioztaturiko printzipioa. Haren ondorioz, prozesuko jardun guztiak edo haietariko batzuk sekretupean mantentzen dira. Hala, hirugarrenei edo auzian bidezko interesik ez duten pertsonei jardun judizialak ezagutzea galarazten die sekretu-printzipioak.

sektore publiko [sector público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Lurraldedun eta lurralderik gabeko administrazio publikoen multzoa. Sektore publikoak barne hartzen ditu Estatuaren Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoen administrazioak, toki-administrazioa osatzen duten entitateak eta sektore publiko instituzionala. Azken horrek honako hiru multzo hauek hartzen ditu barnean: a) Administrazio publikoei loturik edo haien mendean dagoen zeinahi organismo publiko eta zuzenbide publikoko entitate; b) Administrazio publikoei loturik edo haien mende dauden zuzenbide pribatuko entitateak, betiere, administrazio-ahalak baliatzen dituztenean; c) Unibertsitate publikoak. [Oh. 40/2015 Legea, 2. art.] Sin. arlo publiko.

sektore publikoko kontratu [contrato del sector público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 9/2017 Legeak 3. artikuluan adierazitako enteek, organismoek eta erakundeek kostu bidez eginiko kontratua, kontratu horien izaera juridikoa edozein izanik ere. [Oh. 9/2017 Legea, 2.1 art.] Ik. sektore publiko.

sektoreko hitzarmen kolektibo [convenio colectivo sectorial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresa mailako esparrua gainditzen duen hitzarmen kolektiboa, sektore ekonomikora hedatzen dena.

sekularizazio [secularización]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Izaera erlijiosoa galtzea helburu duen prozesua. Sekularizazioa ezinbesteko aurrebaldintza da estatua laikoa izan dadin. Ilustrazioaren mugimenduak ezarri zituen Europako mendebaldeko gizartearen sekularizazioaren oinarriak, hain zuzen ere, aldarrikatuz zientziaren, zuzenbidearen eta botere politikoaren sekularizazioa. Ik. estatu akonfesional, estatu laiko, estatu neutral.

self-executing tratatu [tratado self-executing]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko zenbait trataturen ezaugarria. Horren arabera, barne-ordenamenduetan ez da inolako garapen araugile edo erreglamendugilerik behar hura exekutatzeko orduan.

seme-alabatasun [filiación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gurasoen eta seme-alaben arteko lotura juridikoa. Kode Zibilean bi mota arautzen dira, hala nola: gurasotasun biologikoa eta adopziozkoa. Lehenengoak egia biologikoa du oinarri; seme-alabak gurasoen ondorengo biologikoak direla adierazten duena, alegia. Bigarrena, ordea, lotura legala da; prozedura judizial baten emaitza. Giza ugalketa tekniken ondorioz jaiotako umeak, gurasotasun biologikoan barnebiltzen dira. Gurasotasuna juridikoki zehaztua geratzen denean, aita, ama eta hauek dituzten semealabentzat elkarrekiko eskubideak eta obligazioak sortzen dira. [Oh. KZ, 108. art.]

senatari [senadora, senador]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Herritarrek zein autonomia-erkidegoek hautaturiko senatuko kidea.

senatu [senado]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Senatariz osaturiko Gorte Nagusien parte den ganberetako bat, senatariz osatua. 2. Lurraldeen ordezkaritza duen Parlamentuko goi-ganbera.

senda-agiri [alta por curación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea sendatu izana egiaztatzen duen agiria.

senidetasun [parentalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. ahaidetasun.

seniparte [legítima]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspenaren kuota edo zatia, legearen aginduz kausatzailearen senitarteko jakin batzuk jaso behar dutena. Senipartedunak dira derrigorrezko oinordeko horiek. Senipartea jaraunsle-tituluaren bidez, legatu edo dohaintza bidez jaso daiteke, kausatzailea bizirik dagoela edo kausatzailea hil ondoren.

