Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

objektibismo [objetivismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Errealitate objektiboa existitzen delako sinestea, pertsonek hauteman dezaketena. 2. Balio moralak norbanakoen eta hauek bizi diren garaitik independenteak direla defendatzen duen doktrina, zenbait teoria etikok defendatzen dutena (objektibismo etikoa).

objektu material [objeto material]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Portaera tipikoa jasaten duen pertsona edo gauza. Bat etor daiteke subjektu pasiboarekin (adibidez, lesioen kasuan), baina ez du zertan horrela izan (adibidez, ebasketa-delituan ebatsitako gauza izango da objektu materiala; subjektu pasiboa, aldiz, ebasten zaion pertsona izango da).

objektu prozesal [objeto procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu bakoitzaren eztabaida-gaia. Prozesu zibilean edo zigor-prozesuan une eta soslai desberdinak ditu, baina oro har esan daiteke uzia dela, alderdiak epaileari beste subjektu baten aurka egindako eskaera arrazoitua, eta ebentualki haren erantzuna. Besteak beste, jurisdikzioa, eskumena, prozedura egokia eta epaiaren kongruentzia finkatzeko balio du.

objektu sozial [objeto social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Baltzuaren edo sozietatearen azken xedea. Lotura dauka bazkideen helburu komuna lortzeko asmoz sozietateak garatzen duen jarduerarekin. Hori horrela, sozietatearen jarduera tresna bat da sozietatearen azken xedea erdiesteko (irabazteko asmoa adibidez) eta sozietatearen kontratuaren kausa edo zergatia osatzen du. [Oh. MK, 116. art.]

objekzio fiskal [objeción fiscal]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Zergadunaren kontzientziaren aurkako jarduerak finantziatzera esleitutako zergen zatia ordaintzearen kontrako jarrera. Sin. eragozpen fiskal. Ik. kontzientzia-eragozpen.

obligatio [obligación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. obligazio.

obligazio [obligación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Norbaitek (creditor edo hartzekodun) beste norbaiti (debitor edo zordun) ondare bati dagokion portaera edo prestazio positibo edo negatibo bat eskatzeko ahalmena dakarren bi pertsonaren arteko lotura juridikoa. Ligare hitza da (lotu) haren izen-jatorria eta solvere (askatu) hitzetik dator, berriz, obligazioaren prestazioa bete izan adierazteko erabiltzen zen terminoa (solutio). Sin. obligatio.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Ik. betebehar.

obligazioen iturri [fuentes de las obligaciones]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligaziozko erlazio juridikoaren sorrera zehazten duen egintza juridiko multzoa. Zerrenda hau oso kritikatua izan bada ere, egun, obligaziozko erlazio juridikoen iturriak legea, kontratua, kuasi-kontratua, delitua eta kuasi-delitua dira. Ik. erantzukizun zibil, kontratu.

obligaziozko erlazio [relación obligatoria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Subjektu biren arteko botere egoera, non batek galda diezaiokeen besteari zerbait egin, ez egin edo eman dezan. Ik. betebehar, betebehar juridiko.

obra berri [obra nueva]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lehendik existitzen ez zen eraikuntza. Erregistroan inskribatu ahal izateko, nahitaezkoa da notarioaren aurrean obra berriaren deklarazioa egitea. Berau egin daiteke behin eraikuntza bukatu ostean, hasi aurretik edo bukatu aurretik. [Oh. HL, 208. art.]

obra-kontratu [contrato de obra]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu mota bat, zeinaren bidez alderdietako bat (komisio-hartzailea) behartzen den prezio jakin baten ordainetan, beste alderdiaren aurrean (komisio-emaile, obraren jabe edo sustatzailearen aurrean) obra bat exekutatzera, hau da, produkzio eraginkor zehatz baten emaitza lortzera.

officium [officium]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Tutoreak pupiloarekiko izan beharreko ardura; libertoak patronoari zor dion begirunea; epaileak epaia eman aurretik zin egin beharrekoa, edota paterfamilias batek bere potestapekoei izan behar dutenekin duen zaintza eta errespetu obligazioa da.

ofizialtasun-printzipio [principio de oficialidad]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Interes publikoa nagusi denean prozesuari dagokion printzipioa. Jardueraren hasiera, bukaera eta objektuaren osaera ez dira partikularren eskuetan uzten, prozesu zibilean legez, non xedapen-printzipioa nagusi baita.

ofizio onak [buenos oficios]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. arartekaritza.

ofiziozko abokatu [abogado de oficio]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Sistema judizialak defentsa-eskubidea bermatzeko izendatutako abokatua. Herritar batek ez badu bere defentsarako konfiantzazko abokatu bat izendatzen —printzipio orokorra da defentsa-eskubidea abokatu baten bitartez gauzatu behar dela prozesu guztietan—, sistemak bermatuko dio defentsa-eskubidea, abokatu-kolegioetan antolatutako txanda baten arabera, jardueran aurrera egin aurretik.

ofiziozko bultzada-printzipio [principio de impulso de oficio]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Behin abiatuta, auzitegi bakoitzari dagokio, ofizioz, prozesua aurrera egiteko behar dituen ebazpenak hartzea, alderdien eskaerarik gabe. Prozesu guztietan dago indarrean. [Oh. PZL, 179. 1 art.]

ogasun [hacienda]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Pertsona edo erakunde bati dagozkion ondasun eta errenten multzoa.

oharmen-aldakuntza [alteración de la percepción]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor-erantzukizunetik salbuesteko kausetako bat: jaiotzatik edo haurtzarotik errealitatearen kontzientzia modu larrian aldatua duenak bakartze soziala pairatzen du eta, beraz, ezin izango du ezagutu zigor-arloan debekatzen dena. Horren adibidea da gor-mutuen kasua. [Oh. ZK, 20. 3 art.]

oharpen [anotación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Akta edo inskripzio baten bazterrean egiten den oharra, testuan jasotzen diren datuak gehitu, zuzendu edo eguneratzeko. Ik. inskripzio.

ohartarazpen [apercibimiento]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Jakinarazpen, zitazio edo errekerimenduetan erabilitako formula; agindutakoa bete ezean ondorioak eta zehapenak ezartzen ditu. [Oh. ZK, 502. art.]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Nahitaezko exekuziora jo aurretik Administrazioak egin beharreko urratsa, interesdunari asmo horren berri ematea helburu duena. [Oh. 39/2015 Legea, 99. art.] Ik. nahitaezko betearazte. 2. Administrazioaren zehapen-ahalaren arloan (diziplina-arloan bereziki), arau-hauste arinentzat aurreikusitako zehapena, zeinaren bidez arau-hausleari izandako portaeraren desegokitasuna nabarmenduko baitzaio, eta berriz errepikatuz gero, zehapen larriagoa jarriko zaiola abisatuko. [Oh. 33/1986 Errege Dekretua, 14. art.] Ik. arau-hauste, zehapen. 3. Datu-babesaren arloan, organo zehatzaileari ematen zaion salbuespenezko aukera —arau-haustea arina edo astuna den kasuan eta erantzulea aurrez ohartarazia izan ez bada, betiere— zehapen-prozedura hastea erabaki ordez, erantzuleari epe jakin batean egokiak diren neurri zuzentzaileak hartzeko errekerimendua egitean datzana. [Oh. 15/1999 Lege Organikoa, 45. 6 art.] Ik. arau-hauste, zehapen.

ohiko bizileku [residencia habitual]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoa bizi den lekua. Leku bat zergapekoaren bizilekutzat hartzeko, beharrezkoa da, legearen arabera, zergapekoak urte naturalaren barruan ehun eta laurogeita hiru egunetik gora ematea leku horretan eta leku hori izatea haren jarduera eta interes ekonomikoen oinarri edo gune nagusiaZuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona fisikoa izatez eta era egonkor batean bizi den tokia.

ohiko delitugile [delincuente habitual]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Bost urte arteko epean Zigor Kodeko kapitulu bereko hiru delitu edo gehiago egin dituen delitugilea, baldin eta horren ondorioz kondena jaso badu. [Oh. ZK, 94. art.]

ohiko lanaldi [jornada ordinaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Eskuarki, eguneko 8 lanorduko lanaldia. Ik. lanaldi osoko lan-kontratu.

ohitura [costumbre]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona multzo batek behin eta berriro duen portaera. Jarduera jakin bat behin eta berriro errepikatze hori, ezinbestekoa delako ustean egiten denean sorrarazten da balio juridikodun ohitura. Ohitura, zuzenbidearen iturri gisa, lege aplikagarririk ez dagoenean bakarrik aplikatzen da. [Oh. KZ, 1. 3 art.] Sin. usadio. Ik. lege-hutsune, zuzenbidearen iturri.

ohitura juridiko [costumbre jurídica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona multzo batek, behin eta berriro duen portaera, jarduera jakin horren behin eta berriroko errepikapena, ezinbestekoa delako ustean egiten denean. Ik. ohitura, zuzenbidearen iturri.

ohiturazko arau [norma consuetudinaria]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zuzenbidetzat onartutako Nazioarteko Zuzenbide Publikoko subjektuen praktika orokor, jarrai, uniforme eta iraunkorraren emaitza den arau idatzigabea. Sin. arau konsuetudinario.

ohiturazko auzitegi [tribunal consuetudinario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Espainiako Konstituzioak aurreikusten duen auzitegi mota, herritarrek justizia-administrazioan parte hartzea dakarrena. Egun, bi auzitegiri aitortzen zaie izaera hori: Tribunal de las Aguas de la Vega Valenciana eta Consejo de Hombres Buenos de Murcia auzitegiei, hain zuzen ere. [Oh. EK, 125. art.]

oinarri ezargarri [base imponible]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona fisiko edo juridiko batek ordaindu behar duen zerga kalkulatzeko aintzat hartzen den abiapuntuko zenbatekoa, atxikipenik, kenkaririk edo murriztapenik gabea. Zerga-egitatea neurtu edo kuantifikatu ondoren lortzen da, dirutan zein beste edozein neurritan. Sin. zerga-oinarri.

oinarri likidagarri [base liquidable]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-oinarriari zerga bakoitzari buruzko arauan ezartzen diren txikipenak (bidezkoak badira) aplikatuta lortzen den kopurua. Ik. likidazio-oinarri.

oinarri likidagarri orokor [base liquidable general]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, oinarri zergagarri orokorrari dagozkion murriztapenak aplikatuta lortzen den zenbatekoa.

oinarri-lege [ley de bases]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Gorte Nagusiek emandako eskuordetza-legea; haren bidez botere legegileak legegintza-gaitasuna esleitzen dio botere betearazleari.

oinarrizko eskubide [derecho fundamental]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ordenamendu batek pertsona orori pertsona izateagatik aitortu dion eskubidea. 2. Giza eskubideen artean, ordenamendu juridiko zehatz batek babespean jarri duen eskubidea.

oinarrizko ordainsari [retribución básica]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionario publikoei dagokien ordainsariaren zati bat da, langilearen titulazioa, lanpostuaren kategoria zein taldea eta antzinakotasuna kontuan hartzen duena. Oinarrizko ordainsaria honako kontzeptu hauek osatzen dute: soldata, hirurtekoak eta ezohiko ordainsariaren batezbesteko zatia.

oinordekide [cosucesora, cosucesor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaile jakin baten oinordetzara beste pertsona batzuekin batera deitua den pertsona.

oinordeko [sucesora, sucesor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailea oinordetzen duen pertsona, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez. Ik. jaraunsle, legatu-hartzaile.

oinordeko unibertsal [sucesora, sucesor universal]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen ondarearen osotasunean, zati edo proportzio batean haren tokia hartzen duen pertsona. Ez da termino hau jaraunslearekin nahasi behar, alikuota legatu-hartzailea ere oinordeko unibertsala baita. [Oh. KZ, 660. art.] Ik. jaraunsle.

oinordetu [suceder]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen posizio juridikoan jarri, titulu unibertsalaren bidez edo banakako tituluaren bidez. Ik. jarauntsi.

oinordetza [sucesión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bat beste baten postuan jartzea, baina posizio juridikoak berak aldaketarik jasan gabe. Unibertsala edo partikularra izan daiteke oinordetza. Unibertsala da ondasun-masa oso bat edo proportzio bat denean oinordetzaren objektu. Partikularra da ondasun edo harreman juridiko jakin bat denean oinordetzaren objektu. Ik. jaraunspen.

oinordetza misto [sucesión mixta]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen borondatearekin eta legeak aurreikusitakoarekin ordenatutako mortis causa oinordetza. Kausatzailearen oinordetzaren zati bat kausatzaileak berak edo hirugarren batek antolatzen du eta beste zati bat, borondatezko antolaketarik jaso ez duenez, legeak ordenatzen du. Ik. borondatezko oinordetza, legezko oinordetza.

Oinordetza Zuzenbide [Derecho Sucesorio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona fisiko baten heriotzaren ondorioz, mortis causa sortzen den oinordetzaren gaineko zuzenbidea. Kausatzaile edo hilaren ondarearen (aktibo eta pasiboaren) administrazio eta banaketa, eta testamentudun eta testamentu gabeko oinordetza arautzen du. Ik. borondatezko oinordetza, jarauntsi kausatzaile, legezko oinordetza, mortis causa oinordetza, testamentu.

oinordetza-fiduzia [fiducia sucesoria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak, ahalorde bidez, konfiantzazko pertsona bat izendatzea, izendatutakoak, kausatzailea hil ostean, haren oinordetza ordenatzeko. Ik. fiduziario, komisario.

oinordetza-itun [pacto sucesorio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mortis causa oinordetza antolatzeko tresna, kausatzailearen eta oinordekoaren artean adostutako kontratua. Testamentua erabat errebokagarria da; aldiz, oinordetza-ituna ezin dute bertan behera utzi itungileek euren kabuz.

oker judizial [error judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. akats judizial.

okerreko sarreren itzulketa [devolución de ingresos indebidos]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Bidegabeko sarrerak itzultzeko eskubidea aintzatesten duen prozedura. Ofizioz edo interesdunak eskatuta hasiko da, honako kasu hauetan: a) zerga-zorren edo -zehapenen ordainketa birritan egiten denean; b) ordaindutako zenbatekoa administrazio-egintzatik edo autolikidaziotik sortutakoa baino handiagoa denean; c) Administrazioaren ahalak erabiltzeko preskripzio-epea edo iraungipen-epea igaro ostean zerga-zorren eta zehapenen zenbatekoak ordaindu direnean (ez dira inoiz itzuliko ordaindutako zenbatekoak, baldin eta zenbateko horiek araututako erantzukizunetik salbuesteko erabili badira); d) zergen arloko arautegiak hala ezartzen duenean. Sin. zor ez diren sarrerak itzultze.

okupazio [ocupación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza eskubidea eskuratzeko jatorrizko modua. Inorena ez den (res nullius) trafiko juridikoan dagoen ondasun higikorra aurkitzen duenak berea egiten du, ondasuna eskuratzeko borondate eta jarrera adierazita.

ondare [patrimonio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Dirutan neur daitezkeen eskubide eta egoera juridikoen multzoa; bere titularrak eskubide eta egoera horietaz goza dezake. Bi alde bereiz daitezke: ondarearen alde aktiboa, berau osatzen duten harremanen gain askatasunez jarduteko ahalmena, eta alde pasiboa, pertsonaren erantzukizunaren eremua.

ondare komunitario [acervo comunitario]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. Batasunaren altxor.

ondare sozial [patrimonio social]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietateak edo baltzuak une jakin batean dituen ondasun eta eskubideen multzoa. Baliabide ekonomiko eta finantzario horiek hasieran sozietatearen kapitala osatzen dute. Alabaina, ondarea kapitala baino handiagoa edo murritzagoa izan daiteke, betiere, sozietateak dituen etekinen edo galeren arabera. [Oh. KSL, 254.1 art.]

ondare-aitorpen [declaración patrimonial]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Arauak ezarritako baldintzak betez gero, zergapekoari zerga-zamarik balegokio, ondasunak eta haien balioa aitortzea Zerga Administrazioari.

ondare-erantzukizun [responsabilidad patrimonial]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoak kontratuz kanpoko jardueretan pertsonen ondasun zein eskubideei eragindako kalteengatik ordaina emateko duen betebeharra, betiere, lesio hori zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorio bada egikarituko dena. Obligazio horretatik at geratzen dira halabeharrez edota indar menderaezinek eraginda sortutako kalteak eta, legearen arabera, egoera jakinetan, kaltetuak ezinbestean jasan beharrekoak direnak. [Oh. 40/2015 Legea, 32. art. eta hurr.] Sin. administrazioaren ondare-erantzukizun. Ik. administrazio publiko, indar menderaezin, lesio, obligazio.

ondare-erantzukizun erreklamazio [reclamación de responsabilidad patrimonial]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioak ondare-erantzukizuneko prozedura has dezan interesdunek egin ahal izango duten erreklamazioa edo eskaera; izan ere, partikularren eskubidea da administrazio publikoen kalte-ordaina jasotzea euren ondare edo eskubideetatik edozeinetan jasotako lesio ororengatik, baldin eta lesio hori zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren zein anormalaren ondorioz sortu bada, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo partikularrak legearen arabera kalte horiek jasatea eginbehar juridiko denean. [Oh. 39/2015 Legea, 67. 1 art.; 40/2015 Legea, 32.1 art.] Ik. administrazioaren ondare-erantzukizun.

ondare-galera [pérdida patrimonial]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoaren ondarearen balioan edo edukian zerga arauek etekintzat jotzen ez duen edozein aldaketa gertatzeagatik agerian jartzen den galera.

ondare-irabazi [ganancia patrimonial]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoaren ondarearen balioan edo edukian edozein aldaketa gertatzeagatik agerian jartzen den irabazia; zerga-arauek etekintzat jotzen dutena ez da ondare-irabazitzat hartzen.

ondare-ondasun [bien patrimonial]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren jabari pribatuko ondasuna izanik, hots, administrazioaren titulartasunpeko ondasuna jabari publikokoa ez dena (afektaziorik izan ez duelako) edo jabari publikokoa izateari utzi diona (desafektatua izan delako). Besterik aurreikusi ezean, administrazioak eskuratzen duen ondasuna ondare-ondasun izango da. [Oh. KZ, 340. art; 33/2003 Legea. 7. 1 art. eta 16. art.] Sin. administrazioaren ondare-ondasun, ondareko ondasun. Ik. afektazio, desafektazio, jabari publiko.

ondareko ondasun [bien patrimonial]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. ondare-ondasun.

ondarezko erantzukizun [responsabilidad patrimonial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunak bere ondasunekin erantzuteko duen betebeharra. Ik. erantzukizun unibertsal.

ondarezko kalte [daño patrimonial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erantzukizunaren eremuan, ekonomikoki balioa duen interes edo ondasun juridiko bat urratzea (osotasun fisikoa, jabetza, prestazioa). Jasandako kaltea eta galdutako irabaziak barneratzen ditu kontzeptu honek. [Oh. KZ, 1.106. art.]

ondasun [bien]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Ondarezko eskubide subjektibo oro. 2. Eskubide erreal baten objektu izan daitekeen gauza oro. 3. Balioets daitekeen edozein gauza material edo immaterial. Ik. ondasun higiezin, ondasun higigarri.

ondasun higiezin [bien inmueble]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere izaeragatik toki batean finko dagoen ondasuna, bere lekualdaketa ezinezkoa edo zaila izanik. Kode Zibilean zehazten den ondasunen sailkapenerako oinarrizko irizpidea da eta bertan zerrendatzen diren ondasunak baino ez dira higiezin kontsideratzen, bai beraien izaeragatik, eransteagatik edota xedeagatik. [Oh. KZ, 333-335. art.] Ik. ondasun higigarri.

ondasun higigarri [bien mueble]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere izaeragatik tokiz lekualda daitekeen ondasuna, betiere lekualdatze horrek bere osotasunean eraginik ez badu. Kode Zibilaren arabera higiezinak ez diren gainerako ondasun guztiak higikor gisa sailka daitezke, Kodeak ez baitu zerrenda itxi bat definitzen. Ik. ondasun higiezin.

ondasun juridiko [bien jurídico]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor-ordenamendu juridikoak babesten duen interes juridikoa (adibidez: bizia, osotasun fisikoa, askatasuna).

ondasun-erkidego [comunidad de bienes]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide baten titulartasuna edo ondasun baten jabetza aldi berean pertsona bati baino gehiagori dagokienean sortzen den egoera juridikoa. Adibidez, etxebizitza baten jabe bi pertsona direnean, bakoitza etxebizitzaren % 50aren jabe izanik. [Oh. KZ, 392. art. eta hurr.]

ondasunen atxikipen [afección de bienes]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-kredituaren berme bat. Arau bidez tributu-zor baten ordainketara loturik dauden ondasunen erosleek ondasun horiekin erantzuten dute subsidiarioki, tributu-akzioaren deribazioz, zerga-zorra ordaintzen ez bada. Horrela, transmititutako edo erositako gauza dagokion tributuaren ordainketara loturik geratzen da. Sin. atxikitze-eskubide.

ondasunen diru-bihurtze [realización de bienes]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Betearazpen orokorrean, epaileak betearazleari ordaintzeko egin beharreko eragiketa: legearekin bat, ondasunak betearaziaren ondaretik atera eta saltzea.

ondazilegi [bien comunal]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Auzo-ondasuna. Lurraren gaineko jabetza-eskubidearen titulartasuna eta lurrean landatutakoaren jabetza-eskubidearen titulartasuna bereizten diren lursail mota. Historian zehar ohikoa izan da kontzeju edo herri baten jabetzakoak diren ondazilegi izeneko lur eremuetan, herritarrei landatzeko eta landatutakoaren jabe izateko eskubidea ematea.

ondore [consecuencia, efecto]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Premisa edo proposizio batetik, edo hauen multzo batetik, logikaz deduzitzen den ideia. Sin. ondorio. 2. Gertakizun batetik halabeharrez eratortzen den emaitza.

ondore debolutibo [efecto devolutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Errekurtsoa aurkeztearen ondoreetako bat. Haren arabera, ad quem auzitegiari auzigaiaren gaineko ezagutza osoa eskaintzen zaio; ez bakarrik a quo epaileak ebatzitakoa berrikusteko aukera, baita zuzenbidezko zein egitatezko elementuak berrikusteko edo aztertzeko askatasuna ere. Sin. efektu debolutibo.

ondorengo ahaide [descendiente]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beherako belaun-lerroko ahaidea (seme edo alaba, iloba, biloba...). Ik. afinitate, ahaide, ahaidetasun, alboko ahaide, aurreko ahaide, lotura bikoitz.

ondorio prejudizial [efecto prejudicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Gauza epaituaren eragin positibo edo prejudiziala. Haren arabera, alderdi beren arteko eta geroago izapidetuko den prozesu batean, ezin da modu desberdinean ebatzi gai zehatz bat, dagoeneko aurreko prozesu batean erabakia izan bada.

ongizate [bienestar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Gogobetetze pertsonaleko egoera, zeinean hainbat faktorek eragin baitezakete: osasun pertsonalak, arrakasta pertsonal edo profesionalak, norberarekiko edo inguruarekiko armoniak eta abar. 2. Bizitza modu atsegin eta lasaian pasatzeko beharrezkoa den guztia duen pertsonak bizi duen egoera.

ongizate-estatu [estado del bienestar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zientzia Politikoaren kontzeptu bat da, zeinaren bidez izendatu egiten baita estatua eta jendartea antolatzeko eredu jakin bat, zeinaren arabera, estatuak herritarren oinarrizko eskubide sozialak bermatzen baititu, betiere, ekonomian esku hartuz eta zerbitzu sozial publiko indartsuak antolatuz, eta estatuaren izaera politiko liberala eta merkatuaren izaera kapitalista errespetatuz. Bigarren Mundu Gerraren ondotik etorri zen bere loraldia.

onibar [bien raíz]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza eta gainerako beste edozein eskubide erreal, baldin eta lurzoruaren gainekoa bada, edo bertan eraiki, landatu eta ereiten den guztiaren gainekoa. Onibar gisa hartuko dira, halaber, ondasun higigarriak, baldin eta aurreko esaldian aipatutako ondasunetarako destinatzen badira edo horiei lotuta badaude, salbu eta, kalterik eragin gabe banantzeko modukoak izanik, modu independentean eskualdatzen direnean.

onibar-zortasun [servidumbre predial]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide erreal mugatua, zeinaren bitartez onibar baten jabeak (eskubidearen titularra denak) beste jabe batena den onibarra kargatzeko ahalmena izango duen.

ontziratze-agiri [conocimiento de embarque]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Merkantzien itsas garraioan erabiltzen diren dokumentuetako bat. Dokumentu hau paperean zein formatu elektronikoan jaulki daiteke. Itsas garraiolariak merkantzien jabeari ematen dion dokumentua da. Garraioaren egiaztagiri baten izaera dauka merkantziak itsasontziratzen direnean. Era berean, agiri honek dokumentuaren edukitzailea ahalbidetuko du traiektuan zehar merkantziak hirugarren bati eskualdatu ahal izan diezazkion. [Oh. INL, 251. art.]

onura fiskal [beneficio fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zergapekoentzat zerga-araudiak ezar dezakeen onura; adibidez, zerga-betebeharra gutxitzea edo jarduera jakin batzuetarako laguntzak ematea.

onura publiko [utilidad pública]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Onura publikoari buruzko kontzeptu orokorrik ez dagoen arren, oso erabilia da administrazio publikoen jarduerez arduratzen diren arau-xedapenetan, administrazio jarduerekin erdietsi beharreko helburuak zehazteko. Kontzeptu juridiko zehaztugabea izanik, administrazio publikoak bidezko izango du onura publikotzat zer har daitekeen interpretatzea administrazio-ahalmen zehatzak eskaintzen dizkioten legeak baliatzean. Onura pribatu edo partikularraren aurkakoa izanik, erkideak edo orokorrak diren helburuekin lotzen da. Sin. erabilgarritasun publiko. 2. Pertsonen ondasun, ondare-eskubide edo -interes zilegiak nahitaez desjabetzeko zioetariko bat (gizarte-interesa izango da bestea), desjabetze-prozedura hasi ahal izateko aurretiazko ezinbesteko betekizuna. [Oh. EK, 33. 3 art., 1954ko abenduaren 16ko Legea, 9-12. art.] Ik. desjabetze. 3. Elkarte pribatuek jaso dezaketen administrazio-aitorpena, hainbat onura (zergaarlokoak, ekonomikoak, dohaineko laguntza juridikoa) eman, eta betebehar espezifikoak (urtero kontu-ematea, jarduera-txostena, bestelako txostenak) eragingo dizkiena. [Oh. 1/2002 Lege Organikoa, 32. art.] Ik. elkarte. 4. Legeak ezarritako hainbat kasutan administrazio publikoen titulartasunpeko mendiek jaso dezaketen administrazio-aitorpena, zeinaren arabera, publikoko bihurtuko baitira. Horren ondorioz, Erabilgarritasun Publikoko Mendien Katalogoan inskribatuko dira. [Oh. 43/2003 Legea, 13. eta 16. art.] Ik. jabari publiko. 5. Dituen ezaugarri eta dohainak kontuan hartuz, berez zein modu artifizialean azaleratutako urak, jaso dezakeen administrazio-aitorpena, ur-mineral sendagarri moduan erabili eta aprobetxatzeko onespena dakarrena. [Oh. 22/1973 Legea, 23.1 a) art.]

onuradun [beneficiaria, beneficiario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun edo prestazio zehatz baten onura edo probetxua jasotzen duen pertsona.

oposizio [oposición]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Enplegu publikoaren kasuan, karrera-funtzionarioak nahiz lan-harremaneko langileak hautatzeko sistema. Sistema honetan hainbat proba erabil daitezke, ahozkoak zein idatziak, hautagaien balioespena egiteko. Besteak beste, hauek azter daitezke: hautagaien ezagutzak, haien analisi-gaitasuna, haien abileziak eta trebeziak, atzerriko hizkuntzen menderatze-maila, eta abar. Ahozko eta idatzizko probez gain, proba fisikoak ere egin litezke. Langile publikoak hautatzeko sistema ohikoenetakoa da hau, lehiaketa-oposizio deituriko sistemarekin batera. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 61. 2, 61. 6 eta 61. 7 art. art.; 6/1989 Legea, 26.1 art.; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 5. 2 art.] Ik. funtzionario, lan-harremaneko langile, lehiaketa-oposizio.

ordainarazpen [exacción]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga, isun, zor eta abarren ordainketa galdatzea edo eskatzea.

ordaindutakoaren araberako pentsio [pensión contributiva]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. pentsio kontributibo.

ordainketa [retribución]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigorraren tradiziozko helburu bat, justizia eta zuzentasuna bilatzen duena. Beraz, zigorra, honen arabera, delituagatik ukatua izan den borondatearen berreztea izango da.

ordainketa bakar [pago único]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langabezia-prestazioaren diru-kopurua pilatu egiten deneko sistema; hilero ordaindu beharrean, dena batera ordaintzen da. [Oh. GSLO, 296. art.]

ordainketa geroratze [aplazamiento de pago]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-zorra beranduago ordaintzeko aukera izatea, araudiak horrela jasotzen duenean. Ik. gerorapen.

ordainketa salbuetsi [retribución exenta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-egitatea burutu arren, arau bidez zerga-obligaziorik sortzen ez duen ordainketa. Pertsona Fisikoen gaineko Zergan kasuz kasu jasotzen da zerrenda.

ordainketa zatikatu [pago fraccionado]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-zorra zatika ordaintzea, araudiak horrela jasotzen duenean. Sin. zatikako ordainketa.

ordainketa-egozte [imputación de pago]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hartzekodun berberaren mesederako espezie bereko zor batzuk dituenak, ordainketa egitean adieraztea ordainketa hori zorretatik zeini aplikatuko zaion. Ik. hartzekodun, zor, zordun.

ordainketa-gutun [carta de pago]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Herri-ogasunak zor zaion kopurua zergapekoarengandik jaso duela adierazten duen dokumentua.

ordainketa-zatikatze [fraccionamiento de pago]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zatikapen.

ordainketan emate [dación en pago]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hartzekodunak eta zordunak betetze-unean hitzar dezaketen ituna, zeinari jarraiki zordunak obligazioa bete dezakeen, zor ez den beste prestazio bat eginez.

ordainsari [retribución]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Egindako zerbitzu baten truke ematen den ordaina.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioari emandako zerbitzuaren truke enplegatu publikoari dagokion ordaina. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 22., 26. eta 27. art.]

ordainsari [sueldo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. soldata.

ordaintzeko konpromisodun adostasun-akta [acta de conformidad con compromiso de pago]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-ikuskaritzak dokumentatzen duen akta mota. Aktan adierazten da zergapekoa ados dagoela Tributu Ikuskaritzak proposaturiko araupetzearekin (likidazio-proposamena eta dagozkion zehapenen proposamena barne).

ordena publiko [orden público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Eskubideen baliatze baketsua eta betebeharren egikaritzea bermatzen duen egoera, elkarbizitza baketsurako ezinbestekoa. Ordena publikoa kontzeptu zabala da, barne hartzen duena, besteak beste, segurtasuna, ordena (zentzu hertsian), lasaitasuna eta osasun publikoa. Ordena publikoa zaintzeak eskubideak mugatzea ekar dezakeenez (batzartzeko eskubidea, manifestatzeko eskubidea, adierazpen askatasuna...), ez dago modu zabalean hura interpretatzerik; ez, behintzat, Konstituzioak babestutako eskubideak ukitzen baditu.Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Segurtasunaren, osasunaren eta moral publikoaren eta gainerakoen oinarrizko eskubideen errespetua barnebiltzen dituen zehaztugabeko kontzeptu juridikoa. Espainiar Konstituzioaren 16 artikuluaren arabera, Kontzientzia-askatasunaren muga. [Oh. 7/1980 Lege Organikoa, Erlijio-askatasunari buruzkoa, 3.1 art.] Ik. moral publiko.Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Ik. nazioarteko herri-ordena.

ordenamendu [ordenamiento]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Gizarte bat gobernatzen duten arauen multzoa. 2. Zuzenbidearen alor bakoitzari dagozkion arauen multzoa (ordenamendu zibila, zigor-ordenamendua, etabar).

ordenamendu juridiko [ordenamiento jurídico]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lurralde konkretu batean (Estatu bat, edo herrialde bat) eta garai konkretu batean, indarrean dagoen arau multzoa. Espainiako Ordenamendu juridikoaren iturri dira legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. [Oh. KZ, 1. art.] Ik. legedi.

ordenamenduen harmonizazio [armonización]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. harmonizazio.

ordenantza [ordenanza]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Udalerrietako osoko bilkurek onartzen dituzten xedapen orokorrak dira. Luzaroan irauteko onartzen dira. Gizarte antolamendurako eskubideak eta betebeharrak zehazten dituzte. Hauen artean leudeke hirigintzako arauak eta zergaantolaketakoak, besteak beste. Ordenantzek erregelamendu-lerruna dute. [Oh. 2/2016 Legea, 1. Xedapen Gehigarria.]

ordenantza fiskal [ordenanza fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Udal-antolakuntzan, zergak arautzen dituzten instrumentu juridikoen multzoa. Udal bakoitzaren esparruan bildutako tributuen gai formalak eta materialak arautzen dituzte.

ordenazio [ordenación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Marko juridiko orokor bat ezartzea, zeinaren bidez gai baten inguruko ekintza eta prozesuak erregulatzen diren. Adibidez, Eraikuntzen Antolakuntzari buruzko 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa.

ordenazio-eginbide [diligencia de ordenación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia Administrazioaren letraduak (garai bateko idazkari judizialak) prozesua bultzatzeko eman dezakeen ebazpen mota bat. [Oh. BJLO, 456. art.] Sin. antolaketarako eginbide.

ordenazio-jarduera [actividad de ordenación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Jarduera pribatuak antolatzeko administrazio publikoak bideratzen duen jarduera. Ordenazio-jarduera administrazio-egintzak, arauak edo plangintzak baliatuz administrazio-erabakiak onartzean datza. Sin. ordenazio-jardun.

ordenazio-jardun [actividad de ordenación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. ordenazio-jarduera.

ordezkapen [representación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste pertsona baten zereginak kudeatzea, nork bere izenean zein ordezkaritza-emailearen ordez jardunez, betiere ordezkatuaren interesean. Ordezkariak ordezkatuaren baimenez edota legearen aginduz jardungo du. Ordezkariaren erabakiek sortzen dituzten ondorio juridikoek ordezkatuaren egoera juridikoari eragingo diote. [Oh. KZ, 1712. eta 1259. art.]

ordezkari [representante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Beste batek bere kontuan eta izenean aritzeko duen pertsona fisiko edo juridikoa. Ik. ahalorde, legezko ordezkari, ordezkaritza, ordezkaritza-ahalorde, ordezkatu.

ordezkaritasun nagusiko enpresaburu-elkarte [asociación empresarial más representativa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Legezko betekizunak beteta, estatus berezia duen enpresaburu-elkartea, bere kideez haratagoko ordezkaritza aitortua duena. [Oh. LE, 6. Xedapen Gehigarria.]

ordezkaritasun nagusiko sindikatu [sindicato más representativo]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Legezko betekizunak beteta, estatus berezia duen sindikatua, bere kideez haratagoko ordezkaritza aitortzen zaiona. [Oh. ASLO, 6., 7. art.]

ordezkaritza [representación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Beste baten izenean eta kontuan aritzea. Ik. ahalorde, ordezkaritza-ahalorde, ordezkatu.

ordezkaritza prozesal [representación procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Alderdiei epaiketan aritzeko galdatzen zaien betekizuna. Normalean, prokuradoreak burutzen duen lana.

ordezkaritza-ahalorde [poder de representación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste baten izenean eta kontuan aritzeko ematen edo jasotzen den ahalmena. Ahalordea ematen duena, ahalorde-emailea da. Jasotzen duena, ordea, ahalordetua da. Ik. mandatu, mandatu-hartzaile, mandatugile.

ordezkatu [representada, representado]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ordezkari batek egikaritzen duen ahalordetzaren bitartez jarduten duen pertsona. Ik. ahalorde, ordezkaritza, ordezkaritza-ahalorde.

ordezkatze-eskubide [derecho de representación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen oinordetzara deitua izan dena hilda badago, jaraunsgabetua izan bada edo oinordetzeko ezduin deklaratu badute, beren oinordekoek kausatzailea oinordetzeko aukera dute, legez eskuratzen den eskubide honen bitartez.

ordezpen [sustitución]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Kargua edo lanpostua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixo denean haren ordez aldi baterako beste kide bat jartzea. Ordezpenak administrazio-organoko titularraren ordezkapenari egiten dio erreferentzia. Administrazio-organoren batean titularrik ez bada, edota kanpoan edo gaixorik badago, ordezkoa jarriko da, aldi baterako bakarrik bada ere. Ordezpena gertatuko da, halaber, abstenitze- edo errefusatze-kasuetan ere. [Oh. 40/2015 Legea, 19. art.] 2. Organo kolegiatuetan, organoko burutza hutsik badago, organoko burua kanpoan edo gaixorik badago, edo legezko beste arrazoiren bat badago, buruordeak ordeztuko du burua; eta buruorderik ez bada, berriz, kide anitzeko organoan maila, antzinatasun eta adinik handiena duen kideak ordeztuko du, betiere, hurrenkera horretan. [Oh. 40/2015 Legea, 19. 2 art.] 3. Jarduteko gaitasuna duen edozein pertsona fisiko zein juridikok administrazioaren aurrean interesdun baten izenean jarduteko duen gaikuntza. [Oh. 39/2015 Legea, 5. art.] Ik. interesdun.

ordezpen arrunt [sustitución vulgar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lehendabizi izendaturiko oinordekoari ezarritako ordezpena, beste oinordeko baten edo hainbaten izendapenaren bitartez, lehenengoak berau eskuratzeko ezintasun hipotesiei aurrea hartuz. Hipotesi hauetan —oinordekoaren aurrez hiltzea, oinordetza eskuratzeko nahi eza edo gaitasun eza— ordezpena gertatzen da izendaturiko gainerako oinordekoen alde. Ik. jaraunspen-ordezpen.

ordezpen fideikomisario [sustitución fideicomisaria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Oinordekoen artean kausatzaileak ezartzen duen ordezpena; izendatzen duen lehenengo oinordekoaren, fiduzioarioaren, eta gainerako oinordekoen, fideikomisarioen, artean gozamen eta eskualdatze xedapen bat finkatuz. Kausatzaileak deialdi anitza luzatzen du eta deitutako guztiak izaten dira bere oinordeko, baina ez aldi berean. Ik. jaraunspen-ordezpen.

ordezpen kuasi-pupilar [sustitución ejemplar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentua egiteko ezgaitua izan den 14 urte baino nagusiagoa den ondorengoa ordezkatzeko, aurreko ahaideek egiten duten izendapena. [Oh. KZ, 776. art.] Ik. jaraunspen-ordezpen, ordezpen arrunt, ordezpen pupilar, ordezpen fideikomisario.

ordezpen pupilar [sustitución pupilar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondorengoa 14 urte izan baino lehen hiltzen denerako, gurasoek edo aurreko ahaideek ordezkaria izendatzea. [Oh. KZ, 775. art.] Ik. jaraunspen-ordezpen, ordezpen arrunt, ordezpen fideikomisario, ordezpen kuasi-pupilar.

oreka instituzionalaren printzipio [principio de equilibrio institucional]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko erakunde bakoitzak dagozkion ahalmenak tratatuek ezarritako mugen barruan eta beste erakundeei dagozkien ahalmenak errespetatuz egikarituko dituela eta elkarrekin kooperatuz jokatuko dutela ezartzen duen printzipioa. [Oh. EBT, 13. 2 art.] Sin. erakunde-orekaren printzipio.

organismo autonomo [organismo autónomo]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Zuzenbide publikoko entitatea, ezaugarri orokor hauek dituena: nortasun juridiko propioa; diruzaintza eta ondare propioak; eta prezio baten truke interes publikoko zerbitzuak eman eta ondasunak ekoiztea. [Oh. 40/2015 Legea, 98.1 art.] Ik. entitate instituzional. 2. Deszentralizazio funtzionala dela eta, herri-administrazioaren menpe dagoen entitatea, ondoko jarduera hauek egiten dituena: herri-sustapena, prestazio-jarduera eta zerbitzu publikoen kudeaketa. Administrazio publikoaren jardun propioak egiten dituztenez, Administrazio Zuzenbidearen arabera jardungo dute nagusiki. [Oh. 40/2015 Legea, 98. 2 eta 99. art.]

organizazio [organización]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. antolakunde.

organo [órgano]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Antolakunde sozial, politiko edo instituzional baten atala, normalean funtzio eta zeregin berezituak betetzen dituena.

organo administratibo [órgano administrativo]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. administrazio-organo.

organo jurisdikzional [órgano jurisdiccional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. jurisdikzio-organo.

organo tributu-biltzaile [órgano de recaudación tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga Administrazioaren barruan, tributuen bilketaz arduratzen den organoa. Zerga Ikuskatzailetzari aintzatesten zaizkion ahalmenak ditu. Sin. organo zerga-biltzaile.

organo zerga-biltzaile [órgano de recaudación tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. organo tributu-biltzaile.

osasun arloko informaziorako eskubide [derecho a la información del ámbito sanitario]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Osasun-zerbitzuen erabiltzaileek duten eskubidea, informazioa jasotzeko beren eta koletiktibitatearen osasunaren zein zerbitzu-sistemaren inguruan. Ik. osasunerako eskubide.

osasun-zerbitzu publiko [servicio público de salud]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Herritarren osasunerako eskubidea bermatzeko botere publikoek antolatutako osasun-zerbitzua. Ik. osasunerako eskubide.

osasun-zerbitzuen sistema [sistema de servicio de salud]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Osasun-zerbitzuak antolatzeko eredua. Eredu teoriko desberdinak daude: eredu liberala, eredu sozialista eta eredu mistoa. Eredu mistoen artean bi dira azpimarragarri: Beveridge izenekoa (zerga bidezko finantzatzea) eta Bismarck izenekoa (kotizazioen bidezko finantzatzea). Ik. osasun-zerbitzu publiko.

osasunerako eskubide [derecho a la salud]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Osasun arloko erabiltzaileei honako hauek bermatzen dizkien eskubidea: informazioa jasotzea, norberaren osasunaren inguruan erabakitzea, kalitatezko osasun-tratamenduak jasotzea eta esparru honetako datuen inguruko intimitatea babestea. Ik. osasun arloko informaziorako eskubide, osasun-zerbitzu publiko, osasun-zerbitzuen sistema.

osotasun-printzipio [principio de plenitud]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. osotasunaren printzipio.

osotasunaren printzipio [principio de plenitud]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ordenamendu juridikoa ezaugarritzen duen oinarrizko printzipioa, zeinaren arabera, sistemak beti kualifikazio normatibo bat baitu edozein kasu edo gertakarirentzat. Alegia, ordenamendu juridikoak hutsune normatiborik ez duela aldarrikatzen duen zuzenbidearen oinarrizko printzipioa. Sin. osotasun-printzipioFin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Likidatutako eskubideak eta aitortutako betebeharrak aurrekontuetan zenbatekoa osorik adierazita aplikatzera behartzen duen printzipioa; horren arabera, betebeharrei ezin zaie erantzun likidatu beharreko eskubideak edo dagoeneko sartuta daudenak gutxituz, non eta legezko baimenik berariaz eman ez den. Auzitegi edo agintari eskudunen batek bidegabetzat jotako sarreren itzulketei ez zaie osotasunaren printzipioa aplikatzen. Sin. osotasun-printzipio.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus