Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

rapina [rapina]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Bortizkeria baliatuz egindako gauzen bereganatze ez-zilegia. Hasieran, kuadrillan egitea zen ezinbesteko bereganatze ez-zilegia delitu pribatu hau rapinatzat jotzeko Geroago, nahikotzat jotzen zen biolentzia erabiliz egin izana.

reivindicatio [reivindicatio]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Vindicare (erreklamatu) eta res (gauza) hitzen uztarketatik datorren terminoa, gauza bat defendatzeko edo erreklamatzeko balio duen akzioari men egiten diona. Vindicta makiltxo bat zen, legis actiones prozesuan jabeak gauza bat berea zela adierazteko erabiltzen zuena (makilarekin ukituz dena delako gauza edo esklaboa).

renting-kontratu [contrato de renting]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Alokairu izaera duen Merkataritzako kontratua zeinaren bidez, renting-enpresak maizterraren esku uzten baititu hainbat ondasun eta bermatu egiten baitu ondasun horien inguruan teknikariek behar diren aholkuak ematea, eta baita ere ondasun horien errebisioa eta mantenua. Kontratu atipikoa denez, ez dago erregulaturik.

res iudicata [cosa juzgada]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. gauza epaitu.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus