EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
pactum [pacto] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. itun.
parafiskalitate [parafiscalidad] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Finantza-helburua duten indarrezko diru-sarrera publikoak, baina, hala ere, tributu gisa arautuak ez datozenak eta maila horretan sailkatzen ez direnak. Adibideak: Gizarte Segurantzaren, lanbide-kolegioen eta merkataritza, industria eta nabigazio-ganbaren afiliazio-kuotak, eta zenbait lanbide profesionalen arantzelak (notarioak eta erregistradoreak).
parlamentu [parlamento] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Botere legegilea duen ordezkapen-erakundea.
partaidetza [participación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Esku-hartze aktibo eta kontzientea, interes publikoa duten erabakitze-prozesu formalizatuetan bideratzen dena. Eskubide positiboa da, Konstituzioak zein Legeek aitortua. [Oh. EK, 9. 2 eta 23.1 art.] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileek enpresan parte hartzea: kapitalean, kudeaketan, edo emaitzetan. ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Kanpoko egitate batean esku-hartzea. Partaidea egilearekiko bigarren maila batean kokatzen da, laguntza ematen dio. Hiru mota daude: indukzioa, ezinbesteko laguntza eta sopikuna. [Oh. KZ, 28. eta 29. art. Oh. ZK, 28. eta 29. art.]
partaidetza itsaskor [intervención adhesiva] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Abian dagoen prozesu batetik at dagoen pertsona bat (hirugarren bat, hain zuzen ere) alderdi bihurtzea, une jakin batean hala erabakitzen duelako, interes edo eskubide zilegi batean oinarrituta.
partaidetza itsaskor bakun [intervención adhesiva simple] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Partaidetza berezia, non hirugarrenaren interesa ez baitator titularkide izatetik, baizik eta interes “islatu” batetik. Prozesuan eztabaidatzen den auzigaiak ondorio kaltegarriak izan ditzake hirrugarengoaren arlo juridikoan, eta, hain zuzen, interes propioaren defentsak zilegitzen du beraren parte-hartzea.
partaidetza litiskonsortzial [intervención litisconsorcial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Hirugarrena harreman juridikoaren titularkidea denean gertatzen den partaidetza. Beraz, hasieratik alderdi izateko legitimazioa du, baina beraren presentzia ez da ezinbestekoa prozesua abian jartzeko. Eskubide propioa defendatuko du prozesuan zehar. Ik. litiskonsortzio.
partaidetza-eraentza [régimen de participación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontzaren ondasun-eraentza mistoa: ezkontza bitartean ezkontideei dagokie beraien ondarearen kudeaketa. Ondasun-eraentza iraungitzean, ordea, irabazi gutxien edo irabazirik izan ez duen ezkontideari, beste ezkontidearen irabazietan parte hartzeko eskubidea aitortzen zaio. Ik. banatze-eraentza, ezkontza, ezkontza-kapitulazio, ezkontzaren ondasun-eraentza, foru-komunikazio, irabazpidezko erkidego.
partaidetza-kontu [cuentas en participación] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Hainbat subjektu elkartu eta ekonomia-jarduera bat lankidetzan garatzea ahalbidetzen duen jokabidea. Jarduera hori aurrera eramateko partaideek dagokien ekarpen ekonomikoa egiten dute eta kudeatzaile batek bideratzen du jarduera ekonomikoa, bere izenean soilik jarduten duelako itxura emanez. Horrek esan nahi du merkatuari ezkutatu egiten zaiola hainbat subjekturen barne lankidetza egon badagoela. Partaideek jardueraren etekinak jasotzen dituzte soilik; ez, ordea, galerarik. [Oh. MK, 239. art.]
parte-hartzearen printzipio [principio de participación] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Herritarrek bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartzeko aukera izan dezaten erraztea botere publikoei dagokiela xedatzen duen printzipio konstituzionala. Printzipio hau demokraziaren kontzeptuari hertsirik dator lotua. [Oh. EK, 9. 2 art.] Ik. zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko.
partizipazio sozial [participación social] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Erantzukizun mugatuko sozietate bateko kapitalaren zatia, banaezina eta metagarria. Ez du balore-tituluaren izaerarik. Beraz, ezin da eskualdatu, eta ezta ere kontu idazpenetan ordezkatu. Sozietate baten kapitalari dagokionez, Legeak bereizten ditu partizipazio sozialak eta sozietate anonimo bateko akzioak. [Oh. KSL, 1. 2 art.]
partziaritate [parciaridad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio batean, hainbat hartzekodun edo hainbat zordun (edo batzuk eta besteak) egonez, kreditua edo zorra hainbat hartzekodun edo zordunen arabera banatzea. Bi zordunek, 2000 euro zor badituzte, bakoitzari 1000 euro erreklama dakioke. Ik. mankomunitate, solidaritate, subjektu-aniztasun.
partzuergo [consorcio] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Sektore publiko instituzionaleko hainbat administrazio publikok zein entitatek beren artean edo entitate pribatuekin elkartuz guztien intereseko jarduerak egitearren sortutako erakundeak, nortasun juridiko propio eta berezia dutenak. Partzuergoek sustapen-jarduerak, prestazioak ematekoak edo zerbitzu publikoak kudeatzeko jarduerak egiten ohi dituzte, bai eta legeetan aurreikusita dauden beste guztiak ere. [Oh. 40/2015 Legea, 118. art.]
patente [patente] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Asmakuntza baten gaineko eskubide esklusiboa zeinari esker asmatzailea bere asmakuntzaren erabil eraren jabe baita eta horri dagozkion etekinak jasotzen baititu. Asmakuntza Marken eta Patenteen Bulegoak babes dezan, berria izan behar du eta industriarako aplikagarria. Patentearen jabetza zein erabilera eskualda daitezke. [Oh. PL, 4.1 art.]
patente-gutun [carta patente] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Atzerrian bere funtzioak bete ditzaten, erregeak edo estatuak bere kontsulei ematen dien egiaztagutuna. Gutun mota hau era solemnean idazten da, estatuburuaren sinadura zein zigilua darama eta Kanpo Arazoetako Ministroaren berrespena izan behar du. Bertan, titularraren izena, karguaren klasea eta kategoria zehaztu behar dira (kontsul orokorra, kontsula, kontsulordea, .), eta baita ere egoitza-hiria eta bere funtzio zein eskuduntzen lurralde-barrutia.
patronal [patronal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak biltzen dituen elkartea, edo, oro har, enpresaburuak biltzen dituzten elkarteak. [Oh. EK, 7. art.] Ik. ugazaben elkarte.
pauliar akzio [acción pauliana] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ordenamendu juridikoak hartzekodunei aintzatesten dien boterea edo ahalmena, beste era batean kobratu ezin badute, bere eskubidearen maulan zordunak egindako egintzen aurka jartzeko. KZ, 1111. art. Ik. hutsaltze-akzio.
pazientearen osotasun fisiko [integridad física del paciente] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Osasun-zerbitzuen erabiltzailearen eskubidea bere adostasunik gabe lesiorik, kalterik edo interbentziorik egin ez diezaioten bermatzen duena. Osasunerako eskubidearen zehaztapenetako bat. Ik. osasunerako eskubide.
pentsio [pensión] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bizi arteko prestazioa, edo gutxienez iraupen luzekoa.
pentsio kontributibo [pensión contributiva] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren barruan, kotizazioen arabera ematen den pentsioa. Sin. kotizaziopeko pentsio, ordaindutakoaren araberako pentsio.
pentsiodun [pensionista] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Pentsioa jasotzeko eskubidea duen pertsona.
peritu bidezko froga [prueba pericial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. aditu-froga.
peritu-irizpen [informe pericial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. aditu-txosten.
permutatio [permuta] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. truke.
pertsekuzio-eskubide [derecho de persecución] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zenbait baldintza zehatzetan, gerra ontziek edo gobernuaren zerbitzuan dauden bestelako ontziek atzerriko itsasontzi bat jazartzeko duten ahalmena, izatez, itsas zabalean aplikagarria den nabigaziorako askatasun-printzipioaren mugatzea dakarrena. Hori posible izateko, atzerriko itsasontziak kostaldeko estatuaren subiranotasun eta jurisdikziopean dauden ur-eremuetan bere lege nahiz erregelamenduak bortxatu izanaren susmo sendoak izan beharko dira eta pertsekuzioa hasteko orduan ur-eremu horren mugen barruan egon beharko dute delako ontziek. [Oh. IZNBK, 11. art.] Sin. jazarpen-eskubide.
pertsona-zuzenbide [derecho de la persona] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona fisikoaren nortasunaren eskubideak arautzen dituen zuzenbidea (pertsonaren bizitza, nortasun juridikoa, naziokotasuna, auzotasuna, osasun fisikoa, genoma, intimitatea, ohorea edo irudia izaerako eskubideak barne hartzen ditu).
pertsonal [personal] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresako langileek osaturiko multzoa.
pertsonalismo [personalismo] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ordenamendu juridikoaren ardatzak honako hauek direla aldarrikatzen duen gidalerroa: gizabanakoaren duintasuna, gizabanakoari atxiki zaizkion eskubide bortxaezinak eta gizabanakoaren nortasunaren garapen askea. [Oh. EK, 10.1 art.] Ik. duintasun, nortasun-garapen aske.
pertsonalitate-printzipio [principio de personalidad] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Printzipio honen arabera, ezaugarri jakin batzuk betetzen direnean Espainiako zuzenbidea espainiarrei ezarriko zaie, nahiz eta delitu-egitatea Espainiatik kanpo egikaritu. [Oh. BJLO, 23.2 art.]
pertsonaren identitate [identidad de la persona] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Nork bere burua besteengandik bereizirik identifikatzea ahalbidetzen duten ezaugarri pertsonalen multzoa. Ezaugarri horien artean daude uste sendoak edo konbikzio pertsonalak. Ik. konbikzio, uste sendo.
pieza [pieza] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozedura judiziala osatzen duten zati edo ataletako bakoitza; prozeduraren objektu nagusiari buruzko edo izapidetze autonomoa behar duen beste arazo bati buruzko jarduerak jasotzen dira bertan.
pieza banandu [pieza separada] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Arazo nagusiarekin zerikusia izanik, prozedura berean bereiz tratatu eta erabaki behar den arazoa; besteak beste, kautela-neurri pertsonalari, erantzukizun zibilari edota erantzukizun zibil subsidiarioari buruzkoak.
pieza nagusi [pieza principal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzi edo objektu nagusiari buruzko izapidetzea jasotzen duen prozedura-atala.
pignus [prenda] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. bahitura 2.
pignus datum. Ik. bahituran emana.
pizgarri [incentivo] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergen eremuan, zenbait tributuren ordainketan txikipen edo salbuespen gisa zergapekoei ematen zaien eragingarri edo bultzagarria. Helburua da Administrazioak bultzatzea interes ekonomikoa duten jarduerak.
plangintza [planificación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Aldi jakin baterako helburu publikoak eta jarduera-programak ezartzen dituen tresna juridikoa.
planta judizial [planta judicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Baliabideak eta beharrak kontuan hartuz legeak egiten duen diseinu integrala; helburua da zerbitzuaren ikuspegitik ordena jurisdikzional desberdinak eta organo jurisdikzionalak lurraldeari eta biztanleriari egokitzea. [Oh. BJLO, 29. art.]
platonismo [platonismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Platonen ideietan oinarritzen den doktrina edo eskola filosofikoa, zeinaren arabera, kontzeptuak aldaezinak baitira, zentzumenen bidez lortzen den ezagutza aldakorra den bitartean.
plebiscitum [plebiscito] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. plebiszito.
plebiszito [plebiscito] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Plebeak (plebs) bere herri-batzar propioan (consilium plebis) onartu eta xedatzen duen legearen (lex) indar bereko arau juridikoa. Sin. plebiscitum.
plebiszitu [referéndum] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. erreferendum.
poligamia [poligamia] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsona batekin baino gehiagorekin aldi berean ezkondua egoteko aukera onartzen duen familia-erregimena. Bi poligamia mota bereiz daitezke: poliginia (gizonezko batek emazte bat baino gehiago duenean) eta poliandria (emakumezko batek senar bat baino gehiago duenean). Ik. ezkontza-sistema, familia-eredu.
polizia [policía] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeaz arduratzen den kidegoa. Ik. segurtasun-indar.
polizia judizial [policía judicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delitua ikertzeko eta delitugilea aurkitu eta zaintzapean edukitzeko eginkizunetan epaileen, auzitegien eta Ministerio Fiskalaren mende diharduen kidegoa. Funtzio hori estatuko segurtasuneko kide guztiei dagokie, hartarako eskaera egiten zaienean, edota epailearen zein Fiskaltzaren mende dauden unitate berezi iraunkorrei.
polizia-atestatu [atestado policial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. atestatu.
positibismo [positivismo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Doktrina filosofikoa, defendatzen duena ezagutza zientifikoa dela benetako ezagutza. Horrela, teoria honek aldarrikatzen du ezagutza ezin dela eskuratu, ez bada dagozkion hipotesiak edo teoriak metodo zientifikoaren bidez baieztatuz. Ezagutza zientifikoaren oinarria zentzumenen bidez jasotako datu behagarriak izango dira; alegia, behaketa enpirikoa izango da zientzia ororen oinarri.
positibismo ideologiko [positivismo ideológico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norberto Bobbioren sailkapenari jarraiki, iuspositibismo mota bat da, arauen baliozkotasuna eta justiziaren ideia berdindu egiten dituena. Alegia, ikuskera honen arabera, zuzenbide positiboa, positibo denez gero, justua izango da. Ez da beraz zuzenbide injusturik egongo, eta hori dela eta, baldintzarik gabe obeditu beharko da.
positibismo juridiko [positivismo jurídico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Pentsamendu juridikoaren korronte heterogeneo bat da, askotariko ikuspegiak barnebiltzen dituena, baina, betiere, oinarri komun batekin: zuzenbidea zuzenbide positiboarekin identifikatzen du, alegia, dagokion autoritateak emandako zuzenbide zehatzarekin. Zuzenbidearen eta moralaren arteko banaketa zorrotza defendatzen duela esan ohi da, halaber. Hortaz, iuspositibistek zientzia juridikoaren helburua baliozkoak diren arau zehatzak direla defendatzen dute, eta hori dela eta, soilik azken horiek hartzen dituzte aintzat, bestelako balorazioak (moralak edo printzipioetan oinarritutakoak) alboratuz. Hans Kelsen (1881-1973) jurista austriarra izan zen eskola honen aitzindari. Sin. iuspositibismo.
positibismo metodologiko [positivismo metodológico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norberto Bobbioren sailkapenari jarraiki, iuspositibismo mota bat da, gertakari judizioak eta balio-judizioak bereizi behar direla defendatzen duena, eta azken horiek zientziaren ikusmugatik at kokatu. Beraz, korronte honen arabera, balorazioak zientziaren jardunetik kanpo gelditzen dira eta posible da guztiz neutralak diren azterketak egitea. Horrenbestez, neutraltasun baloratzailea litzateke helburua.
positibismo teoriko [positivismo teórico] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norberto Bobbioren sailkapenari jarraiki, iuspositibismo mota bat da, ordenamendu juridikoaren deskribapena helburu duena. Ordenamendu juridikoa batua, osoa (hutsunerik gabea) eta koherentea (antinomiarik gabea) dela defendatzen du, eta baita arau juridikoa aginduarekin parekatu ere. Horrez gain, korronte honen arabera, legea izango da zuzenbidearen iturri nagusi, eta zuzenbidearen aplikazioa ariketa logiko hutsa izango da.
positibizatu [positivizar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Baliozko arau zehatzen bidez (praktikan, idatzizkoak) ordenamendu juridikora inkorporatu.
positibizazio [positivación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ordenamendu juridiko positibora inkorporatzeko ekintza eta ondorioa. Ik. positibizatu.
posizio aktibo [posición activa] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Edozein prozesutan, akzio-eskubidea egikarituz abian jartzen duen eta jarduera bultzatzen duen alderdia, subjektu bakarraz edo zenbait subjektuz osatua egon daitekeena. Izaera publikoa edo pribatua izan dezake.
posizio pasibo [posición pasiva] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Edozein prozesutan, akzio-eskubidearen egikaritzaren jasotzailea. Uzia aurkatu eta onar dezakeen alderdia edo, alderantziz, jarrera pasiboa har dezakeena. Subjektu bakarraz edo zenbait subjektuz osatua egon daiteke. Izaera publikoa edo pribatua izan dezake.
posizio-bitasun [dualidad de posiciones] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesua hasi eta garatu ahal izateko kontrajarriak diren bi posizioen presentzia ezinbestekoa; eztabaida haien artean gauzatzen da: demandatzailea eta demandatua, prozesu zibilean; akusatzailea eta akusatua, zigor-prozesuan. Posible da posizio bakoitzean zenbait alderdi, erabat autonomoak izan daitezkeenak, egotea.
possessio [posesión] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. edukitza.
postulazio [postulación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legearen eskakizuna, alderdien eta epailearen artean profesional tekniko bat egon beharra dakarrena; helburua da alderdien eskaerak modu egokian bideratzea eta organo jurisdikzionalarekiko interlokuzioa eraginkortasunez gauzatu ahal izatea. Espainian —beste herrialde batzuetan ez bezala— bi profesionalek osatzen dute postulazioa: abokatua (defentsa) eta prokuradorea (ordezkaritza). Sin. postulazio prozesal.
postulazio prozesal [postulación procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. postulazio.
potestas [potestad] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. potestate.
potestate [potestad] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Norbaitek beste norbaiti bere borondatea betearazteko duen ahalmena eta boterea, beharrezko bada, indarra erabiliz baliatuko dena.
praecarium [precario] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. prekario.
prebarikazio [prevaricación] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Justiziaren eta herri-administrazioaren aurkako delitua; agintari, funtzionario publiko, epaile edo magistratu batek, zuzen jarduten ez duela jakinda, nahierako ebazpena edo zuzena ez den epai edo ebazpen bat ematea. [Oh. ZK, 404. art. eta hurr; 446. art. eta hurr.]
prebentzio [prevención] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. aurrezaintza.
prebentziozko eginbide [diligencia de prevención] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuan premia-egoeran burutzen den egintza; hauek dira helburuak: desager daitezkeen delitu-frogak gordetzea; delitua egiaztatzea eta delitugilea identifikatzea ahalbidetzen duen guztia jaso eta jagotea; hala denean, delituaren ustezko erantzuleak atxilotzea; eta delituaren ondoriozko ofendituak edo kaltedunak, haien familiakoak nahiz beste pertsona batzuk babestea.
prebentziozko eskumen [competencia preventiva] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Egitate zigorgarriaren gainean ahalmenik izan gabe, premia-egoera dagoenean jurisdikzio organo bati prebentziozko eginbideak burutzeko aintzatetsitako gaitasuna.
prejudizialitate [prejudicialidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordena jurisdikzional bateko epaileak, hari dagokion gatazka juridiko bat ebazteko, aurretiaz beste ordena bati dagokion gatazka bat ebatzi beharra.
prekario [precario] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Kontratu erreala, zeinaren bitartez pertsona batek (emaile edo praecario dans delakoak) erreguka (praeces) joaten baitzaio beste pertsona bati (eskuratzaile, prekarista edo praecario accipiens delakoari) gauza bat entrega diezaion dohainik erabili ahal izan dezan beti ere, jabeak hala eskatuz gero, hartutako gauza itzultzekotan. Sin. praecarium. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Titulurik gabeko edukitzaile baimendua.
preklusio [preclusión] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epez kanpo egoteagatik, egintza prozesal bat burutzeko aukera galtzea. [Oh. PZL, 136. art.]
premiamendu-bide [vía de apremio] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-egintzak nahitaez betearazteko bitarteko bat da. Administrazio-egintza baten ondorioz dirua ordaindu behar izanez gero eta behartuak bere kabuz ordainketarik egiten ez badu, administrazioak premiamendu-bidezko kobratzea egiterik izango du. Horretarako administrazioak premiamendu-prozedura erregulatzen duten arauetan aurreikusitako prozedurari jarraituko dio. [Oh. 39/2015 Legea, 101. art.]
premiamendu-probidentzia [providencia de apremio] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga Administrazioak zergapekoari helarazten dion zerga-jakinarazpena, zergapekoaren aurkako premiamendu-prozedurari ekin zaiola adierazteko egiten dena. Sin. premiamenduzko probidentzia.
premiamendu-prozedura [procedimiento de apremio] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Administrazio-prozedura bat; zordunaren zerga-zorrak beraren ondareari helduta kobratzeko jarduketak egitean datza. Zerga Administrazioa da prozedura honetan eskumena duen bakarra eta berari dagokio honen inguruko gorabehera guztiak ebaztea. Sin. premiamenduzko prozedura.
premiamendu-prozedura [procedimiento de apremio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Premiazko exekuzioaren azken fasea. Haren helburua da dirua lortzea exekutatzaileari eman behar zaion diru kopurua —prozesuan aitortua— ordaintzeko. Abiapuntua prozesuan zehar enbargatutako ondasunak dira. [Oh. PZL, 634. eta hurr. art.]
premiamenduzko errekargu arrunt [recargo de apremio ordinario] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Epe exekutiboko errekargu mota, kasu honetan aplikatzen dena: errekargu exekutiboa edo premiamenduzko errekargu murriztua aplikatzeko epetik kanpo ordainketa burutzen denean.
premiamenduzko probidentzia [providencia de apremio] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. premiamendu-probidentzia.
premiamenduzko prozedura [procedimiento de apremio] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. premiamendu-prozedura.
premiazko egoera [estado de necesidad] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu edo nazioarteko erakundeen legez kontrako egintza baten ez-zilegitasuna baztertzen duen inguruabarra, betiere, arrisku larri eta berehalako baten aurrean estatuaren funtsezko interes bat babesteko bide bakarra den kasuetan aplikatzekoa. Premiazko egoera ezin da alegatu dagokion obligazioak aukera hori baztertzen badu edo hura argudiatzen duen estatu nahiz nazioarteko erakundeak egoera hori eragin duen egintzan nolabait parte hartu badu, edo beste estatu edo nazioarteko erakundeen funtsezko interesak kaltetzen baditu. Sin. beharrizan-egoera.
prerrogatiba [prerrogativa] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ordenamendu juridikoak administrazio publikoari eskainitako jarduteko ahalmena. Legeak administrazio publikoari administrazio-ahalak eskaintzen dizkio interes orokorreko helburuak bete ditzan. Administrazio-ahal horiei esker administrazio publikoa pribilegiozko egoera izango du; prerrogatiba-egoera, hain zuzen. Posizio horretan oinarri hartuz, administrazioak bidezko izango du administratuen egoera juridikoetan eragitea; halaber, egoera juridiko berriak sortzerik ere izango du, lehendik zeudenak aldatuz, edota egoera juridikoak azkentzerik ere, administratuak erabaki horiekin bat ez badatoz ere.
presio fiskal [presión fiscal] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Herrialde batek tributu bidez dituen sarrera guztien eta herrialde horretako errenta nazionalaren arteko erlazioa.
presio-neurri [medida de presión] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gatazkaren alderdi batek, langileenak zein enpresaburuenak, beste alderdia presionatzeko harturiko neurria. Ik. gatazka kolektiboko neurri.
preskripzio [norma prescriptiva] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. arau preskribatzaile.
preskripzio [prescripción] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Denbora jakin bat igarotzeagatik sortzen diren efektu juridikoak eraentzen dituen tresna juridikoa. Iraungipena. Ik. eskuratze-preskripzio, preskripzio azkentzaile, preskripzio-epe.
preskripzio azkentzaile [prescripción extintiva] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Denbora jakin batez ez egikaritzeak eskubideen gainean duen iraungitze-efektua. Ik. preskripzio, eskuratze-printzipio.
preskripzio-epe [plazo de prescripción] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Jarduera edo akzioa egikaritzeko epea, hura gaindituz gero amaitzen dena. 2. Denboraren iraganak dakarren efektu juridikoa. Ik. preskripzio.
preso [presa, preso] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaia edo behin-behineko espetxeratzearen kautelazko neurria betez espetxean dagoen pertsona. Sin. espetxeratu, askatasun-gabetu.
preso prebentibo [presa preventiva, preso preventivo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Behin-behineko espetxeratzearen kautelazko neurria betez espetxean dagoen pertsona. Sin. espetxeratu prebentibo. Ik. preso.
presoaldi [pena privativa de libertad] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. askatasun-gabetze zigor.
prestamen-ekintza [acto preparatorio] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ez da portaera tipikoaren beraren ekintza, baizik eta hura egikaritzeko zuzenean bideratua dagoena. Zigor Kodeak prestamen-ekintzen zigorgabetasun-printzipio orokorra ezartzen du, legeak berariaz zigortu ezean. Prestamen-ekintza zigorgarriak hauek dira: konspirazioa, probokazioa eta proposatzea. [Oh. ZK, 17. eta 18.]
prestazio [prestación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzak sorturiko beharrizan-egoerari aurre egiteko emandako baliabidea, dela dirua, dela osasun-laguntza.
presuntzio [presunción] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Froga zuzenik ez duen egitatea, frogatutako beste egitate batetik eratortzen dena. Ik. iuris tantum presuntzio.
presupostu prozesal [presupuesto procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. aurresupostu prozesal.
preterintentzionalitate [preterintencionalidad] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Preterintentzionalitatea gertatzen da egileak dolozko tipoa egin nahi duenean, baina lortutako emaitzak bestelako zigor-esanahia duenean. Adibidez, subjektu aktiboa lesionatzeko doloz aritzen da, baina emaitza subjektu pasiboaren heriotza denean. Sin. asmoz gaindiko kausak.
preterizio [preterición] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak testamentuan derrigorrezko oinordeko bat ez aipatzea. Nahita edo nahigabe eginikoa izan daiteke eta modu bakoitzak ondorio juridiko ezberdinak eragiten ditu. Ik. jaraunsgabetze.
preziamendu-orri [hoja de aprecio] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Dokumentu bat da, zeinean nahitaezko desjabetze-prozeduretako alderdiek (desjabetuak, desjabetzaileak edota onuradunak) desjabetutako ondasunaren zein eskubidearen balioa jasotzen baitute. Preziamendu-orriek izaera loteslea dute eta bertan jasotzen diren kopuruek desjabetze-epaimahaiak ezar dezakeen prezioaren gain-muga zehazten dute. [Oh. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea, 29. eta 30. art.]
prezio publiko [precio público] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoak Administrazioari ordaindu beharreko ondarezko prestazioa, harengandik jasotako zerbitzu edo jarduera baten truke, non eta zerbitzu edo jarduera hori ez den nahitaez jaso beharrekoa eta baldin merkatuan sektore pribatuarekin lehian eskaintzen bada.
printzipio [principio] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Doktrina, zientzia, teoria edo pentsamendu jakin baten oinarrian dagoen funtsezko ideia. Sin. oinarri. 2. Pertsona baten jokabidea arautzen duen irizpide morala.
printzipio dispositibo [principio dispositivo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. xedapenezko printzipio.
printzipio editorial [principio editorial] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Titulartasun pribatuko komunikabideen informazio-jarduera agintzen duten gidalerro zein printzipioak. Ik. ildo ideologiko.
printzipio informatzaile [principio informador] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Kategoria honetako printzipioak zuzenbidearen arlo zehatz baten erregulazioaren oinarri dira. Alde batetik, araudia bateratu, antolatu eta sistematizatzen dute; eta, bestetik, interpretazio irizpide ere badira.
printzipio instituzionalista [principio institucionalista] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Printzipio honen arabera, Estatuak bere harremanetan lehentasuna emango die erakundeei, eta herritarra bigarren mailan utzi, betiere, harreman instituzionalaren menpe. Estatu monistetan aplikatzen da printzipio hau. aldiz, Estatu pluralista eta demokratikoetan, berriz, printzipio pertsonalista izango da nagusi. Ik. monismo, pertsonalismo, printzipio pertsonalista.
printzipio orokor [principio general] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbidearen interpretaziorako eta hutsuneak osatzeko balio duten ordenamenduaren balio orokorrak. Ik. zuzenbidearen printzipio orokor.
printzipio pertsonalista [principio personalista] ◆ Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Printzipio honen arabera, hiru hauek dira ordena politikoaren eta bake sozialaren oinarriak: gizabanakoaren duintasuna, norbanakoari atxiki zaizkion eskubide bortxa-ezinak eta haren nortasunaren garapen askea, betiere, gainerakoen eskubideak eta legeak zainduta. [Oh. EK, 10.1 art.] Ik. pertsonalismo.
probidentzia [providencia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Izaera jurisdikzionala duen organo jurisdikzionalen ebazpen mota, prozesuaren ordenazioaren inguruko gaiak erabaki behar direnean egokitzen dena. Ez du motibazio-beharrik. [Oh. BJLO, 245. art.]
produktibitate [productividad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren eta ekoitzi denaren arteko harremana.
profesio [lanbide] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. lanbide.
programa [programa] ◆ Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Jardueren egitasmo antolatua. 2. Gai edo egoera baten inguruan egingo den hori aurretiaz adierazten duen egitasmoa. 3. (Hauteskunde-programa) Alderdi politiko edo hautagai batek hautesleei aurkezten dien programa, hautatua izanez gero beteko dituen ekintza politikorako planak aurkezten dituena. Sin. egitamu, egitarau, egitasmo.
prokuradore [procuradora, procurador] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Postulazio-prozesala osatzen duten profesionaletako bat. Alderdiaren ordezkaritza dagokio. Espainiako ordenamenduaren berezitasun bat da, herrialde gehienetan abokatuari baitagokio aldi berean defentsa eta ordezkaritza.
prokuradoreen elkargo [colegio de procuradoras y procuradores] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ordezkaritza-funtzioa duten profesionalak —prokuradoreak— biltzen dituen kolegio profesionala. Ezinbesteko tresna da taldearen interesak defendatzeko, beste erakundeen aurrean ordezkatzeko eta haiekin interlokuzioa eta interakzioa bermatzeko. Ik. prokuradore.
promes egin [prometer] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. agindu 2.
promitente [promitente] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbait agintzen duen pertsona.
promulgatu [promulgar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. aldarrikatu.
promulgazio [proclamación, promulgación] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. aldarrikapen.
proportzionaltasun-printzipio [principio de proporcionalidad] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea 1. Europar Batasunari esleituriko eskumenen egikaritza gidatzen duen printzipioa. Europar Batasunaren ekintzak, lortu nahi dituzten xedeak kontutan hartuz, ezingo dira neurriz kanpokoak izan eta, beraz, ezingo dira ez edukian ezta formari dagokionez ere, beharrezkoa dena baino haratago joan tratatuetan aurreikusiriko helburuak erdiesteko. [Oh. Subsidiariotasun- eta heinekotasun-printzipioak aplikatzeari buruzko 2. protokoloa.] Sin. heinekotasun-printzipio, proportzionaltasunaren printzipio. ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Legezko printzipioa; haren bidez bermatzen da zergapekoari eskatu ahal zaizkion zerga-obligazioen eta obligazio formalen arteko korrelazioa. Sailkatze-gida moduan erabiltzen da tributu-hausteetan, graduazio-irizpideetan eta hauen txikipenetakoetan.
proportzionaltasunaren printzipio [principio de proporcionalidad] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. proportzionaltasun-printzipio.
proportziozkotasun-printzipio [principio de proporcionalidad] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Printzipio honen arabera, zigorra egokituko zaie zuzenbide-kontrako portaeraren larritasunari, egilearen erruduntasunari eta kasuaren egoera zehatzei.
proprietas [propiedad] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jabetza.
prostituzio [prostitución] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delitua; indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasun- zein beharrizan-egoeraz nahiz biktimaren ahuleziaz abusatuz, biktima prostituzioan jardutera edo horretan irautera behartzean datza. [Oh. ZK, 187. eta 188. art.] Ik. prostituzioari buruzko delitu.
protesta [protesta] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahoz nahiz idatziz, ebazpen judizial baten aurka egin beharreko adierazpena, une prozesal horretan hura errekurritu ezin eta geroko beste ebazpen bat errekurritu ahal izateko.
protokolo [protocolo] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Harreman diplomatikoetan aritzeko modua. Atzerriko autoritateei zor zaien errespetu, ohore zein ordezkari diplomatikoen lehentasun ordena ezartzen duen erregela-multzoa. 2. Tratatu bat osatu edo modifikatzea helburu duen akordio gehigarria.
prozedura 1 [cognición] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Demandari edo auzi-jartzaile batek (actor) demandatu edo reus izenez ezagutzen den beste bat, pretorearen aurrera eramateko baliatzen zen egintza juridikoa. Halaber, epaile pribatu bat (iudex) eskatzeko eta epai bat (sententia) lortzeko ere erabiltzen zen. Erromako ordenamendu juridiko probatuak ordo iudiciorum privatorum babestutako egintza hau, bi fasetan egiten zen: pretorearen aurrean (in iure), lehena; eta epailearen aurrean (apud iudicem), bigarrena. Sin. agere, cognitio.
prozedura 2 [procedimiento] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Egintza prozesalek baliodunak izateko hartu behar duten forma eta errespetatu behar dituzten epe eta ukanbeharren multzoa, ordenamenduan legeak aurreikusi eta arautzen duena. [Oh. PZL, 1. art.]
prozedura arrunt [procedimiento ordinario] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Bederatzi urtetik gorako askatasun-gabetze zigorra aurreikusita duten delituak epaitzeko prozedura.
prozedura laburtu [procedimiento abreviado] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Bederatzi urte arteko askatasun-gabetze zigorra duten delituak epaitzeko prozedura, baita beste edozein izaeratako zigorra duten delituak epaitzekoa ere, horien zenbateko edo iraupena edozein izanda. Prozedura horren bitartez epaituko dute zigor-epaitegiek (bost urte arteko askatasun-gabetze zigorra duten delituak direnean) edo probintzia-auzitegiek (bost eta bederatzi urte arteko askatasun-gabetze zigorrak direnean) eta, hala dagokionean, zigor-epaitegi zentralek edo Auzitegi Nazionalak. Ohikoena da. [Oh. PKL, 757. art.]
prozedura-arau [norma procedimental] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Prozedura jakin bati dagozkion elementuak biltzen dituen arau juridikoa. Prozedura-arauak giza jokabideak arautzen dituzten arau substantibo edo materialen osagarri dira, horien guztien aplikazio modua arautzen baitute. Sin. prozedurazko arau.
prozesal hutsa den epai [sentencia meramente procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. epai prozesal huts.
prozesatze [procesamiento] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Instrukzio-epaileak pertsona zehatz bati buruz, baldin haren aurka sumarioaren ondorioz kriminaltasunaren zentzuzko zantzurik sortu bada, egiten duen inputazio formala. Ik. inputazio formal.
prozesatze-auto [auto de procesamiento] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Instrukzio-epailearen ebazpena, pertsona zehatz bat, haren aurka sumarioaren ondorioz kriminaltasunaren zentzuzko zantzuak sortu direlako, modu formalean inputatzen duena.
prozesu [proceso] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Estatu-egituran ahalmen jurisdikzionala duten organoei dagokien helburua —epaitzea eta epaitutakoa betearaztea— lortzeko, ordenamenduak diseinatutako tresna. Baita ere, aldi berean, herritarren babes eraginkorrerako eskubidea asetzeko aurreikusten den bitartekoa.
prozesu aurreko arazo [cuestión prejudicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. arazo prejudizial.
prozesu deklaratibo [proceso declarativo] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. adierazpen-prozesu.
prozesu monitorio [proceso monitorio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Diruzko zor likido, zehatz, epemugatu eta galdagarriak eskatzeko adierazpenezko prozesu zibil berezia. Sin. judizio monitorio.
prozesuko alderdi [parte procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. alderdi 1.
prozesuz kanpoko asetze [satisfacción extraprocesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritarrak epai bidezko babes eraginkorrerako bere eskubidea egikarituz epaile aurrera eraman duen uzia epaiketatik at asetzea lortzea. Sin. asetze estraprozesal.
prudens [juriprudente] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. jurisprudente.
publikotasun-printzipio [principio de publicidad] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ahozkotasun-printzipioaren ondorioa, irizpide nagusi gisa jarduera judiziala hirugarrenentzat publikoa izatea eskatzen duena. Salbuespenak egotea aurreikusita badago ere, kasuz kasu motibatu beharko dira. [Oh. EK, 120. art.]
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4