senipartearen ukiezintasun [intangibilidad de la legítima]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Senipartea kaltetua edo baztertua suerta ez dadin, legeak aurreikusten duen tresna. Bi motatakoa izan daiteke: ukiezintasun kuantitatiboa eta kualitatiboa. Lehenengoa, senipartearen osotasuna bermatzera bideratzen da. Alegia, senipartedunei zor zaiena ematera zuzenduta dago. Horretarako, honako eragiketa hauek arautzen ditu legeak: egozpena eta murrizketa. Ukiezintasun kualitatiboa, ordea, senipartea jaraunspenaren ondasunekin (pars bonorum) eta kargarik gabe jasotzera bideratzen da. Ik. jaraunspen, seniparte.

senipartedun [legitimaria, legitimario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen jaraunspenetik, legeak aginduta, ondarearen proportzio edo kuota bat jasotzeko eskubidea duen pertsona. Derrigorrezko oinordekoa. Sin. derrigorrezko oinordeko. Ik. seniparte.

servitus [esclavitud]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. esklabotza.

setio-egoera [estado de sitio]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatuaren subiranotasunaren edo independentziaren aurkako matxinada edo indar-ekintza baten aurrean gobernuak aitor dezakeen egoera, normaltasunera itzuli bitartean aldi baterako gaitasun bereziak ematen dizkiona.

sexu-abusu [abuso sexual]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-askatasun edo -ukigabetasunaren aurkako delitua, indarkeriarik gabe, larderiarik gabe eta adostasunik gabe burutzen dena. [Oh. ZK. 181. art. eta hurr.]

sexu-eraso [agresión sexual]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-askatasun edo -ukigabetasunaren aurkako delitua, indarkeria edo larderia erabiltzean burutzen dena. [Oh. ZK, 178. art. eta hurr.]

sexu-jazarpen [acoso sexual]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-askatasunaren aurkako delitua. Portaera hau gertatzen da norbaitek beretzat edo beste batentzat sexu-mesedeak eskatzen dituenean eta biktima larderiako, etsaigoko edo umiliazio-egoera larrian jartzen duenean, betiere, esparru zehatz batean gertatzen bada: laneko, irakaskuntzako edo zerbitzuak eskaintzeko harreman jarraitu eta ohikoen eremuan. [Oh. ZK, 184. 1 art.]

sexu-zirikatze [provocación sexual]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Edozein bide erabiliz, adingabeen edo ezgaien artean pornografiako materiala saldu, hedatu edo erakustea. Sexu-ukigabetasuna da tipo honen bidez babesten den ondasun juridikoa. [Oh. ZK, 186. art.]

simulazio [simulación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. itxurakeria.

sindikatu [sindicato]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen interes kolektiboak defendatzea helburu duen elkartea. [Oh. Ek, 7. art., 28. 1 art.]

sistema [sistema]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Beraien artean harremana izanik, egitura bat osatzen duten elementuen multzoa. 2. Giza talde baten bizitza arautzen duten arauen eta prozeduren multzo ordenatua.

sistema inkisitibo [sistema inquisitivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Eztabaidaren interes publikoak eraginda prozesuaren ofiziozko bultzadan oinarritzen den sistema. Zigor-prozesuan epaileak hartzen du bere gain, epaitzeko funtzioarekin nahasiz, prozesua abiarazteko ekimena. Sin. inkisizio-sistema.

sistema juridiko [sistema jurídico]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Sistema normatibo teoriko ideala, batasuna, osotasuna eta koherentzia dituena ezaugarritzat, eta errealitateko Zuzenbide historikoak eta hauen jarduna hobeto ulertu eta azaltzeko baliagarri dena.

societas [sociedad]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. sozietate.

soldata [sueldo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak lanaren truke jasotzen duen ordaina. Sin. lansari, ordainsari.

soldataren enbargaezintasuneko printzipio [principio de inembargabilidad salarial]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Soldata enbargatu ezin dela ezartzen duen printzipioa.

solidaritate [solidaridad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio batean, hainbat hartzekodun edo hainbat zordun (edo batzuk eta besteak) egonez gero, hartzekodun batek prestazio guztia zordun bakar bati eskatzeko duen eskubidea eta zordun horrek prestazioa betetzeko duen beharra. Bete ondoren, zordun edota hartzekodunen artean prestazioaren edukia banatu ahalko da, hartzekodun edota zordun bakoitzari dagokion kreditu edo zor zatiaren arabera. Ik. mankomunitate, partziaritate, subjektu-aniztasun.

solidaritate-printzipio [principio de solidaridad]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Balio, xede, interes eta interdependentzia-lotura komunen existentzian oinarrituriko printzipio politikoa; estatu kideen eta bere herrien arteko harreman gero eta estuagoak modu koherente eta solidarioan antolatzeko asmoaren adierazpena. Sin. elkartasunaren printzipio.

sopikun [cómplice]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egile, egilekide, bitarteko egile, ezinbesteko laguntzaile edo induktore ez dena, baina egitateak gauzatzen, aurreko edo aldibereko egintzekin laguntzen duena. [Oh. ZK, 29. art.]

sorospen-eginbeharra ez betetze [omisión del deber de socorro]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Babesik gabe eta arrisku nabari eta larrian dagoen pertsona ez sorostea, betiere, pertsona hori sorosteak arriskurik ez badakar sorotsi behar duenarentzat edo beste batentzat. [Oh. ZK, 195. art.]

sortutako kuota [cuota devengada]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea BEZaren esparruan, burututako eragiketen zioz kalkulatzen den kuota. Jasandako BEZaren zenbatekoa kendu ahal izango zaio, araudiak esandako zenbait eragiketa burutuz.

sortzapen [devengo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-egitatea gauzatzen eta zerga-betebehar nagusia sortzen denean gertatzen da, zerga bakoitzari buruzko foru-arauak beste uneren batean gertatzen dela ezarri ezean. Sortzapen-egunak zehazten ditu zerga-betebeharra eratzeko kontuan hartu beharreko inguruabarrak, zerga bakoitzari buruzko foru arauak besterik ezarri ezean.

sozietate [sociedad]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ik. baltzu.

sozietate anonimo [sociedad anónima]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ik. baltzu anonimo.

sozietate publiko [sociedad pública]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. baltzu publiko.

sozietatea [sociedad]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Kontratukideen intereseko den helburu zilegi bat lortzeko egiten den aldebiko adostasunezko kontratu perfektua, sozio edo bazkideak (socii) zerbitzuren bat eskaintzera edota lanen bat egitera behartzen dituena. Sin. societas.

sponsio [sponsio]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Jainkoa lekuko bi hiritar erromatarrek hitzez egindako kontratua, obligazioak sortzeko helburua duena. Kontratu mota hau Erromako zaharrenetako bat da. Egintza honetan obligazioaren zordunak ontzat hartzen zuen obligazioaren hartzekodunaren eskakizuna.

stipulatio [estipulación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. estipulazio.

subiranotasun [soberanía]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. independentzia.

subjektibismo [subjetivismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Doktrina epistemologiko bat da, egia absolutu edo unibertsal bat existitzen denik ukatzen duena. Doktrina honen arabera, egiaren baliozkotasuna bere errealitate zehatzaren arabera hezi eta horren araberako erabakiak hartzen dituen subjektura mugatzen da, subjektua dena delakoa izan, indibiduala zein kolektiboa. 2. Subjektiboaren nagusitasuna.

subjektibotasun [subjetividad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ezaugarri bat da, subjektuaren ikuspegian oinarritzen diren, eta beraz, honen nahi eta desioek baldintzatuta dauden baieztapen zein arrazonamenduek dutena.

subjektu [sujeto]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbidean, eskubide eta betebeharrak dituen pertsona edo entitatea.

subjektu aktibo [sujeto activo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua aurrera eramaten duen gizabanakoa edota gizaki-multzoa. Zentzu zabalean, bai egiletza mota guztiak bai partaideak barnebiltzen ditu. Ik. subjektu pasibo.

subjektu pasibo [sujeto pasivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-betebehar nagusia eta hari atxikitako betebehar formalak zergadun gisa nahiz zergadunaren ordezko gisa bete behar dituen zergapekoa. Zerga-araudiak besterik ezarri ezean, zerga-kuota beste zergapeko bati jasanarazi behar diotenak ere subjektu pasiboak dira.Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delituak erasotzen duen ondasun juridikoaren titularra da. Pertsona fisiko zein juridikoak izan daitezke subjektu pasiboak. Kaltetu edo biktima, berriz, kontzeptu zabalagoak eta neurri batean desberdinak dira. Ik. subjektu aktibo.

subjektu urratzaile [sujeto infractor]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu Foru Arau Orokorrean nahiz tributu bakoitzaren foru arauan aurreikusitako zerga-urraketak burutzen dituen subjektua.

subjektu-aniztasun [pluralidad de sujetos]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazioa osatzen duten alderdi aktiboan edota pasiboan, aldi berean, hainbat subjektu daudenean sortzen den egoera. Aniztasuna aktiboa (hartzekodun aniztasuna), pasiboa (zordun aniztasuna) edo mistoa (hartzekodun eta zordun aniztasuna) izan daiteke Ik. mankomunitate, partziaritate, solidaritate.

subrogatze-akzio [acción subrogatoria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ordenamendu juridikoak hartzekodunei ematen dien boterea edo ahalmena, beste era batean kobratu ezin badute, beren zordunari dagozkion eta egikaritzen ez dituen ondarezko eskubide eta akzioetan hura ordezkatzeko. [Oh. KZ, 1111. art.] Sin. zeharkako akzio.

subsidiariotasun-printzipio [principio de subsidiariedad]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBri esleituriko eskumen partekatuen egikaritza gidatzen duen printzipioa. Honen arabera, EBko erakundeek soilik egikarituko dute eskumen partekatu bat, baldin eta aurrera eraman nahi den ekintzaren helburuak estatu kideek ondo lortu ezin badituzte eta, ekintzaren dimentsioak edo ondorioak direla-eta, helburuak Batasunaren bidez hobeto lor badaitezke. [Oh. EBT, 5. 3 art.] Ik. eskumen partekatu.Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Printzipio honen arabera, Zigor Zuzenbideak ultima ratio izan behar du; hau da, gizarte-interesak babesteko erabil daitekeen azken baliabidea kaltegarritasun txikiagoa duten neurriak nahikoak ez direnean. Aurretik zehapen-izaera ez duten neurriak erabiliko dira eta ondoren zigor-zehapenak ez direnak edo segurtasun-neurriak. ez direnak edo segurtasun-neurriak.

subsumitu [subsumir]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbidean, kasu partikular bat arau juridiko orokor baten pean geratzen dela kontsideratu.

subsuntzio [subsunción]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbidean, kasu partikular baten eta arau juridikoaren aurreikuspen orokorraren artean dagoen harreman logikoa.

sumario [sumario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Bederatzi urte baino gehiagoko zigor askatasun-gabetzailea duten delituak epaitzeko prozedura arruntaren atariko edo instrukzio-fasea.

sumisio [sumisión]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdiek prozesu zibilean lurralde-eskumena finkatzeko duten ahalmena. Esanbidezkoa edo isilbidezkoa izan daiteke, eta irizpide legalarekiko lehentasuna du. [Oh. PZL, 54. eta hurr. art.]

suntsiarazpen [resolución]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio sinalagmatikoetan bere prestazioa bete duen alderdiak eskatuta, beste alderdiaren ez-betetzearen aurrean, kontratua efikaziarik gabe uztea.

suplika-errekurtso [recurso de súplica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. erregu-errekurtso.

sustapen-jarduera [actividad de fomento]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren jarduera, norbanakoen jarduerak bideratzea helburu duena; interes orokorrari mesede egiten dieten jarduera pribatuak bultzatzea, hain zuzen ere. Kasu horretan, administrazioaren eginkizuna norbanakoen jarduerak sustatzea baino ez da. Interes orokorreko helburuekin bateragarriak diren jarduera pribatuak bultzatzearren, pizgarriak eta bestelako laguntza publikoak erabiltzen ditu administrazioak.

sustraitze nabari [notorio arraigo]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Estatuarekin akordio bat sinatu ahal izateko konfesioek bete beharreko baldintza, haren lurralde-ezarpenarekin eta sinesle-kopuruarekin zerikusia duena. [Oh. 7/1980 Lege Organikoa, Erlijio-askatasunari buruzkoa, 7. art.] Ik. lankidetza-printzipio, laikotasun positibo.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus