EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa
Epaitegiak | Arau-xedapenak | Zergak | Hiztegia | Glosarioa
jabari publiko [dominio público] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zerbitzu edo erabilera publikora zuzenduta dauden eta trafiko juridikotik kanpo geratzen diren administrazio publikoaren ondare eta eskubide besterenezin, preskribaezin eta bahiezinen kategoria. [Oh. EK, 132. art.] Sin. herri-jabari. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erabilera publikora zuzendutako ondasunen gaineko jabetza-eskubidea. Ondasunak jabari publikoko izango dira ondoko kasuetan: erabilera publikora zuzendutako ondasunak direnean (besteak beste, Estatuak eraikitako bide, kanal, ibai, uhar, portu eta zubiak; ur-bazterrak, hondartzak, itsasarteak eta horien antzekoak) eta erabilera publikora zuzendutako ondasunak izan ez arren, jabari publikoko izango dira halaber, Estatuari modu pribatiboan dagozkion ondasunak baldin eta zerbitzu publiko edo estatuko aberastasuna hobetu edo sustatzera zuzentzen badira (hala nola, harresiak, gotorlekuak eta lurraldearen defentsarako bestelako obrak, meatzeak).
jabari-hirugarrengotza [tercería de dominio] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Betearazpen-prozesuan alderdi ez den hirugarren batek bertako ondasun bahiketari aurka eginez izapidetzen duen auzi-eskea, ondasun horren jabetza eskubidea izateagatik edota beste edozein eskubide izanda ere legeak horretarako ahalmena berariaz aitortzeagatik.
jabe [propietaria, propietario] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza eskubideduna. Ik. jabekidetza, jabetza, jabetza pribatu.
jabe soil [nuda propietaria, nudo propietario] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauza baten jabetza duen pertsona. Gauza horren gozamen eta erabilera eskubidea, aldiz, beste pertsona baten esku dago. [Oh. KZ, 467. art.] Ik. jabetza.
jabego [dominio] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. jabetza.
jabekide [copropietaria, copropietario] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun baten jabetza beste pertsona batzuekin eta aldi berean partekatzen duen subjektua. Ik. jabekidetza, jabetza.
jabekidetza [copropiedad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun baten jabetza, hau da, gozamen eta xedapen eskubideak, subjektu bati baino gehiagori aldi berean egokitzen zaizkienean gertatzen den egoera juridikoa. Egoera honetan, bakoitzari jabetza horren kuota bat esleitzen zaio. Adibidez, etxebizitza baten jabetza hiru subjektuk izatea, bi % 20ren jabe izanik eta hirugarren bat, % 60arena. Ik. jabetza.
jabetza [propiedad] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Historian zehar berebiziko arrakasta izango duen proprius hitzetik datorren kontzeptua (norbaitena eta ez beste inorena). Jabetza-tituluaren bidez adierazten da. Usufruktuan dominus ususfructus (usufruktudun) eta dominus proprietatis (jabe) artean bereizteko erabiltzen ziren hitzetatik omen dator. Sin. proprietas. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gauza baten gaineko gozamen eta xedapen eskubide osoa, legeak ezartzen dituen mugen barruan. Jabetza publikoa edo pribatua izan daiteke. Sin. jabego. Ik. jabe, jabekidetza, jabetza horizontal, jabetza intelektual, jabetza pribatu.
Jabetza Erregistro [Registro de la Propiedad] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun higiezinen gaineko jabetzari eta gainerako eskubide errealei buruzko egintzen nahiz kontratuen inskripzioa edota idatzoharra jasotzen duen erregistro publikoa.
jabetza horizontal [propiedad horizontal] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eraikinaren gaineko jabekidetza mota bat, zeinak pisu edo lokalen probetxu indibidualerako aukera ematen duen. Ik. jabetza, jabetza intelektual.
jabetza industrial [propiedad industrial] ◆ Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Hainbat ondasun ez-materialei buruzko eskubide multzoa, industrian aplikagarriak diren asmakizunak eta merkatuan parte hartzen duten eragile ekonomikoen jarduera identifikatzen duten zeinu bereizgarriak babesten dituena. Ondasun ez-material horiek patenteak, eredu erabilgarriak, diseinu industriala, markak eta izen komertzialak dira, besteak beste.
jabetza intelektual [propiedad intelectual] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Autoreek eta beste sortzaile batzuek beren obra edo prestazioen gain duten eskubide multzoa. Ik. jabetza, jabetza horizontal.
jabetza pribatu [propiedad privada] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabari publikokoa ez den gauza baten gaineko gozamen eta xedapen eskubide osoa, legeak ezartzen dituen mugen barruan. Ik. jabetza, jabe.
jabetza-erreserba [reserva de dominio] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabetza eskualdatzeko balio duen negozio juridiko batean, jatorrizko jabeak bere titulartasuna mantentzea, zordunak, beste alderdiak (jabetza eskuratuko duenak) bere obligazioa bete arte.
jaiegun [día inhábil] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. egun baliogabe.
jaiotza-inskripzio [inscripción de nacimiento] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregistro Zibilean egiten den idazpena, umea noiz (zein egunetan eta ordutan) eta non jaio den adierazten duena. Eta bere sexua eta seme-alabatasuna zein den ezagutzera ematen duena.
jakinarazpen [notificación] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Pertsona fisiko zein juridikoen interes edo eskubideei eragiten dien erabaki administratiboaren berri emateko egintza. [Oh. 39/2015 Legea, 40.2 art.] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legeak kasuan kasu galdaturiko formak kontuan izanik, zenbait informazio edo erabaki, horretan interesa duen pertsonari ezagutaraztera bideratutako ekintza.
jaraunsgabetu [desheredar] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak, espresuki, derrigorrezko oinordekoa legez dagokion seniparterik gabe utzi. Ik. jaraunsgabetze.
jaraunsgabetze [desheredación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak derrigorrezko oinordekoa legez dagokion seniparterik gabe uztea, espresuki hala adieraziz. Legeak ezartzen du zein diren jaraunsgabetzeko arrazoiak eta testamentugileak, nahi izanez gero, testamentu bidez egin dezake jaraunsgabetzea. Kontuan hartzekoa da errekonziliazioa ere posible dela. Kasu honetan, baliorik gabe geratzen da testamentuan egindako jaraunsgabetzea. Sin. desjaraunspen. Ik. jaraunsgabetze-kausa, seniparte, senipartedun.
jaraunsgabetze-arrazoi [causa de desheredación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. jaraunsgabetze-kausa.
jaraunsgabetze-kausa [causa de desheredación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak derrigorrezko oinordeko bat jaraunsgabetu ahal izateko legeak aurreikusten duen eta derrigorrez bete behar den betekizuna, oinordekoaren jarrera errefusagarri batean oinarritutakoa. Sin. jaraunsgabetze-arrazoi.
jaraunsle [heredera, heredero] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Haren bidez izendatutakoa hildakoaren lekuan jartzen zen (in loco defuncti). Jaraunslerik gabe ez zegoen testamenturik (heredis institutio est caput et fundamentum totius testamenti). Sin. heres. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailea titulu unibertsalez oinordetzen duen pertsona, jaraunspenaren osotasuna edota jaraunspenaren proportzio bat jasoz. Jaraunsle izateko, jaraunspenera deitutako pertsonak edo, ezin badu, bere legezko ordezkariak, onartu egin behar du kausatzailearen jaraunspena, esanbidez edo isilbidez. Ik. oinordeko.
jaraunsle-erkidego [comunidad hereditaria] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspena osatzen duten ondasun, eskubide eta zor guztien gaineko titulartasun plurala. Kausatzailearen jaraunspenera pertsona bat baino gehiago deituak badaude eta batek baino gehiagok onartzen badu jaraunspen hori, jaraunsle bihurtuko dira guztiak. Jaraunspena onartzen dutenetik jaraunspena banatu bitarteko titulartasun-kidetasuna da jaraunsle-erkidegoa. Sin. jaraunsle-komunitate.
jaraunsle-komunitate [comunidad hereditaria] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. jaraunsle-erkidego.
jaraunsle-titulu [título de heredera, heredero] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Oinordeko bati jaraunsle izaera aitortzen dion titulua, bai gauza jakin baten bai ondarearen osotasun, zati edo proportzio baten jaraunsle izendatuz. [Oh. KZ, 660. art.] Ik. jaraunsle, legatu-hartzaile, oinordeko.
jaraunslekide [coheredera, coheredero] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaile jakin baten jaraunspena onartu eta beste jaraunsle batzuekin batera posizio juridiko hori partekatzen duen oinordekoa. Ik. oinordekide.
jaraunspen [herencia] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailea hiltzean transmitigarriak diren eskubide eta ondasunez osatutako ondarea, haren mortis causa oinordetzaren objektu dena.
jaraunspen banatugabe [herencia yacente] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen oinordetza irekitzen denetik jaraunspenera deituek jaraunspena onartu bitarteko egoera. Jaraunspena osatzen duten ondasunek, eskubideek eta zorrek ez dute, egoera horretan, titularrik. Norbaitek administratuko du ondarea titular berria nor izango den zehazten den arte.
jaraunspen-erkidego [comunidad hereditaria] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunsle batek baino gehiagok jaraunspena onartzean sortzen den behin-behineko egoera juridikoa, jaraunspenaren banaketarekin amaitzen dena. Sin. jaraunspen-komunitate.
jaraunspen-komunitate [comunidad hereditaria)] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. jaraunspen-erkidego.
jaraunspen-ordezpen [sustitución hereditaria] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Oinordetza eskubideen titulartasunaren gainean pertsona batek, bigarren baten alde, jasaten duen ordezpena, lehenengoak eskubide horiek berreskuratzeko nahi eza edota gaitasun eza izateagatik. Ik. ordezkatze-eskubide, ordezpen arrunt, ordezpen fideikomisario, ordezpen kuasi-pupilar, ordezpen pupilar.
jaraunspena zapuztu [repudiar] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspena errefusatu, ez onartu.
jaraunspenaren banaketa [partición] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunsle-erkidegoa dagoenean, jaraunspena likidatu ondoren jaraunspen-masa osatzen duten ondasunak eta eskubideak jaraunslekideen artean banatzeko operazioa.
jaraunspenaren banaketa judizial [partición judicial] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspena osatzen duten ondasunak eta eskubideak jaraunslekideen artean banatzeko operazioa epaile batek egitea. Ik. jaraunspenaren banaketa.
jaraunspenaren zapuzte [repudiación] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jaraunspena errefusatzeko deituaren aldebakarreko egintza, deituak jaraunspena ez duela onartzen espresuki adieraztea helburu duena. Ik. jaraunspena zapuztu.
jarauntsi [heredar] ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen posizio juridikoan jarri, titulu unibertsalez. Sin. heredatu. Ik. oinordetu.
jarduera ekonomiko [actividad económica] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. ekonomia-jarduera.
jarduera ekonomikoen etekin [rendimiento de actividad económica] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. ekonomia-jardueraren etekin.
jarduera zergapetu eta salbuetsi [actividad sujeta y exenta] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-egitatea burutu arren, zerga horretara lotua egotea baina beraren ordainketa gauzatu behar ez izatea.
jarduera zergapetu eta salbuetsi gabe [actividad sujeta y no exenta] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-egitatea burutzen delarik, zerga horretara lotua egotea eta beraren ordainketa gauzatu behar izatea.
jarduera-batasunaren printzipio [principio de unidad de actuación] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Printzipio honen arabera egintza eta prozedura bakarrean eztabaidatuko dira eta epai bakarrean ebatziko dira prozesu batean sortzen diren prozesu-gorabeheren inguruko eztabaida guztiak. Sin. egintza-batasunaren printzipio.
jarduera-eza [inactividad] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Arau-xedapen batek edo administrazio-egintza, kontratu nahiz hitzarmen batek administrazio publikoa pertsona baten edo batzuen aldeko prestazioa egitera behartu, eta administrazioak halakorik egiten ez duenean sortzen den egoera. Horren aurka administrazioarekiko auzien errerkurtsoa jar daiteke. [Oh. 29/1998 Legea, 29.1 art.] 2. Administrazio-egintza irmoa izan, eta interesdunak bete dadin eskatu arren, administrazioak prestazioa eskaini gabe jarraitzen duenean sortutako egoera. Egoera horren aurka administrazioarekiko auzien errerkurtsoa jar daiteke. [Oh. 29/1998 Legea, 29.2 art.]
jarduera-konpromiso [compromiso de actividad] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langabezia-prestazioak jasotzen dituen langabetuak enplegua modu aktiboan bilatzeko hartzen duen konpromisoa. [Oh. GSLO, 300. art.]
jarduerak artxibatze [archivo de las actuaciones] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. largespen.
jardun judizial [actuación judicial] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoaren edozein egite edo ez-egite.
jardunbide egokiak [buenos oficios] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. arartekaritza, ofizio onak.
jarduneko zerbitzu [servicio activo] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Bere lanpostuan ari den funtzionarioaren administrazio-egoera.
jarduteko gaitasun prozesal [capacidad procesal] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. gaitasun prozesal.
jasanarazitako kuota [cuota repercutida] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zeharkako zergen esparruan, azken kontsumitzaileak ordaintzen ditu kontsumoa zergatzen duten zergak; baina araudiak hala dioelako, tartean izandako ondasun-ematean kokatzen da zergatzeko obligazioa. Beraz, tarteko subjektu pasiboek ondorengo subjetuei jasanaraziko diete zerga, azken kontsumitzailearengana iritsi arte, zeina baita zerga ordaintzen duena.
jasanarazpen [repercusión] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zeharkako zergen esparruan, zerga-obligazioa, zeinaren bidez subjektu pasiboak hirugarren bati pasatzen baitio zerga-kuota.
jasandako kuota [cuota soportada] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zeharkako zergen esparruan, azken kontsumitzaile gisa zerga ordaintzeko obligazioa izanik, aurreko subjektu pasiboek pasatutako zerga-kuota.
Jasotako Bermeen Erregistro [Registro de Garantías Recibidas] ◆ Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ogasun Administrazioan, zerga-zorren ordainketen berme gisa jasotako ondasunen erregistroa.
jatorrizko zuzenbide [derecho originario] ◆ EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren tratatu sortzaileek, beren protokolo, eranskin eta adierazpenak barne, eta hauek aldatzen dituzten arau guztiek osatzen duten arau-multzoa. Ik. tratatu sortzaile.
jazarpen-eskubide [derecho de persecución] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. pertsekuzio-eskubide.
jendaurrean jartze [información pública] ◆ Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. informazio publiko.
joan-etorriko berrigorpen [reevío de retorno] ◆ Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Ik. lehen mailako berrigorpen.
jubilazio [jubilación] ◆ Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. erretiro.
judiziamendu [enjuiciamiento] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu judizialen izapidetzea. 2. Auzipetzea eta haren ondorioa. Sin. epaitze.
judizio [juicio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. epaiketa.
judizio arrunt [juicio ordinario] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. epaiketa arrunt.
judizio aurreko entzunaldi [audiencia previa al juicio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. epaiketa aurreko entzunaldi.
judizio monitorio [juicio monitorio] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. prozesu monitorio.
judizio plenario [juicioplenario] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. epaiketa plenario.
juridikotu [juridificar] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau juridikoetan aurreikusita ez zegoen gertakizun edo egoera bat zuzenbidearen bidez arautu. Ik. zuzenbidetu.
jurisdikzio [jurisdicción] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Estatuaren subiranotasunetik eratorritako ahalmena, epaituz eta epaitutakoa betearaziz eta zuzenbidea kasu konkretuetan aplikatuz epaitegi eta auzitegiek egikaritzen dutena.
jurisdikzio esklusiboko zonalde [zona de jurisdicción exclusiva] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu baten jurisdikziopean modu esklusiboan dagoen eremua. Hirugarren estatuek inolako eskuduntzarik egikaritu ezin dezaketen eremua.
jurisdikzio-ahalmen [potestad jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. ahalmen jurisdikzional.
jurisdikzio-batasun [unidad jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaitegi eta auzitegien antolamenduak eta funtzionamenduak oinarri duten printzipioa. Subiranotasunetik eratortzen den neurrian, jurisdikzioa bakarra da eta antolamendu bakarra du estatu osorako.
jurisdikzio-funtzio [función jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzioak bete behar duen helburua edo eginkizuna. Ordenamendu juridikoak herritarrei aintzatetsitako eskubideak bermatzen dira jurisdikzioaren bidez, epaileak zuzenbidea kasu konkretuei aplikatuz. Sin. funtzio jurisdikzional.
jurisdikzio-gatazka [conflicto de jurisdicción] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Auzitegi edo epaitegiak, alde batetik, eta administrazioak, bestetik, auzi bera ezagutu nahi dutenean sortzen den egoera. 2. Jurisdikzio arrunteko organo judizialak eta jurisdikzio militarrekoak auzi bera ezagutu nahi dutenean sortzen den egoera.
jurisdikzio-immunitate [inmunidad de jurisdicción] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Beste estatu baten jurisdikzio-organoek beraien kontra egikaritu dezaketen jurisdikzioaren erabileraren aurrean estatu batek zein beste zenbait ente publikok pribilegiotzat duten salbuespen prozesala. [Oh. BJLO, 21. art., 16/2015 Lege Organikoa, 2 a) art., NBK estatuen eta beren ondasunen jurisdikzio-immunitateei buruzkoa (2004).]
jurisdikzio-ordena [orden jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Organo judizialei gaiaren arabera esleitzen zaien eskumena kontuan hartuz egiten den haien sailkapena. Botere Judizialaren Lege Organikoak lau jurisdikzio-ordena hauek jasotzen ditu: zibila, zigor-arlokoa, administrazioarekiko auzien arlokoa eta lan-arlokoa.
jurisdikzio-organo [órgano jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko ahalmena duen estatuaren organoa; legeek zehaztutako epaitegi eta auzitegiek soilik dute ahalmen hori. Sin. epai-organo, organo jurisdikzional.
jurisdikzioaren esklusibitate-printzipio [principio de exclusividad jurisdiccional] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzioaren egikaritza, epaituz eta epaitutakoa betearaziz, legeek zehaztutako epaitegi eta auzitegiei dagokiela soilik eta horiek beste eginkizunik beteko ez dutela ezartzen duen printzipioa.
jurisdikzioaren hedadura [extensión de la jurisdicción] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Espainiako jurisdikzio-organoek ezagutuko dituzten gatazkak zehazteko irizpideen multzoa.
jurisdikzioaren luzapen [prórroga de jurisdicción] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Epaileak bere jurisdikziopeko lurraldetik kanpo baliozko egintza prozesalak egiteko duen ahalmena, hori egokia denean, lekua gertu dagoenean, eta epaile eskudunari berehala berri emanik. 2. Epaile eta magistratuen hutsaldiak, lizentziak edo eta ordezkapena justifikatzen duten arrazoiak daudenean, haiek ordezkatzeko modua. Ordeztu beharrekoaren gradu eta ordena bereko epaitegi bat baldin badago beste hiri batean, hari luza diezaioke bere jurisdikzioa justizia auzitegi nagusiko presidenteak eta orduan hark bi karguak beteko ditu.
jurisdikziopeko ur [aguas jurisdiccionales] ◆ Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batenak diren urak.
jurisprudente [jurisprudente] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Auctoritas printzipioaz jantzitako zuzenbideko aditua, zeinaren erantzunek (responsa) itzal eta eragin handia zuten besteenen aldean. Berari zegokion froga-gisatzat hartuak ziren auziaren alderdiak zein epailea aholkatzea (agere), negozio juridikoetarako aholkuak ematea (cavere) eta zuzenbideari buruz erantzunak eskeintzea (respondere). Sin. iuris consultus, iuris peritus, iuris prudens, prudens.
jurisprudentzia [jurisprudencia] ◆ Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Zuzenbidearen zientzia eta haren ezagupen sakona. Jurisprudenteen esku zegoen. ◆ Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Adiera zabalean, justizia epaitegien erabaki multzoa. 2. Bere adiera teknikoan, Auzitegi Gorenak (edo azken instantziako auzitegiek) lege, ohitura eta Zuzenbidearen printzipio orokorrak interpretatu nahiz aplikatzean, behin eta berriz ezartzen duten doktrina. [Oh. KZ, 1. 6 art.]
justizia [justicia] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Jendarteak on komun bezala finkaturiko bal orea. 2. Bakoitzari dagokiona ematea agintzen duen printzipio morala.
Justizia Administrazio [administración de justicia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Zentzu hertsian, jurisdikzio-funtzioa eta funtzio hori era independentean egikaritzeko beharrezko elementuen antolakuntza. 2. Zentzu zabalean, jurisdikzio-funtzioa izan gabe, hori egikaritzeko beharrezkoa den euskarri pertsonal eta materiala. Kasu honetan, Justizia Administrazioaren administrazioaz hitz egiten da. Sin. Justizia Administrazioaren administrazio.
Justizia Administrazioaren administrazio [administración de la Administración de Justicia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. Justizia Administrazio.
Justizia Administrazioaren letradu [letrada, letrado de la Administración de Justicia] ◆ Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Justizia Administrazioaren zerbitzupean eta Estatu mailako kidego nagusi juridiko bakar batean integratuta dagoen funtzionario publikoa, autoritate izaeraz bere funtzioak betetzen dituena eta bulego judizialaren zuzendaritza duena. Ik. idazkari judizial.
justizia banatzaile [justicia distributiva] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Justiziaren ikuskera bat da, sariak eta zigorrak zein modutan banatu behar diren finkatzen duena. Askotan, justizia ordainkariari kontrajartzen zaio.
justizia ordainkari [justicia retributiva] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Justiziaren ikuskera bat da, ondorioak zeintzuk diren erreparatu gabe, ezarritako zigorra egindako lege-haustearekiko proportzionala bada, zuzena dela defendatzen duena.
justizia sozial [justicia social] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Jendartean ezberdintasun sozialekin amaitzea helburu duen justiziaren ikuskera, aukera-berdintasuna, pribilegioak amaitzea eta aberastasunaren banaketa aldarrikatzen dituena.
justizia trukakor [justicia conmutativa] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ondasunen elkartrukean berdintasuna edo oreka bilatzen duen justiziaren ikuskera. Ikuskera honen arabera, elkartruke hori bidezkoa izango da orekatua denean; alegia: elkartrukatzen diren ondasunek antzeko balioa dutenean. Beraz, alde bakoitzak ematen duenaren adina jaso beharko du.
justizia unibertsalaren printzipio [principio de justicia universal] ◆ Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Lurraldetasun-printzipioaren salbuespen bat, lesionatutako interesak Nazioarteko Komunitatearenak izanik, estatu batean burututako delitua epaitzeko eskumena beste estatu bateko organo jurisdikzionalei ematen diena. [Oh. BJLO, 23.3 art.]
justu [correcta, correcto; justa, justo; legítima, legítimo] ◆ Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. bidezko, zuzen.
Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga
ISBN: 978-84-1319-091-4